Skip to main content
19 nov 2020
  • Environmental planning

Sestao, Portugalete eta Santurtzik batera parte hartuko dute Climathon europar ekimenean

Sestao, Portugalete eta Santurtzik batera parte hartuko dute Climathon europar ekimenean
Azaroaren 13an Global Climathon Day ospatuko da Europan. Climathon programak klimaren aldaketak dituen erronka orokorrei aurre egiteko tokian jardun eta elkarrekintzan aritzeko gonbita luzatzen die hiriei. Klima-aldaketaren eraginak ereduek aurrez ikusten dutena baino azkarrago eta sakonago antzematen ari dira. Climathonek hiriek eta herritarrek hausnarketa egin eta jardun dezaten nahi du. Climathon erkidegoek lankidetzan dihardute, batetik, klimaren aldaketari buruz sentsibilizatu eta ohartarazteko eta, bestetik, hirien egitura berriz pentsatu eta etorkizunekoek nola izan behar duten definitzeko.

Climathonen erkidego-erakundeak lan egiteko ez ditu gai zehatzak aipatzen. Hala, hiriek proposatu behar dituzte gaiak, klimaren erronka hurbilenetan oinarrituta. Climathon SPSk aurten hausnarketa eta ideia berritzaileen sortze prozesua proposatzen du, hemendik 2030. urtera arte CO2-ren igorpenak % 50era murrizteko.

Climathon SPS azaroaren 13an abiaraziko da eta hurrengo asteetan zehar hiru saioko programa egin nahi du: hausnarketa, ideiak trukatu eta garatzea. Lan-saioak online garatuko dira ideathon berrikuntza irekiaren formatuari jarraiki. Horietan partaideek proposatutako erronkekin egingo dute lan, hemendik 2030. urtera CO2-ren igorpenak erdira murrizte aldera, Ezkerraldeko eskualdean abian jar daitezkeen ideia berritzaileak garatzeko.

Deialdia ikasle, ekintzaile, profesional eta udalerriko elkarteentzat da. Parte hartu nahi duten pertsonek izena eman beharko dute azaroaren 25era arte, hori barne, honako webgune honetan: https://climathonsps.com.

Lan-saioek lau ordu iraungo dituzte eta azaroaren 27an, abenduaren 4an eta abenduaren 11n (ostiralak) egingo dira 10:00etatik 14:00etara.

Lehenengo saioan lantaldeak sortuko dira eta prozesua amaitutakoan taldeek beren ideiak gainerako partaideei eta epaimahaiari aurkeztuko dizkiete. Epaimahaiko kide izango dira Ezkerraldeko hiru Udaletako teknikariak, Sestao Berriko ordezkari bat eta TECH Friendly enpresako beste bat. Ideiarik onena hautatuko dute eta sari modura ideiaren bideragarritasuna eta behar bereziak balioztatzeko, baita proiektua abian jartze aldera plana ardazteko ere laguntza emango da.

Era berean, abenduaren 18an jendaurrean aurkeztuko dira Climathonen garatutako ideiak, lana ikusgai bihurtzeko eta klimaren aldaketaren garrantziari buruz herritarren kontzientzia pizteko.

2020an Climathon SPSren lidergoa Sestao Berri sozietate publikoak du eta babesle gisa TECH Friendly enpresa dago. Proiektua jarraipen-asmoarekin jaio da eta Ezkerraldeko udalerrien artean lidergoa txandakatzea aurrez ikusten da.

Informazio osagarria:

Sestao Berri sozietate publikoa da eta partaidetza Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren eta Sestaoko Udalaren artean banatzen da. Bakoitzak % 50 du. 2005. urtean sortu zen, Sestaoko hirigintza-berrikuntza egituratzeko tresna modura.

TECH Friendly Barakaldoko enpresa da eta ekimenaren babesle bezala dihardu. Hiri, lurralde eta erakundeetarako plangintza- eta estrategia-zerbitzuak ematen ditu. Helburua begirada berritzailearekin egungo erronkei aurre egitea da. Horrez gain, hiri adimentsuari, mugikortasunari eta, oro har, berrikuntzari lotutako teknologia propioa garatzen du. 

Source: Ihobe

You may also be interested in

26 nov 2025
  • Waste
  • Environmental planning
Josu Bilbao, Basque Deputy Minister for the Environment: ‘we are increasingly recycling more and less is ending up in landfill’
14 mar 2025
  • Environmental planning
The Basque Country consolidates its environmental protection with significant improvements in air quality and emissions reduction according to its Environmental Outlook 2024 Report
03 mar 2025
  • Environmental planning
2024, a year of transformative action for Ihobe and the Basque Country
21 dec 2024
  • Environmental planning
Bizkaia Provincial Government, the Duara Association, Maestro Garazi Rivero School, Eroski, and the surfer Garazi Sánchez to represent the Basque Country in the European Week for Waste Reduction Awards