Skip to main content
07 nov 2023
  • Environmental planning

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 873,70 milioi euro kudeatuko ditu 2024an, lehiakortasuna hobetzeko eta klima-aldaketaren erronkari erantzuteko

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 873,70 milioi euro kudeatuko ditu 2024an, lehiakortasuna hobetzeko eta klima-aldaketaren erronkari erantzuteko

2024ko ETEentzako Laguntza Planak goi-mailako teknologiako berrikuntza-arloko programa berriak izango ditu

Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordetzak 286,2 milioi euro kudeatuko ditu; Industriako sailburuordetzak 228,3 milioi euro; Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordetzak 239,3 euro; eta Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordetzak 105,6 milioi euro.

Sailak 2024ko ETEentzako Laguntza Plan bat abian jarriko du berriro, 600 milioi eurotik gorako laurogei laguntza-programa baino gehiagorekin. Plan horrek ia aurtengo laguntza guztiak mantenduko eta goi-mailako teknologiako berrikuntza-programa berriak ere sortuko ditu (Innobideak Fast Track, 7 M€); Retech IA eta Cyber, 32 M€); Deskarbonizazio-programa areagotuko du 20 milioiekin, eta baita Autokontsumoa, Eraginkortasun Energetikoa eta Berriztagarriak ere, 25 milioiekin.

Aurrekontu honetako 72 M€ industria-lurzorua kudeatzeko erabiliko dira. Lurzorua artifizializatzea saihesteko eta lurzoru degradatuak berreskuratzen saiatzeko: Erabiltzen ez diren industria-guneak Berroneratzea/Birgaitzea

EGJI Sailak industria-lurzoruaren kudeaketa aspalditik lantzen du, lurzoru horien artifizializazioa saihesteko eta lurzoru degradatuak berreskuratzen saiatzeko. 2024. urtean, 72 milioi euro bideratuko ditu helburu horretara, erabiltzen ez diren industriaguneak berroneratzeko eta birgaitzeko jarduerekin Prado (Mungia), Ugaldeguren II (Zamudio), Sidenor (Legazpi), Inama (Muxika), Oikia (Zumaia) eta Arcelor (Zumarraga); lehentasunezko jarduketa-eremuetan obrak egiteko (Ezkerraldea, Enkarterri eta Oarsoaldea); Inbertsio Estrategikoen Planaren proiektuetan obrei ekiteko (Automobilgintzaren CFA – Mercedes- eta fabrikazio malgua – Gestamp-); Basordas kalaren dikea konpontzeko eta egokitzeko; eta sustapen publikoko higiezin-aktiboak sortzeko VIAPen (Gasteiz), Pullan (Elorrio); Ballonti IIn (Ortuellan), Ezkuzaitzeta III. fasean, Irai Errotan (Ormaiztegi) eta Erisono-Teknikerren (Eibar).

Energiari dagokionez, proiektu energetikoetan partaidetza handituko da baliabide propioekin, 45,9 milioiekin, hain zuzen ere. Horiek izango dira eguzki-energia fotovoltaikoko, agrivoltaikoko, eolikoko, biomasako, hidrogenoko edo itsas energiako proiektuak eta elektrifikazioko beste proiektu batzuk, besteak beste.

Enpresen nazioartekotzea sustatzeko helburuarekin 31,6 milioi euro aurreikusten dira. Basque Trade and Investement SPRI Taldeko nazioartekotze-agentziak 9,7 milioi euroko laguntzak bideratuko ditu ETEen nazioartekotzea bultzatzeko, eta atzerrian lan egin nahi duten gazteentzako BEINT eta Global Training (11 M€) mugikortasun-bekak ere aktibatuko ditu. Hortaz gain, merkataritza-ordezkaritza berriak zabalduko ditu Kanadan eta Australian.

Landa-garapenak eta lehen sektoreari emandako bultzadak aurrekontu-intentsitateari eusten diote, beraz nabarmentzekoak izango dira landa-eremuetako azpiegituretarako eta dinamizazio ekonomikorako programak (Erein, 10 M€, eta Leader, 5,3M€); 17,7 M€ arrantza-flota modernizatzeko eta beste 6,7 M€ nekazaritza- eta abeltzaintza-sektoreari lagundu ahal izateko.

Elikagaien industriaren ikerketa eta garapena bultzatzeko 28 milioi euroko bideratuko dira, eta beste 55,5 milioi euro aktibatuko dira enpresa-garapenerako eta produktuaren sustapenerako. Atal honetan, bi ekimen berritzaile nabarmentzekoak dira: EDA-Drinks & Wine Campus-, Araban martxan jarriko dena, eta GOE -Gastronomy Open Ecosystem-, egoitza Donostian izango duena.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordetzak 140.000 euroko partida izango du, hondakinak kudeatzeko azpiegituren Lurralde Planaren izapidetzea abiarazteko aukera emango duena. Beste aldetik, 10,7 M€ aktibatuko dira hondakinen prebentzio- eta balorizazio-proiektuetarako, eta baita 600.000 euroko laguntza-lerro bat hondakinen kudeaketa digitalizatzeko ere. Hortaz gain, Gesaltza Añanako Ekoetxea zentro berria abian jartzeko 3 M€ erabiliko dira, eta ingurumena lehengoratzeko lanak ere aurreikusten dira Oka itsasadarraren eremuan eta Muruetako Tejera aldean, Urdaibaiko Biosfera Erreserban.

Bukatzeko, URA - Uraren Euskal Agentziak 48,7 M inbertituko ditu hainbat jardueratarako, eta nabarmentzekoak dira Bilboko, Mallabiko, Mungiako, Oikiako (Zumaia) eta Mendaroko portuetako saneamendua eta arazketa hobetzeko obrak, eta baita Zadorra, Kadagua, Ziako (Andoain) eta Beasaingo uholdeen aurreko erresilientzia handitzeko lanak ere.

Source: Ihobe

You may also be interested in

26 nov 2025
  • Waste
  • Environmental planning
Josu Bilbao, Basque Deputy Minister for the Environment: ‘we are increasingly recycling more and less is ending up in landfill’
14 mar 2025
  • Environmental planning
The Basque Country consolidates its environmental protection with significant improvements in air quality and emissions reduction according to its Environmental Outlook 2024 Report
03 mar 2025
  • Environmental planning
2024, a year of transformative action for Ihobe and the Basque Country
21 dec 2024
  • Environmental planning
Bizkaia Provincial Government, the Duara Association, Maestro Garazi Rivero School, Eroski, and the surfer Garazi Sánchez to represent the Basque Country in the European Week for Waste Reduction Awards