Skip to main content
10 dec 2021
  • Environmental planning
  • Climate change
  • Circular economy

Ihobek txosten bat argitaratu du 2013-2020 aldian berotegi-efektuko gasen isuri-eskubideen salerosketak EAEn izan duen aplikazioari buruzkoa

Ihobek txosten bat argitaratu du 2013-2020 aldian berotegi-efektuko gasen isuri-eskubideen salerosketak EAEn izan duen aplikazioari buruzkoa
EAEko BEGen isuri-eskubideak salerosteari buruzko txostena: III. aplikazio aldia (2013-2020) izenburua duen txostenaren arabera, EAEn, industriako eta energiako hainbat sektoretako 58 enpresak dute EAEko berotegi-efektuko gasen (aurrerantzean, BEG) isurien % 40ren erantzukizuna.

2013-2020 aldian, euskal enpresek 50,3 milioi tona CO2 isuri dituzte, aurrekoan aldian (2008-2012) baino % 43 gutxiago. 2005arekin, isurien eskubideen salerosketaren lehen urtearekin, alderatuta % 48 murriztu da.

Aplikatu den hirugarren aldian zehar, eskubideak murrizteko, enkantean ateratzeko eta salerosteko isurien eskubideak mugatzea oinarri duen mekanismo europar honek gutxi gorabehera 187 milioi euroko kostua ekarri die euskal enpresei 8 urte hauetan.

15 urtetik gora EU ETS aplikatzen


Europar Batasuneko isurien eskubideak salerosteko sistema (EU ETS) da, 2005ean martxan jarri zenetik, Europar Batasunaren tresna nagusia klima aldaketaren aurka jarduteko, zeren jarduera energetikoak eta industrialak dituzten sektore ugariri haien BEG isuriak murrizten laguntzen die, neutraltasuna lor dadin 2050ean.

EU ETSk araututako sektoreen isuriak —gehienbat, instalazio industrial edo energetiko handiak— EBk arautzen ditu isuri eskubideak esleituta. Indarrean dagoen esparru europarrean, eskubide hauek, eta, ondorioz, isuriak 2005eko urtearekiko 2020an % 21 murrizteko helburua dago.

EUT ETS mugatzeko eta trukatzeko sistema bat da: murrizten ari den gehieneko muga bati lotuta dago isurien kopuru guztia; hartara, isuri guztiak murrizten dira. Mugaren barnean, instalazioek isurien eskubideak doan jasotzen dituzte edo erosi egiten dituzte, eta instalazioek dituzten premien arabera euren artean salerosi ditzakete.

EU ETS araudiak orain arte hiru aplikazio aldi izan ditu: lehen fasea (2005-2007) pilotua izan zen sistemaren oinarriak ezartzeko; bigarren fasea (2008-2012) eta Kyotoko Protokoloaren konpromisoaren lehen epealdia aldi berean izan ziren, beraz, besteak beste, isurien muga jaitsi zen eta doan esleitzen zen kopurua % 90era jaitsi zen; azkenik, 2013-2020 aldiaren ezaugarria da irizpideak bateratu direla eremu europarrean eta sektore zein berotegi efektuko gas gehiago sartu direla.

Hirugarren aldi honetan isurien eskubideak esleitzeko metodo lehenetsia enkanteak izan dira; halere, sektore industrialetan, eskubideen zati bat doan esleitzen da, haien lehiakortasuna ez galtzeko eta produkzioa ez deslokalizatzeko eta "karbono-ihesa” izenekoa ez gertatzeko.

EAEn, EU ETS instalazioen 2013-2020 aldiko CO2 isuriak jasotako doako esleipenekin alderatzen badira, ikus daiteke eskubideen defizita 14,9 milioikoa dela, isuri guztien % 30 gutxi gorabehera.

Defizit handienak sorkuntza elektrikoaren sektorean izan dira (8,3 milioi tona), jarraian finketaren sektorean (5 milioi tona), eta atzetik sektore industrialetan: aluminioa, ez burdinazko metalurgia, beira eta paper-orea, horiek 3,24 milioi tonako defizita biltzen baitute.

Bestalde, superabita duten sektoreen artean nabarmentzen dira arrabioa edo altzairua produzitzen dutenak (0,8 milioi tona), jarraian zementuaren sektoreak (0,5 milioi tona) eta atzetik daude burdina metalen eta paperaren edo kartoiaren sektoreak, 0,36 milioi tonako superabita metatzen baitute.

EU ETS aplikatuko den hurrengo aldirako (2021-2030), non eskubideak gehiago murriztuko diren, defizita handiagoa izatea espero da, baita isurien eskubideen prezioa igotzea ere; laugarren fase honen helburua izango da EBk BEGen isuriak murrizteko dituen helburu handinahiak betetzea: 2050ean neutraltasuna lortzea.

Source: Ihobe

You may also be interested in

24 jul 2026
  • Climate change
  • Citizen action
ASTEKLIMA 2026 Invites Citizens to Discover the Impact their Habits have on Climate and Energy
16 jul 2026
  • Circular economy
EFRAG includes Ihobe’s Climate & Circularity Calculator in the second edition of its mapping of digital tools report
24 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
Udalsarea 2030 presents the hiriZAIN tool to integrate health and climate action into urban planning
16 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
The Basque Country is preparing for the heat with nearly 500 climate shelters throughout the region