13
jul
2021
- Environmental planning
- Biodiversity
- Ecodesign
- Environmental communication
Ihobek babestutako Natura Bizia seriearen estreinaldia, gaur gauean ETB-1en
Alberto Iñurrategik aurkeztutako seriean, Euskadiko eta Nafarroako eremu geografiko desberdinetako mundu natural eta basatia ezagutuko dugu. 8 atal dira 6 Euskadin eta 2 Nafarroan, 52 minutu ingurukoak. Espezialisten eskutik ezagutuko ditugu gure inguruneko lekuen biodibertsitatea, bertako arazoak eta horiek berreskuratzeko egiten ari diren lanak. Ibilbide polita gure lurraldeko natura sakontasunez ezagutzeko. Gaurko atalean, Pirinioak izango ditugu ardatz, eta, asteartero 22:30ean, Natura Biziak gure lurraldeko ingurune desberdinetara eramango zaituzte; adibidez, seriearen bigarren atala euskal kostaldeari buruzkoa izango da, eta hirugarrena itsasertzeari buruzkoa. Ataletako bitan, Ihobe sozietate publikoko bi lankidek parte hartuko dute.
Avis Produccionesek sortutako lan hau apirilaren 16an martxan jarri zen proiektu baten baitan kokatzen da. Egun horretan, zinemetan estreinatu zen Natura Bizia dokumentala, Euskadiko eta Nafarroako biodibertsitateari garrantzia eman nahi diona herritarrak beren natura-ingurunera hurbiltzeko. Ikus-entzunezko proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta Ihoberen laguntza izan du.
Seriea ETB-1en emango da, euskaraz. ETB-2n gaztelaniaz emango da, irailean eta urrian (data zehatzak baieztatu gabe daude).
Animatu seriea ikustera: Kantauriko ur hotzetatik Pirinioetako gailurretaraino bidaiatzeko aukera emango dizue, gure inguruneko leku eta izaki bizi harrigarrienetako batzuk ezagutzeko bidaia zirraragarri batean, halakoak zaintzeko beharraz jabetuz.
Source: Ihobe