Gorliz-Plentziako hondartza egokitzea eta ordenatzea
Itsasoaren batez besteko maila igotzearen zein denborale bortitzen maiztasuna areagotzearen ondorioak arintzeko elementuak dira dunen eta paduren sistemak leheneratzeko proiektuak. Gorliz eta Plentziako hondartzetan esku-hartze garrantzitsu bat egin da Bizkaiko kostaldeko hareatza handi hori birnaturalizatzeko.
Ordenazioa, birnaturalizatzeko tresna gisa
Gorlizko zein Plentziako hondartza izenez ezagutzen den maskor-formako hareatza hondar fina eta erlatiboki babestutako urak dituen hondartza da, eta bi udalerrien artean partekatzen da. Plentziako aldean hondartzak ez du arazo nabarmenik; Gorlizkoan, berriz (kilometro 1eko luzera), azken hamarkadotan ez da hondartza lehorrik izan itsasgoran, errepideak barrera-efektua egiten duelako hondartzaren eta ondoko parke-pinudiaren artean, eta itsas pasealekurik ez dagoelako.
Jarduketa
Lanen helburua hondartzaren azalera handitzea izan da, lehengo duna-gunearen ezaugarri naturalak berreskuratuz, morrurik eraiki gabe eta kanpoko hondar-ekarpenik egin gabe.
Horrez gain, zenbait azpiegitura eta eraikin kendu dira, baita ondoko betegarriak ere, hornidura-sarea, inguruneko irisgarritasuna, eta hondartzaren erabiltzaileentzako zerbitzuak hobetzeko.
Emaitzak
Abian jarri diren irtenbideen multzoari esker 62.000 m²-ko azalera berreskuratu da, hondartza gehi duna-gunea batuz. Jarduketa horren bidez Astondoko duna-guneko (Natura 2000 Sarea kodea ES2130004) biodibertsitate berezia indartzen da; bertan, florako espezie mehatxatuak aurkitzen dira, hala nola Epipactis orkidea eta zenbait onddo, hauts-onddoa, besteak beste, eskualde-mailako interesa duten beste batzuez gainera. Fauna ere berroneratze horren onuradun izango da; Schreiber muskerra, besteak beste.
Gehiago jakiteko:
Los proyectos de restauración de sistemas dunares y marismas son elementos de amortiguación frente a un escenario de subida del nivel del mar y frente a un incremento en l