Skip to main content
17 sep 2020
  • Waste
  • Local public action
  • Circular economy
  • Corporate

Hamazazpi udalek Udalsarea 2030eko proiektu berritzaileentzako laguntzak jasoko dituzte

Hamazazpi udalek Udalsarea 2030eko proiektu berritzaileentzako laguntzak jasoko dituzte
Hamazazpi udalek funtsak jasoko dituzte «Udalsarea 2030eko proiektu berritzaileentzako laguntzak» programaren barruan. Programaren 307.803 euroak honako arlo hauekin lotutako ekimenetara bideratuko dira: klima-aldaketa arindu eta horretara egokitzea; natura-ondarea zaindu eta hobetzea; ekonomia zirkularra; hondakinen kudeaketa; baliabideen erabilera efizientea, eta trantsizio ekologikoa, COVID-19aren ondoriozko krisi ekonomikotik irteteko bide den aldetik.

Udalsarea 2030-Jasangarritasunerako udalerrien EAEko sareak bultzatutako ekimenak KLIMA 2050 Klima-aldaketaren aurkako Euskal Autonomia Erkidegoko Estrategiaren udal mailako hedapenari (LIFE Urban Klima 2050 proiektuaren bidez) begiratu dio toki-eremuan berrikuntza bultzatzea xede duen programa honetarako oinarriak ezarri eta diseinatzeko orduan.

Hamazazpi proiektuetatik bostek 25.000 euroko gehieneko laguntza jaso dute

Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia; Gasteizko Udala; Lezoko Udala; Errigoitiko Udala, eta Donostiako Udala. Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren proiektua hiriko azpiegitura berdeen eraikuntza partekaturako programa bati dagokio. Arabako hiriburuko udalak Konpondu programarako laguntzak jasoko ditu (eskaria bultzatuz eta eskaintza sustatuz kontsumo-ondasunen eta ekipamenduen bizitza baliagarria handitzea da programaren helburua). Lezoko Udalak zenbateko bera jasoko du Altamiragain parke jasangarri gisa handitu eta birmoldatzeko. Errigoitiko Udalari, berriz, Eleizaldeko berdegunean eta Sallobanteko udal-aterpetxean komunak ezarri eta horiek ezagutarazteko proposamena onartu zaio. Azkenik, Donostiako Udalak bere atari energetiko komunitariorako laguntzak jasoko ditu.

Urduñako Udalak 24.786 euro jasoko ditu elikadura-sistema jasangarriago baterako, alferrik galtzen diren elikagaiak gutxitzea helburu. Muxikako Udalak 24.750 euro jasoko ditu Zugaztietan (Muxika) naturan oinarritutako irtenbideei buruzko azterketa egiteko eta lurrazaleko bi aparkaleku-proiektu zehatzetan hura aplikatzeko. Amurrioko herri-mendia klima-aldaketara egokitzeko eta hura arintzeko irizpideekin antolatzeko plana egiteak 24.300 euroko dirulaguntza jasoko du. Etorkizun jasangarriari begira Urduñako lurzoruen inbentarioa egin eta lurzoruen gaineko ezagutza sortzeak 22.988 euroko dirulaguntza jasoko du.

Bi proiektuk 22.500na euro jasoko dute. «Berrerabili Aiaran» izeneko proiektuak, batetik, Aiarako Kuadrillak aurkeztuta (Aiara, Arraia, Maeztu eta Bernedo), eta Bakioko Udalak aurkeztutako «Akuiferoa klima-aldaketara egokitzeko plana»k.

Durangoko Merindadearen Mankomunitateak (Abadiño, Atxondo, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibar) 16.049 euro jasoko ditu CFE-Durangaldea Cycle Friendly Employer ziurtagirirako proiektu piloturako.

Azkenik, udalerri multzo batek 4.986 euroko dirulaguntza jasoko du udal bakoitzeko: Urnieta, Astigarraga, Usurbil, Andoain eta Hernani. Bostek «Buruntzaldean eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen kudeaketa hobetzea» proiektua aurkeztu dute.

Onuradunek 2020ko abenduan jasoko dute zenbatekoaren % 50, eta gainerako % 50a, proiektua amaitu ondoren, 2021eko abenduaren 20a baino lehenago.

Source: Ihobe

You may also be interested in

16 jul 2026
  • Circular economy
EFRAG includes Ihobe’s Climate & Circularity Calculator in the second edition of its mapping of digital tools report
24 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
Udalsarea 2030 presents the hiriZAIN tool to integrate health and climate action into urban planning
19 jun 2026
  • Waste
The Basque Country will prevent 36,000 tonnes of waste from ending up in landfill with a new Decree
16 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
The Basque Country is preparing for the heat with nearly 500 climate shelters throughout the region