Skip to main content
14 feb 2020
  • Ecodesign
  • Circular economy

Basque Ecodesign Meeting 2020 jardunaldiak Bilbon ospatuko du euskal enpresen ingurumen-berrikuntzako 20 urteko lidergoa

Basque Ecodesign Meeting 2020 jardunaldiak Bilbon ospatuko du euskal enpresen ingurumen-berrikuntzako 20 urteko lidergoa

Lehen jardunaldian, asteazkena 26an, BEM 2020k aztertuko du sektorean lider diren enpresak eta erakundeak nola prestatzen ari diren ekonomia berrirako, ekonomia zirkularreko markoko joera eta erronka berriekin. BEMeko hizlari nagusietako bat Marc Vidal izango da, eraldaketa teknologiko eta estrategiako analista ekonomiko eta aholkularia, aro digitaleko eta industria 4.0ko zabalkunde-ibilbide handiarekin. Vidalek teknologia eta robotak defendatzen ditu aliatu eta pertsonen zerbitzurako tresna gisa, eta bera izango da lehen jardunaldiko hizlarietako bat.

Bigarren saioan, 27an, ibilbide bat egingo da ‘made in Euskadi’ ekodiseinuko bi hamarkadetan zehar, lurraldean errotutako enpresen 50 kasu praktikoren bidez (ETEak dira horietako asko).

Topaketa, Europako garrantzitsuenetakoa ekodiseinuaren arloan, Euskalduna Jauregian egingo da otsailaren 26tik 28ra bitartean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta Basque Ecodesign Center-ek antolatuta

Azken saioa, otsailaren 28koa, belaunaldi berriei eskainiko zaie esklusiboki, Jende gaztearen ahalmena – Ekonomia zirkular berri bateko liderrak lemarekin. Unibertsitateetako eta Lanbide Heziketako 200 ikaslek parte hartuko dute.

Euskal enpresetako profesionalak erakarriko ditu foroak, hainbat sektoretakoak: makineria, sektore elektrikoa, berriztagarriak, garraioa eta mugikortasuna, ontziak eta enbalajeak, elikadura, IKTak, eraikuntzako materialak edo altzariak... Besteak beste, enpresetan erabaki estrategikoak hartzeko erantzukizuna duten kargudunak etorriko dira, arlo teknikoko profesionalak eta mundu akademikoko profesionalak.

Araudi eta legedien joerei lotutako alderdiak jorratuko dira, eta euskal enpresek azken bi urteetan ezarritako hobekuntzak edo praktika onen kasuak ere bai.

Bi hamarkada ingurumen-iraultzako aitzindari gisa produktuen diseinuan

Euskadin ekodiseinuaren arloan lehen proiektuak egin zirenetik bi hamarkada igaro direla ospatzen ari garen urte honetan, euskal enpresek arlo horretan Estatu mailan duten lidergoa sendotu da. Ekodiseinuan ziurtatutako Espainiako enpresen erdia baino gehiago Euskadikoak dira, eta, gainera, ingurumen-adierazpena daukaten 38 produktu baino gehiago dituzte.

Euskal enpresak mundu osoan ziurtatuko enpresen % 5 dira: Australiaren neurriko herrialdeen maila bera, eta Argentina, Norvegia edo Alemaniaren bikoitza. Sektore heterogeneo honek urtean 2.500 milioi euro baino gehiagoko salmentak lortzen ditu Euskadin, 2018ko kopuruen arabera, ekonomia zirkularreko produktu eta zerbitzuekin.

Ekodiseinuaren eta ekonomia zirkularraren sektoreak urtean 2.500 milioi euro inguruko salmentak sortzen dituzte Euskadin

Gainera, gero eta kontsumitzaile gehiagok eskatzen dituzten produktu eta zerbitzuen eskaintzari heltzeko modu bat da. Izan ere, Euskadiko herritarren % 82 nahiko edo erabat ados dago ingurumenaren babesak Euskadiko hazkunde ekonomikoa bultza dezakeela eta % 73k oso garrantzitsutzat jotzen dute ingurumenaren babesa. Ehuneko hori, gainera, hazten joan da azken urteotan, eta Suediaren gisako herrialdeen mailatik gertu jartzen du Euskadi, Europako Batzordearen Especial Eurobarometer-en arabera.

Topaketa honetarako izen-ematea doakoa da, eta BEMen webgunean egin daiteke (https://www.basqueecodesignmeeting2020.eus).


Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'
03 apr 2025
  • Circular economy
Fagor Ederlan, Somos Oreka, Gamesa Gearbox and Fuelium, winners for their circular solutions and products at the Basque Circular Summit 2025