Skip to main content
23 feb 2022
  • Green purchasing

Euskadik erosketa eta kontratazio berdean duen esperientzia aurkeztu du Ihobek Eurosistemaren Erosketak Koordinatzeko Bulegoaren (EPCO) topaketa batean

Euskadik erosketa eta kontratazio berdean duen esperientzia aurkeztu du Ihobek Eurosistemaren Erosketak Koordinatzeko Bulegoaren (EPCO) topaketa batean
Gorane Ibarrak, sozietate publikoko teknikariak, Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa 2030 berria aurkeztu du, produktu, obra eta zerbitzu berdeak erosteari eta erabiltzeari lotutako karbono-isuriak % 26 murriztea aurreikusten duena. Euskadiko erosketa berdearen historiaren ibilbidea ere egin du, “Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea 2005-2020. Arrakasta istorio bat” argitalpenean jasotakoa.

EPCO –Eurosystem Procurement Coordination Office-ren siglak– erakundea Europako Banku Zentraleko Gobernu Kontseiluak sortu zuen, Eurosistemaren/Banku Zentralen Europako Sistemaren (ESCB) banku zentralen aldeko kontratazio publikoko jarduera bateratuak koordinatzeko.

Ihobek topaketan azaldu ditu Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa 2030en ezaugarriak, Euskadiko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jasangarritasunerantz aurrera egiteko Eusko Jaurlaritzak duen konpromisoaren baitan kokatzen dena. Programa bost urteko bi Ekintza Planen bidez hedatzen da. Plan horietan, Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa 2030en helburuak lortzeko epe ertain-luzera egin beharreko ekintzak jasotzen dira, eta euskal sektore publiko eta pribatuaren erosketa bikaintasunez eta merkatuarekin koordinatuz egiten laguntzen du, ingurumena eta lehiakortasuna aldi berean babesten dituen garapen sozioekonomiko jasangarri bati begira.

Programaren helburua da euskal sektore publikoaren lizitazioen % 75ek –lehenetsitako zenbait kategoriari buruzkoak– ingurumen-irizpideak txertatzea lortzea. Era berean, 150 erakunde publikok eta 50 erakunde pribatuk gaiari buruz duten konpromisoa formalizatzea lortu nahi da.

Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa 2030en exekuzioak datozen hamar urteetan produktu, obra eta zerbitzu berdeak erosteari eta erabiltzeari lotutako karbono-isurien % 26 murriztea du helburu. Era berean, atxikitako erakundeek kontratatutako elektrizitate-horniduraren % 100 iturri berriztagarrietatik etorriko da; atxikitako erakunde publikoen lizitazioetan modu esanguratsuan sartutako ontzi guztiak birziklagarriak edo berrerabilgarriak izango dira; eta atxikitako erakundeek kudeatutako obra-hondakinen % 95 errebalorizatuko da.

Arrakasta istorio bat


Ihobek, halaber, Euskadiko erosketa berdearen historiaren ibilbidea egin du, sozietate publikoak editatutako “Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea 2005-2020. Arrakasta istorio bat” argitalpenean jasotakoa.

Duela bi hamarkada baino gehiago, mundu osoko herrialdeek aitortu zuten ingurumenaren degradazioaren eta gizarte-bidegabekeriaren arrazoi nagusietako bat ekoizpen- eta kontsumo-eredu jasanezinak zirela. Harrezkero, Euskadi ekonomia- eta gizarte-garapeneko eredu jasangarrietaranzko trantsizioaren buruan dauden Europako lurraldeen artean egon da, eta erosketa eta kontratazio publikoan ingurumen-irizpideak modu sendo eta egonkorrean eta plangintza estrategikoaren maila guztietan integratzeko konpromisoa hartu du.

Bere anbizioa, laguntza tekniko espezializatua eta inplikatutako eragileen mobilizazioa direla eta, Euskadiren erosketa eta kontratazio publiko berdearen estrategia gai horretan aurreratuen dauden Europako estatuetako eta eskualdeetako gobernuen ekimenen buruan dago. 2005az geroztik jasotako urteko emaitzen analisiak erakusten du euskal administrazioaren erosketa berdea sendotu egin dela eta lizitazio guztien % 24 ingurukoa dela.


Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berdea 2005-2020. Arrakasta istorio bat


Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa 2030


Source: Ihobe

You may also be interested in

14 oct 2025
  • Green purchasing
Ihobe at Procura+, the international sustainable procurement seminar, in Madrid
27 mar 2023
  • Green purchasing
The Basque Government requires environmental clauses to be included in tendering processes of its Ministries and public entities
04 mar 2022
  • Green purchasing
  • Circular economy
  • Ecodesign
  • Environmental planning
  • Local public action
Alexander Boto unveils the Basque Country’s green transition at the EuroFound Foundation Forum 2022
23 feb 2022
  • Green purchasing
Ihobe shares the experience of Basque green procurement at a meeting of the Eurosystem Procurement Coordination Office (EPCO)