Skip to main content
08 nov 2021
  • Environmental planning
  • Biodiversity

Eskualdeen Adierazpenak maila guztietako gobernuak animatu ditu klimaren aldeko aldaketa erradikala katalizatzera

Eskualdeen Adierazpenak maila guztietako gobernuak animatu ditu klimaren aldeko aldaketa erradikala katalizatzera
Euskadi izan da Regions 4 topaketaren anfitrioia. Bertan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak gogorarazi du eskualdeek eta gobernu deszentralizatuek espero dutela COP26ak beteko dituela hitzartutako arintze- eta egokitze-agenda anbiziotsuak. Agenda honek honako hauek barne hartzen ditu:
  • Zero isurtze garbiak lortzea. Estatuei bizkortzea eskatu behar diegu, eskualde batzuk aurretik doazelako Parisko Akordioaren helburuak lortzeko bidean.
  • Egokitzapenari eta erresilientziari buruzko anbizioa handitzea

    • COP26k maila guztietako gobernuak ahaldundu behar ditu, baita estatukoak ez diren beste eragile batzuk ere, erresilientzia- eta egokitzapen-ekintzak areagotzeko berehalako neurri zorrotzak hartzeko duten ahalmena erabili dezaten.
  • Sistemak maila anitzeko gobernantza baterantz alda daitezen bultzatzea. Estatuko, eskualdeko eta deszentralizatutako gobernuek maila anitzeko eta konponbideetara bideratutako lankidetza normaltasun berri bihurtzea eskatzen dute. Honela, asmo klimatikoak eta ekonomia erresilienteetarako trantsizioa areagotuz eta herrialde guzti-guztietan egokitzapenean aurrera eginez.
  • Egokitzapenerako finantzaketa mobilizatzea.

    • Eskualdeek erabat hornituta egon behar dute krisi klimatikoari erantzuteko, eta finantza-tresnek, egokitzapen- eta erresilientzia-ekintzetara oso bideratuta egon behar duten trensnek, hori islatu behar dute.

    • Ekintza klimatikoetarako finantzaketa deszentralizatua beharrezkoa da, eta oztopo handiak daude oraindik eskualdeek funts horiek eskura ditzaten (RegionsAdapt 2020).

LORTUTAKO KONPROMISOA

Arantxa Tapia sailburuak gaur Glasgown azpimarratu duenez, eskualdeek estatuko homologoek baino helburu klimatiko anbiziotsuagoak finkatu dituzte dagoeneko, eta Euskadik maila guztietako gobernuak animatu ditu helburu horiekin bat egitera

Eskualdeek eta gobernu deszentralizatuek anbizio handiko neurriak hartzen jarraituko dute krisi klimatikoa arintzeko eta horretara egokitzeko. Honenbestez, dei egiten diete estatuko gobernu guztiei, eskualdeei ahalmena eta aukera eman diezaieten beren potentziala aprobetxatzeko, zero isurketa garbi eta klimarekiko erresistentea izango duen etorkizuna lortzera bideratuta.

RACE TO ZERO

Eskualde eta gobernu deszentralizatuak anbizio handiko helburu klimatikoak finkatzen ari dira dagoeneko, eta % 55ek isurketak murrizteko helburua dute 2030erako; horrek erakusten du estatuko homologoek baino anbizio handiagoa dutela.

Eskualdeko gobernu guztiak animatzen ditugu NBEren Klimaren aldeko Goi Mailako enbaxadoreen "Race to Zero" kanpainarekin bat egitera, 2050erako edo lehenagorako zero emisio garbiko helburuak hartuz eta horretara iristeko bideak ezarriz.

Eskualde eta gobernu deszentralizatuei dei egiten diegu erritmoa bizkortzeko eta klima-erresilientziari buruzko anbizio globalaren erabateko aldaketa katalizatzeko ekimenekin bat egin dezaten, gure klima-agenda globalari egiten dioten ekarpena erakutsiz.

Source: Ihobe

You may also be interested in

26 nov 2025
  • Waste
  • Environmental planning
Josu Bilbao, Basque Deputy Minister for the Environment: ‘we are increasingly recycling more and less is ending up in landfill’
14 mar 2025
  • Environmental planning
The Basque Country consolidates its environmental protection with significant improvements in air quality and emissions reduction according to its Environmental Outlook 2024 Report
03 mar 2025
  • Environmental planning
2024, a year of transformative action for Ihobe and the Basque Country
21 dec 2024
  • Environmental planning
Bizkaia Provincial Government, the Duara Association, Maestro Garazi Rivero School, Eroski, and the surfer Garazi Sánchez to represent the Basque Country in the European Week for Waste Reduction Awards