Skip to main content
05 mar 2021
  • Waste
  • Ecoinnovation
  • Circular economy

Ihobek ekodiseinuari, birmanufakturazioari eta metalen, plastikoen eta mineralen ekonomia zirkularrari buruzko 26 proiektu ekoberritzaile sustatzen ditu

Ihobek ekodiseinuari, birmanufakturazioari eta metalen, plastikoen eta mineralen ekonomia zirkularrari buruzko 26 proiektu ekoberritzaile sustatzen ditu

Berotegi efektuko gasen urteko 63.500 tona gutxituko dira

Proiektu horiek gauzatzearen bitartez itxaroten diren emaitzen artean dago, besteak beste, urte betean zazpi mila pertsonek (beste modu batera esanda, Muskizko, Lekeitioko edo Aretxabaletako herritar kopuruak) sortuko luketen berotegi efektuko gas emisioak gutxitzea.

Ekonomia zirkularreko industria proiektu berritzaile horiek Euskadin 2014. urtetik aurrera martxan jarri ziren antzeko 147 proiektuei gehitzen zaizkie, eta hori guztia, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) batera finantzatutako laguntzen programari esker.

Horiei esker, zabortegietara urtean 473.354 zabor tona bidaltzea ekidingo da

2020ko deialdiko proiektuen % 69 materialak eta gainerako produktuak aurrezteari buruzkoa da. “Produktuei” buruzko kapituluan ekipamenduen eta osagarrien ekodiseinuko bost proiektu eta birmanufakturako eta negozio eredu zirkularretako hiru proiektu aurkeztu dira. “Materialen” apartatuan sei proiektu aukeratu dira, eta horiek, metalaren zirkulartasuna gehitzeko, material kritikoak lantzeko eta eskuragarri dauden teknikak hobetzeko dira; hiru plastikoei buruzkoak eta sei mineralei eta eraikuntza materialei buruzkoak. Gainera, kutsatutako lurzoruak berreskuratzeko hiru proiektu aukeratu dira baita ere.

Aipatzekoak dira produktuen diseinua edo iraunkortasuna hobetuko duten proiektuak, besteak beste, Arabako Zayer eta Zigor enpresek, Gipuzkoako CAF, Ekide, Hre Hidraulic eta Ekonek enpresek edo Bizkaiko Emica Bombas eta Vibacar enpresek egingo dituztenak. Metalen alorreko proiektu ekoberritzaileen artean daude ACB Sestao, Befesa Aluminio, Furesa eta Stadler enpresek sustatutakoak. Cikautxo, Akt Plásticos eta Plastigaur enpresak plastiko zirkularren berrikuntzan dihardute eta Euskatfund, Hormor, Krosaki Amr Refractarios, Lezama Demoliciones, Nutec Procal eta Sociedad Financiera eta Minera enpresek mineralen proiektu berritzaile zirkularrak sustatzen dituzte. Lurzoruak konpontzeko teknologia berritzaileak garatzen dituzte Afesak eta Teknimap-Talantia partzuergoak, eta Ternua Import Arrasatek Europar Batasuneko ehun jasangarrien estrategia jorratzen du Wearcycle proiektuaren bitartez.

1,2 milioi euro jasoko dute

“Laguntza horien xedea euskal enpresen proiektu ekoberritzaileak diseinatzea eta proiektu horiek martxan jartzea sustatzea da, horiei esker ekonomia zirkularreko ereduetan oinarritutako industria sarea eraikitzeko eta Euskadin 2050erako ezarritako karbono neutraltasuneko helburuak lortzeko” adierazi du Alexander Boto Ihobeko zuzendariak.

2021ean martxan jarriko diren proiektu batzuetan hauek egingo dira: iman sinterizatuak modu automatizatuan banatzea, birmanufakturatzeko piezen manipulazioa eta diagnostikoa automatizatzeko ikusmen artifizialean oinarritutako tresnak sortzea eta industria jardueran sortutako partikula hodeiak detektatzeko eta deuseztatzeko sistema sortzea.

Lortu nahi diren emaitzak

Proiektu horien bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa, ingurumenekoa eta merkataritzakoa egiaztatzen bada, hiru urteko epean honako emaitzak lortzea espero da:
  • Urtean berotegi efektuko gasen 63.500 tona deuseztatzea (7.300 pertsonek urtean sortuko lituzketen emisioen baliokidea)
  • Horri esker, zabortegietara urtean 475.000 zabor tona bidaltzea ekidingo da
  • Urtean 114 milioi euro gehiago fakturatzea
  • 19 negozio lerro berri martxan jartzea

Ihoberen 2019ko “Ekonomia zirkularreko berrikuntza programaren” bidez lagundutako proiektuen zerrenda

 

