01
aug
2022
- Corporate
Ihobek irekita dauka hamar lehiaketa publikotarako eskaintzak aurkezteko epea
Horrela, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako erakundeak bai 2024ko Plan Estrategikoan eta bai 2022ko Kudeaketa Plan berrian definitutako kontratazio-aurreikuspenak exekutatzen ditu. Kontratazio-aurreikuspenak joan den otsailean aurkeztu ziren Ihoberen hornitzaileen Foroan. Eskaintza horietan parte hartu nahi duten profesionalek eta erakundeek Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforman dute informazio guztia.
Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Legearen Aurreproiektuak ezarritako eskakizunen esparruan, Ihobek eskatu du Euskadiko trantsizio energetikoko eta klima-aldaketako ekimenen erregistroa garatzeko tresnak eguneratzeko zerbitzuen kontratazioa. Helburua da tresna-eragileei erregistro horretan inskribatzea erraztea, nahitaezko eta borondatezko karbono-aztarna kalkulatzeko eta murrizteko ataletan, bai eta klima-aldaketara egokitzeko ekintzen atalean ere, klima-kalteberatasuna eta -arriskua aztertzeko. Faseen eta zeregin zehatzen definizioa joan den uztailaren 5ean argitaratu zen, eta eskaintzak aurkezteko epea datorren irailaren 8ra arte egongo da irekita.
Aldi berean, Euskadin plastikoaren plataforma sortzeko aukeren diagnostikoa egiteko laguntza-zereginak ere lehiaketa publikora atera dira. Eskaintza irailaren 13ra arte egongo da zabalik, eta bi sorta bereizitan egituratuko da lana: alde batetik, azterketa bat egingo da egungo testuinguruko Euskadiren plastiko-eskaintza eta -eskari potentziala identifikatzeko; eta, bestetik, Euskadiren eskari potentzialaren profilera bideratutako zaintza estrategikoko txosten bat garatuko da, konponbide teknologikoak, ekoizlearen erantzukizun zabaldua aplikatzeko tresnak, zergen eta legearen arloko laguntza-politikak eta plastiko-hondakinak sortzeko Euskadiren eskaintzaren eta eskariaren profilekin bateragarriak diren merkatu-adibideak identifikatzeko.
Ekonomia zirkularraren eremuan, sozietate publikoak Basque Circular HUBen - Vitoria-Gasteizen Harrerarako administrazio-kudeaketa propioko zerbitzuak kontratatzeko asmoa ere badu, honako helburu hauetarako: administrazio- eta logistika-laguntzan sortzen diren eguneroko premiak betetzea; erabilera eta egoera onak bermatzeko beharrezkoak diren zereginak exekutatzea; eta Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen etorkizuneko zentro berriaren instalazioak mantentzea.
Eskaintzak aurkezteko epea datorren irailaren 5ean amaituko da.
Ihobek komunikazio-lan handia egiten du bere jarduerak eta gidatzen edo integratzen dituen proiektuak bultzatzeko eta zabaltzeko. Esparru horretan, bi lehiaketa publiko atera dira: alde batetik, diseinu grafikoko esparru-akordio bat, bi sorta bereizi dituena argitalpen-diseinu grafikoa eta webguneetarako eta ingurune digitalerako diseinua; eta, bestetik, bigarren esparru-akordio bat, kasu horretan prestakuntza-jardunaldi teknikoak, biltzarrak eta bilera teknikoak kudeatzeko, presentziazko jardunaldiak, telematikoak eta hibridoak hiru sortatan bereizita dituena. Eskaintzak aurkezteko epea irekita egongo da irailaren 1era arte.
Arlo Juridikotik, Ihobek Datuen babesaren arloko aholkularitza integralerako agiria argitaratu du, bere antolamendu-egitura, jarduera eta informazio-sistemak (Microsoft Dynamics 365 BCrako migrazio-prozesuan murgilduta daudenak) kontuan hartuta. Era berean, eskaintza publiko horrek aurreikusten du Ihoberentzat Datuak Babesteko delegatuen zerbitzu profesional kualifikatuak ematea, eta, gainera, Ekoetxea Euskadiko ingurumen-zentroen sarea sareari datuak babesteko aholkularitza ematea ere barnean hartzen du. Eskaintzak aurkezteko epea datorren irailaren 8an amaituko da.
Ihobeko Digitalizazioaren arloak birtualizaziorako zerbitzarien sistema hiperkonbergentearen hornidura kontratatzea aurreikusten du. Urriaren 28ra arte irekitako eskaintza publikoan bertan zehaztutako ezaugarri tekniko espezifikoak dituzten hiru zerbitzarik osatuko dute, gutxienez, konponbidea.
Azkenik, irailaren 21era arte irekita egongo da 2022-2024rako kontu-ikuskaritza finantzarioa kontratatzeko agiriaren epea. Zehazki, lehiaketarako eskaintzan sartzen dira ikuskaritza-txostena, barne-kontrolekoa eta sozietate publikoaren kontuen aurrekontua eta legezkotasuna betetzeko adostutako prozedurak.
