22
jan
2021
- Environmental planning
- Circular economy
Alexander Boto, Ihobeko zuzendari nagusia: Iraunkortasunaren unea da
Alexander Boto Ihobeko zuzendari nagusiak Aclimak Innobasquerekin Berrikuntzaren Euskal Agentzia lankidetzan antolatu duen Ekonomia zirkularra: Itun Berdearen katalizatzailea izeneko topaketa digitalean parte hartu du gaur goizean, eta Itun Berdearen garrantzia azpimarratu du, Euskadin lehiakortasun iraunkorra bultzatzeko bide gisa. Iraunkortasunaren unea da. Jarduteko unea da. Itun Berdea ekonomia zirkularraren sustapenean oinarritzen da. Prest gaude herrialde gisa.
Ekitaldiari hasiera eman dion Aclimako zuzendaria den Olga Martínek hitz egin ostean, Ihobeko zuzendariak nabarmendu du Itun Berdea iraunkortasunari lotutako erronka estrategiko bat dela eta Euskadi kokapen onean dagoela. Oinarrizko tresnak dauzkagu eta horri esker aukera garrantzitsuak ireki daitezke sektore ekonomiko askotan, besteak beste, ekoindustrian eta ingurumen-produktu eta -zerbitzuetan, adierazi du.
Bere hitzaldian, Botok Agenda 2030 eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak ere aipatu ditu. Era berean, azpimarratu du beharrezkoa dela gobernuek beren ahaleginek teknologia berdeagoak sustatzen dituzten baldintzak ahalbidetzera bideratzea.
Topaketan izan da, gainera, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioko zuzendaria, Javier Aguirre, zeinak Euskadin Ekonomia Zirkularra ezartzeko Ekintza Planaren xehetasunak azaldu baititu. Bestalde, Cristina Oyónek, SPRI sozietate publikoko Teknologia, Berrikuntza eta Iraunkortasuneko zuzendariak, Itun Berdearen politika RIS3 Estrategian (Euskadiko espezializazio adimendunaren estrategia) txertatzeko gakoak azaldu ditu.

Source: Ihobe