Skip to main content
29 sep 2023
  • Ecodesign
  • Circular economy

Ihobek Txileko ekonomia zirkularraren lehen festibala ireki du, lurraldeen garapen jasangarrirako giltzarri gisa zirkulartasuna defendatzeko

Ihobek Txileko ekonomia zirkularraren lehen festibala ireki du, lurraldeen garapen jasangarrirako giltzarri gisa zirkulartasuna defendatzeko
2023ko irailaren 28an eta 29an hasi da CircularFest 2023 Iquique hirian (Tarapacá eskualdean), eta Txile osoa ibiliko du bi hilabetez, ekonomia zirkularraren ezagutza praktikoa sustatzeko. Hala, ospe handiko hizlari nazionalak eta nazioartekoak bildu dira, eta mahai-inguruak eta eskualdeko komunitateentzako doako lantegiak izango dira. Festibalaren hasierak, orobat, CircularTec Ekonomia Zirkularreko Zentro Teknologikoaren inaugurazio ofiziala ekarri du, Txileko iparraldean zirkulartasunerako garapen eta berrikuntza teknologikoa bultzatuko duena.

Ihobek ireki du festibala, eta, bertan, ekonomia zirkularra defendatu du lurraldeen garapen jasangarrirako giltzarri gisa, eta haren hedapenean Euskadik egindako ibilbide luzearen berri eman du.

“Euskadiko negozio-ereduen trantsizio ekologikoak lurralde osoko enpresen ingurumen-portaera hobetzea ekarri du, eta, aldi berean, nazioarteko merkatuan garatzen ditugun produktu eta jardueren lehiakortasuna bereizteko eta hobetzeko faktore berri bat ere, gero eta gehiago eskatzen eta baloratzen dituena ingurumen-kontzeptu fisikoak” nabarmendu du Ihobeko Ekonomia Zirkularraren arloko zuzendari José María Fernándezek—. “Horrek guztiak herritarrentzat aberastasun eta ongizate handiagoa sortzen lagundu du, garapen iraunkorraren printzipioak gure gizartean txertatuta” —esan du, halaber—.

Euskadi, ekonomia zirkularraren eta ekodiseinuaren abangoardian


Mundua gero eta erabakitasun handiagoaz eredu zirkularretarantz mugitzen den bitartean, Euskadik urteak daramatza gai horiekin ohituta, Ihoberen lanari esker. 2003an dagoeneko, Ihobe izan zen ekodiseinuko lehen araua (UNE 150301, gaur egun UNE-EN ISO 14006) garatzeko eta euskal enpresetan ezartzeko abiarazlea. Ondoren, 2011n, Basque Ecodesign Center ekimena gidatu zuen, ekonomia zirkularrean eta ekodiseinuan proiektu ekoberritzaileak diseinatzeko, ezagutza sortzeko eta euskal enpresa handien balio-katea bultzatzeko aliantza publiko-pribatu handiena.

2021 ezkero, gainera, Ihobek Basque Circular Hub Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroak kudeatzen ditu. Horiek aurreko bi ekimenetan metatutako esperientzia guztia jasotzen dute: Ekodiseinu Gela programa (2003-2014) eta Basque Ecodesign Hub (2015-2020). Estatuan eta Europa hegoaldean erreferente, Basque Circular Hub ekimen paregabea da ekonomia zirkularraren esparruan merkatu-prospektiba, prestakuntza aurreratua, joeren analisia eta ezagutza aditua sortzeko zerbitzuak eskaintzeko. Ihobek ere etengabe bultzatu du ekoberrikuntza euskal enpresa-sektorearen barruan, eta apustu horrek Euskadi esparru horretan Europako eskualde aurreratuenetako bat dela aitortzea izan du sari.

CircularFest 2023 Txile osora hedatuko da urrian eta azaroan, aditu nazionalak eta nazioartekoak bilduko dituen jarduera-egutegi batekin. Aditu horiek, hitzaldi inspiratzaileen, elkarrizketa-mahaien eta hezkuntza-lantegien bidez, zirkulartasunak egungo ekonomian duen garrantzia eta inplikazioak jorratuko dituzte.


Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'
03 apr 2025
  • Circular economy
Fagor Ederlan, Somos Oreka, Gamesa Gearbox and Fuelium, winners for their circular solutions and products at the Basque Circular Summit 2025