Skip to main content
21 jun 2023
  • Circular economy
  • Ecoinnovation

Ihobek adituen foro batean parte hartu du, planetaren etorkizuna segurtatzen duen ekonomia zirkularraren beharra gogoratzeko

Ihobek adituen foro batean parte hartu du, planetaren etorkizuna segurtatzen duen ekonomia zirkularraren beharra gogoratzeko

Espainian aurrendaria den ekimen bat da, retail sektorean egin behar diren aldaketak jomugan jartzeko balio duena

Max Center merkataritza-zentroak iragan ekainaren 9an antolatuta, foroak adituak bildu zituen birziklapenaren kudeaketa eta hondakinen etorkizuna jorratzeko; aditu horien artean, Ana Rebate egon zen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren Ekonomia Zirkularraren arloko teknikaria. Topaketan, Euskadiko hondakinen aprobetxamenduaren arloko erakunde garrantzitsuenetako batzuek parte hartu zuten, oraingo egoeraz hausnartzeko, hondakinei buruzko araudien aldaketa aztertzeko, eta zero hondakinera iristeko moduari buruzko ideiak konpartitzeko.

Ana Rebatez gain –bera arduratzen da Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030rako Planaren eta Ekonomia Zirkular eta Bioekonomiaren 2024rako Planaren garapen, jarraipen eta kudeaketaz-, foroan izan ziren Electrorecycler-eko CEO Karlos Goitia, Koopera-ko Proiektuen koordinatzaile Zuriñe Fernández, eta Ecoembes-eko Euskadi eta Nafarroako Tokiko eta Erkidegoko Kudeaketa zuzendari José Arrancudiaga.

Aditu guztiak bat etorri ziren esaterakoan gure gizartearen kontsumo-eredu linealak muturreko egoera batera eraman gaituela, planetako baliabideen ustiapenari dagokionez. Hala, Circle Economy erakundeak 2020an aurkeztu zuen The Circularity Gap Report 2020 txostenaren arabera, ekonomia globalak 100.000 milioi tona material baino gehiago kontsumitu zituen 2017an.

IHobe_foro-expertos-reciclaje-textil“Hondakinetatik balio handiagoa lortzeko, gakoa da gaikako bilketa ona egitea. Jatorrizko materialak produktu berriak sortzeko nahasten dira, eta horrek konplikatzen du material horiek balioaz berreskuratu ahal izatea. Pentsatu behar da nola murriztu daitekeen kontsumitzen duguna, nola erabili daitekeen denbora luzeagoz, eta nola bereizi ditzakegun lehengaiak haien erabilera hobetzeko", berretsi zuen Ana Rebatek.

“Ehungintza izango da datozen urteetan gehien eraldatuko diren industrietako bat, bai ekoizteko eta kontsumitzeko moduan eta bai arroparen bizitzaren amaieraren kudeaketa egiteko forman", adierazi zuen Kooperako Zuriñe Fernándezek. Azpimarratu zuen, halaber, azken urteetan gora egin duela arropa-hondakinen bolumenak, jantzien kalitatea jaisteaz batera. Horregatik, ehunkien diseinuaz hitz egiterakoan, sektorearen karbono-aztarna murriztea eta haren iraunkortasuna luzatzea ahalbidetzen duten materialak erabiltzearen alde egin zuen.

Hain zuzen ere, ehunkien industria, aisialdi eta jatetxeekin batera, Max Centerren merkataritza-eskaintzaren funtsezko pieza bat da, eta hondakinak gaika biltzeko politikari esker erdia baino gehiago berreskuratzen da. Max Centerren helburua da 2040ean neutraltasunera iristea, hau da, zero hondakin sortzea.

Ecoembesko José Arrancudiagak ere diseinuaren rola nabarmendu zuen, eta baita ekomodulazioa ere, zero hondakinaren helburuak lortzeko; hau da, gero eta material kantitate txikiagoa eta bizi-ziklo luzeagoa duten eta birziklapen hobea ahalbidetzen duten produktuak diseinatzea. Alde horretatik, hondakinei buruzko legedi berriak erronka mardulak planteatzen ditu ontzien birziklapenaren helburuak lortzeko, eta horretarako beharrezkoa izango da erronka horiei lankidetza publiko-pribatutik heltzea.

Horren osagarria den ikuspegi bat aparatu elektriko eta elektronikoen berreskurapenean espezializatutako Electrorecycler enpresako Karlos Goitiak eskaini zuen; gogoratu zuenez, ohiko errakuntza da bateriez soilik gogoratzea, hondakin elektronikoez hitz egiten denean; izan ere, metalak ere material kutsagarriak dira, eta berreskuratzen direnean erabili egin daitezke, haien balioaren parte handi bat aprobetxatuz. Adierazi zuen, gainera, beharrezkoa dela lan bateratu eta koordinatu bat egitea administrazioen eta enpresen artean, aldaketa gertatu egin dadin eta inor ere kanpoan geratu ez dadin.

Adituen foro hori Espainian aurrendari den ekimen bat da, sektorean gertatu behar diren aldaketak jomugan jartzeko baliagarria dena, Max Centerrentzat agertzen diren aukerak nabarmenduz, jasangarritasunaren arloan esperientzia handiko erakundea den aldetik.

Max Center merkataritza-zentroak iazko azaroan hasi zuen birziklapenaren garrantziari buruzko gogoeta hau, bere bezeroak Draga Dortokarekin harritu zirenean: esku-hartze artistiko bat, harrezkero ikusgai dagoena merkataritza-zentroko galerietan eta ekosistema bat lehengoratzearen kasu erreal bat irudikatzen duena, hots, Bilboko Itsasadarraren garbiketa.




Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'
03 apr 2025
  • Circular economy
Fagor Ederlan, Somos Oreka, Gamesa Gearbox and Fuelium, winners for their circular solutions and products at the Basque Circular Summit 2025