SustatzaileaAkronimoaProiektua
EKIPAMENDUEN, OSAGARRIEN ETA MUGIKORTASUNAREN EKODISEINUA
EKONEKSERVICPDPCD teknologian oinarritutako lehorgailu txiki bat diseinatzea eta garatzea hondakin materialen balioa in situ berreskuratzeko
EMICA BOMBASEPADIS“Extended Product Approach” irizpideak betez ponpa zentrifugoa ekodiseinatzea 
HRE HIDRAULICBECOLDLubrifikazio eta hozte sistema berria 
ZAYERSCOTMakina-erremintaren alorrean eta bere ekoizpen inguruan hozte eta klimatizazio sistemen beharra gutxitzeko optimizazio termikoko sistema  
ZIGOR CORPORACIÓNKMALEBOXEgurats zabalerako potentzia bihurgailua, diseinu optimizatuarekin, jasangarriarekin eta askotariko inguruetara egokitzeko gaitasunarekin 
BIRMANUFAKTURA ETA Y NEGOZIO ZIRKULARREN EREDUAK
CAF ENGINEERED MODERNIZATIONSOVERGYTrenen birgaitze integraleko proiektuen arriskua gutxitzeko aurreikuspen estrategia  
EKIDEVA4RMIkusmen artifizialean oinarritutako tresnak, birmanufakturatu beharreko piezen diagnostikoa eta manipulazioa automatizatzeko 
VIBACARLIFTLOOPProzesu industrialaren pilotatzea orgen osagarriak birmanufakturatzeko 
METAL GAKOAK, MATERIAL KRITIKOAK ETA ESKURAGARRI DAUDEN TEKNIKA ONENAK
ARCELORMITTAL SESTAOHYPER-DEEPSCRAPAltzairugintzako burdin hondakinen tratamenduan sortutako hondakinen sailkatzaile aurreratua 
BEFESA  ALUMINIOLINAVULingote ontziak birdiseinatzea horien bizi erabilgarria % 50 gehitzeko 
FURESAFUNDITRENAltzairuzko segurtasun osagarriak arintzea trenbide sektorearentzat galdaketa nodularraren bidez 
INNOVATION TREETRIBATLitio ioizko bateriak birrintzea, inertizatzea eta birziklatzea 
STADLERSEPMANRECIman sinterizatuak modu automatizatuan banatzea 
TEKINIMAPSIDEPI+Industria jardueran sortutako partikula hodeiak detektatzeko eta deuseztatzeko sistema integrala  
PLASTIKOAK
AKT PLASTICOSSECUNDPlastiko birziklatua duten formulazioetan oinarritutako piezak garatzea 
CIKAUTXORECYMUFLAGarbigailuen ateetarako kautxurik gabeko muflen gama berria (oso birziklagarriak)  
PLASTIGAURFIREPOST+Kontsumo ondorengo % 70 baino gehiagoko plastikoa duten mintzak, ontziratzerako eta ontziratze malguetarako 
MINERALAK ETA ERAIKUNTZA MATERIALAK
EUSKATFUNDCOMBINAAreekin eta aglomeratzaile inorganikoekin konbinatutako moldeatze sistemen ekodiseinua eta baliozkotzea 
HORMORVALCIMKostu gutxiko produktu berrien demostrazioa, hondakin korronte inorganikoetatik sortuak direnak eta zementurako potentzialarekin balorizatutako frakzio konbinazioetan oinarrituta daudenak, obra zibiletako geruza iragazgaitzetan erabiltzeko  
KROSAKI AMR REFRACTARIOSERICBalio handiko erregogor berritzailearen ekoproduktuen gama berria eta negozio zirkularreko eredua
LEZAMA DEMOLICIONESDIGIDEMOEraikin baten bizi bukaerako materialen kuantifikazioaren digitalizazioa, eraisketa hondakinak ezin hobeto kudeatzeko 
NUTEC PROCALRECAISCERIsolamendu termikoan baztertzen den materiala birziklatzea 
SOCIEDAD FINANCIERA Y MINERANEUCLICEMZementuaren sektorean neutraltasun klimatikoan aurrera egiteko holistika, modu masiboan sortzen diren hondakin alkalinoen CO2a jasotzeko prozesu digitalizatuetan oinarrituz
ASKOTARIKOAK
AFESA MEDIO AMBIENTELURMASAMetal astunekin kutsatutako eta altzairugintzako zaborrarekin betetako lurzoruak “on site” egonkortzeko eta solidotzeko prozesua garatzea material berrerabilgarriak sortzeko 
IMPORT ARRASATEWEARCYCLE“Ehunetik ehunerako” irukina fabrikatuz ehunaren zikloa ixtea
TALANTIAARIS II“Smart remediation” bereizmen handiko teknologiak aplikatzeko lurzoru kutsatuen kudeaketan

Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
26 nov 2025
  • Waste
  • Environmental planning
Josu Bilbao, Basque Deputy Minister for the Environment: ‘we are increasingly recycling more and less is ending up in landfill’
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'