Skip to main content
19 may 2020
  • Ecodesign
  • Corporate
  • Waste

Ezohiko epea ireki da ekodiseinatutako produktuen katalogo handienean parte hartu nahi duten euskal enpresentzat

Ezohiko epea ireki da ekodiseinatutako produktuen katalogo handienean parte hartu nahi duten euskal enpresentzat
Basque Ecodesign Meeting-BEM 2020ren azken edizioa Bilbon izan zen otsailaren 26tik 28ra bitartean. Bertan, erakusketa handi bat aurkeztu zen, 98 enpresaren 145 produktu baino gehiagorekin: “Made in Euskadi ekodiseinuaren 20 urte" erakusketa”, hain zuzen ere.
Kongresuan sortutako interesa dela eta, Ihobek –kongresuaren idazkaritza teknikoak– ezohiko epe bat ireki du datorren ekainaren 30era arte, erakusketan parte hartzerik izan ez zuten baina beren produktua kongresutik abiatuta egingo den katalogoan sartu nahi duten euskal enpresa guztientzat.
Katalogoa mota horretako lehena da Estatuan, eta banakako fitxa teknikoetan bilduko ditu produktu bakoitzaren ezaugarriak eta alderdi nagusiak. Ekodiseinu-irizpideak aplikatu dituzten euskal erakundeen katalogo ofizial hori “Made in Euskadi ekodiseinuaren 20 urte” erakusketaren izen berekoa izango da, eta formatu fisiko eta digitalean argitaratuko da, euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko bertsioekin.

Era berean, ikusita nolako eskaria egon den eta enpresek nolako interesa erakutsi duten, Ihobek aukera aztertuko du erakusketa berri bat egiteko bildutako produktuekin 2021. urtean zehar lehen mailako kokapen batean, euskal produktuak sustatzeko tresna gisa.

Hautagaitzak aurkezteko, enpresek Basque Ecodesign Meeting-BEM 2020ren webgunean eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko dute, “Made in Euskadi ekodiseinuaren 20 urte” erakusketari buruzko atalean. Inprimaki hori online bete ahal izango da, edo deskargatu eta posta elektronikoz bidali expo.bem2020@ihobe.eus helbidera.

Euskal ekodiseinuaren bi hamarkada


20 urte bete dira Euskal Autonomia Erkidegoan ekodiseinuko lehen proiektuak gauzatu zirenetik. Denbora honetan guztian, euskal enpresa ugarik txertatu dituzte ingurumen-irizpideak beren produktuen diseinu- eta garapen-fasetik bertatik.
Horri esker, ingurumen-inpaktu txikiagoa duten produktu hobeak merkaturatu dira, erabilitako lehengaien kopurua murriztu da, material birziklatuak erabiltzen hasi dira, ontziak eta enbalajeak optimizatu dira, eta produktu eraginkorragoak lortu dira, kontsumigarri txikiagoekin eta errazago birzikla daitezkeenekin. Ikuspegi zirkularragoak ere kontuan hartzen hasi dira, eta, horren ondorioz, ekipamendu iraunkorragoak sortu dira, errazago konpondu daitezkeenak birmanufaktura gehituz eta, azken batean, negozio-eredu berriak bultzatuz ekonomia zirkularraren esparruan.

Euskadi da ekodiseinatutako produktuen eta zerbitzuen ekoizpenaren liderra: Espainian ekodiseinuan ziurtagiria duten enpresen erdia baino gehiago –% 54– euskal enpresak dira. Hala ere, beti dago hobetzeko aukera. Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekonomia zirkularrari buruz egindako diagnostikoaren arabera, euskal industrian ekonomia zirkularra hobeto integratzeak lehengaien kontsumoa % 6 murriztuko luke, eta aurrezpen ekonomikoa 2.000 milioi eurora arte irits liteke.


Oinarriak eta izena emateko inprimakia


Source: Ihobe

You may also be interested in

27 mar 2026
  • Corporate
Ihobe drove 639 initiatives by local authorities and mobilised more than 2,200 businesses in 2025 to move the Basque Country's energy and climate transition forward
26 nov 2025
  • Waste
  • Environmental planning
Josu Bilbao, Basque Deputy Minister for the Environment: ‘we are increasingly recycling more and less is ending up in landfill’
24 feb 2025
  • Circular economy
  • Ecodesign
Basque Circular Summit 2025, the largest conference on the circular economy in southern Europe, confirms leading speakers with almost all the places already taken up
10 jan 2025
  • Corporate
  • Environmental communication
José Antonio Armolea: "Talking to the Administration makes it easier for companies to comply with environmental legislation"