1.638.000 eurotik gorako zuzkidurarekin, Ihoberen kontratazio horien helburua da bere interes-taldeak bultzatzea, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak nahiz Euskadiko eragile sozioekonomikoek dituzten ezagutza- edo laguntza-premia estrategikoei erantzuteko. Indarrean dauden lehiaketa publikoei buruzko informazioa eskuragarri dago Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforman.
Klima-ekintza
Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Legearen Aurreproiektuak ezarritako eskakizunen esparruan, Ihobek eskatu du Euskadiko trantsizio energetikoko eta klima-aldaketako ekimenen erregistroa garatzeko tresnak eguneratzeko zerbitzuen kontratazioa. Helburua da tresna-eragileei erregistro horretan inskribatzea erraztea, nahitaezko eta borondatezko karbono-aztarna kalkulatzeko eta murrizteko ataletan, bai eta klima-aldaketara egokitzeko ekintzen atalean ere, klima-kalteberatasuna eta -arriskua aztertzeko. Faseen eta zeregin zehatzen definizioa joan den uztailaren 5ean argitaratu zen, eta eskaintzak aurkezteko epea datorren irailaren 8ra arte egongo da irekita.
Aldi berean, Euskadin plastikoaren plataforma sortzeko aukeren diagnostikoa egiteko laguntza-zereginak ere lehiaketa publikora atera dira. Eskaintza irailaren 13ra arte egongo da zabalik, eta bi sorta bereizitan egituratuko da lana: alde batetik, azterketa bat egingo da egungo testuinguruko Euskadiren plastiko-eskaintza eta -eskari potentziala identifikatzeko; eta, bestetik, Euskadiren eskari potentzialaren profilera bideratutako zaintza estrategikoko txosten bat garatuko da, konponbide teknologikoak, ekoizlearen erantzukizun zabaldua aplikatzeko tresnak, zergen eta legearen arloko laguntza-politikak eta plastiko-hondakinak sortzeko Euskadiren eskaintzaren eta eskariaren profilekin bateragarriak diren merkatu-adibideak identifikatzeko.
Ekonomia zirkularra
Ihobek ingurumen-zaintzaren zerbitzua sistematizatu eta zabaldu nahi du, Basque Circular Huben esperientzian eta tresnetan oinarrituz, Ihoberen zaintzarako balio izan dezan enpresei, herritarrei eta administrazioari eragiten dieten ingurumen- eta merkatu-driver arauemaileen aldaketei dagokienez, erabaki informatuak hartu ahal izateko. Eskaintzak barne-eskarien, enpresa-sarearen eta gainerako eragileen aurreko zerbitzu bakar gisa ulertuta lan-lerro berriak identifikatzea aurreikusten du, bai eta Ihoberen misioari laguntzeko eta Euskadiko enpresa-sareari zuzendutako zaintza garatzeko aukerak ere, Basque Ecodesign Centererako, ETE Zirkularra Euskadi Programarako eta Basque Ecoinnovation-erako helburu espezifikoekin; eta, halaber, toki-erakundeei zuzendutako zaintza, Udalsarea 2030en esparruan. Interesa duten enpresek irailaren 5era arte aurkeztu ahal izango dituzte beren eskaintzak.Ekonomia zirkularraren eremuan, sozietate publikoak Basque Circular HUBen - Vitoria-Gasteizen Harrerarako administrazio-kudeaketa propioko zerbitzuak kontratatzeko asmoa ere badu, honako helburu hauetarako: administrazio- eta logistika-laguntzan sortzen diren eguneroko premiak betetzea; erabilera eta egoera onak bermatzeko beharrezkoak diren zereginak exekutatzea; eta Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen etorkizuneko zentro berriaren instalazioak mantentzea.
Eskaintzak aurkezteko epea datorren irailaren 5ean amaituko da.
Ingurumen-jasangarritasuna
Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuarekin lankidetzan, eskola-umeei eta gazteei zuzendutako ingurumen-sentsibilizaziorako eta -prestakuntzarako zenbait lan egiten ditu. Jarduketa-lerro horretan sartzen da, esate baterako, ingurumen-hezkuntzako material didaktikoa inprimatzeko zerbitzuaren kontratazioa, eskola-umeek eta interesa duten herritarrek erabili ahal izateko. Horretarako, 2022-2023 ikasturterako Eskola Agenda 2030 ekoizteko eskatuko da, baita sustapen-posterra eta irakasleentzako gida-dokumentu bat ere. Eskaintzak aurkezteko data datorren abuztuaren 10ean amaituko da.Komunikazio korporatiboa
Ihobek komunikazio-lan handia egiten du bere jarduerak eta gidatzen edo integratzen dituen proiektuak bultzatzeko eta zabaltzeko. Esparru horretan, bi lehiaketa publiko atera dira: alde batetik, diseinu grafikoko esparru-akordio bat, bi sorta bereizi dituena argitalpen-diseinu grafikoa eta webguneetarako eta ingurune digitalerako diseinua; eta, bestetik, bigarren esparru-akordio bat, kasu horretan prestakuntza-jardunaldi teknikoak, biltzarrak eta bilera teknikoak kudeatzeko, presentziazko jardunaldiak, telematikoak eta hibridoak hiru sortatan bereizita dituena. Eskaintzak aurkezteko epea irekita egongo da irailaren 1era arte.
Zerbitzu orokorrak

Source: Ihobe