Skip to main content
06 may 2021
  • Corporate
  • Environmental planning

Ihobek eta Aclima ingurumenaren Klusterrak Euskadiko enplegu berdearen beharrak identifikatuko dituzte

Ihobek eta Aclima ingurumenaren Klusterrak Euskadiko enplegu berdearen beharrak identifikatuko dituzte
Ihobe sozietate publikoak eta Aclima-Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkarteak lankidetza-akordio bat sinatu dute euskal ingurumen-sektorea gainerako sektore ekonomikoen trantsizio ekologikorako sektore estrategiko gisa kokatzeko.

Konpromisoa 2021erako ezarri da, baina 2024ra arte luza daiteke

Akordioa gaur goizean sinatu dute Ihobeko zuzendari nagusiak, Alexander Botok, eta Aclimako lehendakariak, Xabier Cañok. Horri esker, esparru bat irekiko da bi erakundeek Europako Itun Berdearen helburuen aldeko ingurumen-estrategiak batera ezartzeko ekintzak abian jar ditzaten.

Ihoberen eta Aclimaren arteko lankidetza estuak aukera emango du enplegu berdea sortzeko aukerak detektatzeko, profil profesional berriak identifikatzeko eta ingurumen-sektoreari lotutako digitalizazioa bultzatzeko.

Hartutako konpromisoen artean, nabarmentzekoa da Euskadiko ingurumen-sektoreari Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Planaren helburuak betetzeko beharrezkoak diren ekintzak inplementatzeko lanerako plan operatibo baten garapena.

Enplegu berdearen esparruan, clusterrarteko lantalde bat sortuko da, epe ertain eta luzerako ingurumen-prestakuntzaren eta profil profesionalen premiak identifikatzeko, eta horretarako prestakuntza egokia landuko da. Hasiera batean, ingurumenaren, energiaren eta eraikuntzaren sektoreetan zentratuko da lan hori, potentzial handiagoa dutelako.

Gaur goizean Bilbon sinatutako akordioaren ondorioz, Ihobek eta Aclimak Euskadiko ingurumen-sektorearen eta ingurumen-kudeaketaren digitalizazioa sustatuko dute, Europar Batasunak Itun Berdean proposatutako helburuak lortzeko. Era berean, jardunaldien eta topaketen bidez, Euskadiko eta Europako ingurumen-politikako tresnei eta enpresen lehiakortasunean eragin zuzena duten ekonomia zirkularraren eta klima-aldaketaren alderdiei buruzko zabalkunde-lana egingo dute.

Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ingurumen-jarduketarako sozietate publikoak, laguntza ematen dio Eusko Jaurlaritzari Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-politika garatzeko eta ingurumen-jasangarritasunaren kultura hedatzeko.

Aclima, Basque Environment Cluster-ek ingurumen-sektoreko industrien lehiakortasuna hobetzea du helburu, sektoreko eragileen arteko lankidetza sustatuz, tokiko eta nazioarteko negozio-aukera berriak garatuz eta ingurumenaren arloko berrikuntza sustatuz, hori guztia lankidetza publiko-pribatuko testuinguru batean.

Source: Ihobe

You may also be interested in

27 mar 2026
  • Corporate
Ihobe drove 639 initiatives by local authorities and mobilised more than 2,200 businesses in 2025 to move the Basque Country's energy and climate transition forward
26 nov 2025
  • Waste
  • Environmental planning
Josu Bilbao, Basque Deputy Minister for the Environment: ‘we are increasingly recycling more and less is ending up in landfill’
14 mar 2025
  • Environmental planning
The Basque Country consolidates its environmental protection with significant improvements in air quality and emissions reduction according to its Environmental Outlook 2024 Report
03 mar 2025
  • Environmental planning
2024, a year of transformative action for Ihobe and the Basque Country