Skip to main content
2026ko urtarrilaren 22a
  • Ingurumen-plangintza
  • Ekonomia zirkularra

Alexander Boto, Ihobeko zuzendari nagusia: “Iraunkortasunaren unea da”

Alexander Boto, Ihobeko zuzendari nagusia: “Iraunkortasunaren unea da”
Alexander Boto Ihobeko zuzendari nagusiak Aclimak Innobasquerekin —Berrikuntzaren Euskal Agentzia— lankidetzan antolatu duen “Ekonomia zirkularra: Itun Berdearen katalizatzailea” izeneko topaketa digitalean parte hartu du gaur goizean, eta Itun Berdearen garrantzia azpimarratu du, Euskadin lehiakortasun iraunkorra bultzatzeko bide gisa. “Iraunkortasunaren unea da. Jarduteko unea da. Itun Berdea ekonomia zirkularraren sustapenean oinarritzen da. Prest gaude herrialde gisa”.

Ekitaldiari hasiera eman dion Aclimako zuzendaria den Olga Martínek hitz egin ostean, Ihobeko zuzendariak nabarmendu du Itun Berdea iraunkortasunari lotutako erronka estrategiko bat dela eta Euskadi kokapen onean dagoela. “Oinarrizko tresnak dauzkagu eta horri esker aukera garrantzitsuak ireki daitezke sektore ekonomiko askotan, besteak beste, ekoindustrian eta ingurumen-produktu eta -zerbitzuetan”, adierazi du.

Bere hitzaldian, Botok Agenda 2030 eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak ere aipatu ditu. Era berean, azpimarratu du beharrezkoa dela gobernuek beren ahaleginek teknologia berdeagoak sustatzen dituzten baldintzak ahalbidetzera bideratzea.

Topaketan izan da, gainera, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioko zuzendaria, Javier Aguirre, zeinak Euskadin Ekonomia Zirkularra ezartzeko Ekintza Planaren xehetasunak azaldu baititu. Bestalde, Cristina Oyónek, SPRI sozietate publikoko Teknologia, Berrikuntza eta Iraunkortasuneko zuzendariak, Itun Berdearen politika RIS3 Estrategian (Euskadiko espezializazio adimendunaren estrategia) txertatzeko gakoak azaldu ditu.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko irailaren 16a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadik Basque Zirkular Metals proiektua bultzatu du, Europako altzairugintzaren industria zirkular berrian buru izateko xedearekin
2026ko irailaren 9a
  • Ingurumen-plangintza
Irantzu Sádaba (EIA): “Europak adimen artifiziala eta digitalizazioa bideratu behar ditu bere trantsizio berdea babesteko”
2026ko irailaren 1a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek deskarbonizazio-proiektuak eta trantsizio-arriskuen kudeaketa bultzatuko ditu profesional gazteak euskal ETEetan sartuz, Murriztearren 2026 programari esker
2026ko abuztuaren 21a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek Ekonomia Zirkularreko Prestakuntza Programaren 2026ko deialdia zabaldu du jardunean dauden profesionalentzat