Skip to main content
19 apr 2023
  • Ecodesign
  • Circular economy

Zabalik dago gazteentzako ekonomia zirkularreko prestakuntza programan izena emateko epea

Zabalik dago gazteentzako ekonomia zirkularreko prestakuntza programan izena emateko epea

Ihoberen prestakuntza eskaintzak enplegagarritasuna hobetzearen eta lan merkatuaren beharrei erantzutearen alde egiten du

Basque Circular Hub-ek (Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroa) diseinatutako programa hau praktika profesionalen bidez enpresetan ekonomia zirkularreko proiektuak garatzera bideratuta dago. Prestakuntza Euskadin bizi diren eta langabezian dauden gazteei eta/edo ikasketetako azken urtea egiten ari diren ikasleei zuzenduta dago.

Zehazki, prestakuntza ekintza berariazko 5 programaren bidez egituratzen da, praktiken tipologiaren arabera:
  1. AURREIKUSI – Ingurumen zaintza estrategikoa: Ingurumen zaintza estrategikoko proiektuak egitera bideratutako prestakuntza, ingurumen arloan euskal enpresentzako aukerak edo administrazio publikorako lan ildoak sor ditzaketen berrikuntzak sistematikoki identifikatzeko. Praktikak Basque Circular Hub-en egingo dira.
  2. NEURTU - Enpresari aplikatutako ingurumen ebaluazioa: Ihobek emandako prestakuntza ikastaroa jaso ondoren, gazteek ordaindutako praktikaldia egingo dute Basque Ecodesign Center-en edo programari atxikitako enpresetan; hala, enpresako ekonomia zirkularrari lotutako proiektuetan txertatuko dira, bai antolaketa ikuspegiarekin, bai produktu/zerbitzu ikuspegiarekin.
  3. EKODISENATUZ - Ingurumen analisia eta produktuen eta zerbitzuen ekodiseinua: Gradu teknikoko azken urtean dabiltzan eta Euskadin bizi diren 20 gazterentzako 20 plaza ditu programak; arloko espezialistek emandako prestakuntzaren ondoren, ordaindutako praktikaldia egingo dute programari atxikitako enpresetan, eta, hala, produktuaren ikuspegi esklusiboa duten ekonomia zirkularreko proiektuetan txertatuko dira.
  4. MURRIZTEARREN - Murrizteko neurtu: 35 plaza ditu gradu teknikoko unibertsitate titulua duten eta Euskadin bizi diren gazte langabeentzat. Euskal ETEetan ekonomia zirkularra hedatzeko proiektuak garatzera bideratuta dago programa. Praktikak, hain zuzen, Euskadiko ETE Zirkularrari atxikitako kluster eta garapen agentzietan edo Basque Ecodesign Center-eko enpresa traktoreetan egingo dira, non ingurumen metrikak kalkulatzeko proiektuak egingo diren (erakundearen karbono aztarna eta ingurumen aztarna); era berean, zientzian oinarritutako deskarbonizazio helburuen planteamendua egingo da, bai eta helburu horietara iristeko jarduera plan baten proposamena ere.
  5. TRAKZIONATUZ – Hornidura katearen eta finantza jasangarrien trakzioa: Prestakuntza honen ardatza da hornidura katearen analisi proiektuak eta ingurumen trakzioa garatzea, baita ingurumen taxonomia proiektuak egitea ere. Praktikak Basque Ecodesign Center-en egingo dira.

Lehen bi programek 2 deialdi izango dituzte urtean zehar. Hona hemen, laburbilduta, prestakuntza programa bakoitza hasteko datak:



Programa formativoInicio
1 Aurreikusi: Ingurumen zaintza estrategikoa.Maiatza eta urria
2 Neurtu: enpresari aplikatutako ingurumen ebaluazioa.Maiatza eta azaroa
3 Ekodisenatuz: ingurumen analisia eta produktuen eta zerbitzuen ekodiseinua.Ekaina
4 Murriztearren: murrizteko neurtu.Urria
5 Trakzionatuz: hornidura katearen eta finantza jasangarrien trakzioa.Azaroa


Izena emateko epea zabalik dago maiatzerako eta ekainerako aurreikusitako deialdietarako:

- AURREIKUSI – Ingurumen zaintza estrategikoa:

Prestakuntza: maiatzaren 3tik 26ra
Praktiken hasiera: ekaina
Izen ematea: esteka

- NEURTU - Enpresari aplikatutako ingurumen ebaluazioa:

Prestakuntza: maiatzaren 3tik 9ra
Praktiken hasiera: maiatza
Izen ematea: esteka

- EKODISENATUZ - Ingurumen analisia eta produktuen eta zerbitzuen ekodiseinua:

Prestakuntza: ekainaren 19tik uztailaren 20ra
Praktikak: uztailetik urrira
Izen ematea: esteka


Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'
03 apr 2025
  • Circular economy
Fagor Ederlan, Somos Oreka, Gamesa Gearbox and Fuelium, winners for their circular solutions and products at the Basque Circular Summit 2025