Skip to main content
26 mar 2024
  • Soil protection
  • Ecoinnovation

Ihobek ingurumen-agentzien berrikuntzarako Europako plataforma martxan jartzen parte hartu du

Ihobek ingurumen-agentzien berrikuntzarako Europako plataforma martxan jartzen parte hartu du
Europako Itun Berdeak (European Green Deal) erronkak ezartzen ditu klima-erresilientziaren, biodibertsitatearen, lurzoruaren babesaren eta irizpide zientifikoetan oinarritutako soluzio adostuak behar dituzten materialen efizientziaren arloan. Hala ere, Europar Batasunak uste du teknologia, berez, ez dela nahikoa soluzio ekoberritzaileak bultzatzeko. Erronkei aurre egiteko, "helize laukoitza" izeneko gobernantza integrala behar da, enpresen, herritarren, ezagutza-eragileen eta sektore publikoaren arteko lankidetzan oinarrituta.

Europako Ingurumen Agentziak eta UBA Alemaniako Agentziak gonbidatuta, Ihobek Europako proiektu honetan parte hartzen du, irtenbide ekoberritzaileak bultzatzeko

Testuinguru horretan, ingurumen-agentziek agente horiek elkartzeko leku egokia eskaintzen dute gaur egun. Hori dela eta, Europako ingurumen-agentzia garrantzitsuenek lankidetza indartu dute orain, erronka konplexuak konpontzeko efizientzia handiagoa lortzeko. Ekimen horrek I+G+Bko proiektuen zorro komun bat sortuko du. Zorro hori denboran zehar zabalduko da, ingurumen-politikak hedatzeko beharrezkoa den ingurumen-ezagutza aurreratua ("Knowledge for policy" izenekoa) gidatzeko ekimen honen bidez.

Leena Ylä-Mononen Europako Ingurumen Agentziako zuzendari nagusi berria eta Umweltbundesamt Alemaniako Ingurumen Agentziako presidentea buru zirela, Ihobeko ordezkariak izan dira bileran Ana Alzola eta Ander Elgorriaga, Lurzoruen eta Ekoberrikuntzaren proiektuen arduradunak, hurrenez hurren.

CASRI partzuergoari buruz


Horizonte Europa WIDERA esparru-programaren barruan kokatua, CASRI partzuergoa esparru egonkorra da Garapen Jasangarrirako Ezagutza eta Soluzio Aplikagarrien Europako Plataformarentzat. CASRIren xedea da ingurumen-agentziek eta ikerketa- eta berrikuntza-agente europarrek indarrak batu ditzaten laguntzea, zientziaren eskaintza eta eraginkortasuna hobetzeko eta ezagutza benetan behar dutenei helarazteko, jasangarritasunerako eraldaketa errazteko.

Europako Ingurumen Agentziaren babesarekin, CASRI partzuergoan parte hartzen duten Europar Batasuneko estatu eta eskualdeetako Ingurumen Agentziek ingurumenean eta ekoberrikuntzan adituak diren 5.000 pertsona baino gehiago biltzen dituzte; agentzia horiek ingurumen-erronkei aurre egiteko plataforma bereziak dira, sektore publikoa, ezagutza-eragileak, enpresak eta herritarrak koordinatzen baitituzte.

CASRI partzuergoak Alemaniako Ingurumen Agentzia eta Europako Ingurumen Agentzia buru ditu, eta gaur egun herrialde hauetako ingurumen-agentziek osatzen dute: Austriak, Esloveniak, Euskadik, Finlandiak, Flandesek, Frantziak, Galesek, Irlandak, Italiak, Norvegiak, Herbehereek, Suediak eta Suitzak, besteak beste.

Source: Ihobe

You may also be interested in

17 feb 2025
  • Soil protection
Ihobe hosts the annual meeting of the European SOILveR platform
04 dec 2024
  • Soil protection
The Basque Country celebrates World Soil Day 2024 by showcasing its restoration of disused plots for new projects
02 oct 2024
  • Soil protection
Ihobe joins the SOILveR, the European knowledge platform on soil and land management
11 jun 2024
  • Soil protection
The Basque Country and its soil protection strategy inspiring the European regions of the ERRIN network