Skip to main content
16 nov 2021
  • Circular economy
  • Environmental planning
  • Waste
  • Ecodesign

Basque Green Deal Gunea, Europako itun berdearen espiritua hedatzeko foroa, Bilbora iritsiko da

Basque Green Deal Gunea, Europako itun berdearen espiritua hedatzeko foroa, Bilbora iritsiko da
Europar Batasunak 2019an proposatutako Europako Itun Berdea mekanismo nagusietako bat izango da, nonbait, EBko herrialdeek krisitik atera daitezen eta etorkizun jasangarriagoa lortu dezaten. Testuinguru horretan, behar hori Euskadiko gizarteari helarazteari begira, Eusko Jaurlaritzak Basque Green Deal Gunea abiatu zuen iragan urrian, hau da, euskal hiriburuetara eramaten den foro bat, Europako itun berde horren espiritua hedatzeko: hazkunde ekonomikoa, enplegua eta ingurumenaren babesa uztartzea, ekonomia lehiakorra bultzatuz.

Urriaren 25etik azaroaren 2ra, Donostiako Tabakaleran zabaldu zen gunea, eta, orain, azaroaren 20tik 28ra, Bilboko Zazpikaleak metro geltokira iritsiko da, garapen inklusibo eta jasangarria bultzatzeko eguneroko jarduerekin. Horien artean, Ihobe - Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak bi jardunaldi antolatu ditu: herritarren eguneroko ohiturak berrorientatzea eta berotegi-efektuko gasen isurketa murriztea bilatzen duen ’52 keinu klima-aldaketaren aurka’ izeneko argitalpenean oinarritutako hitzaldi bat, azaroaren 23an, 18:00etan; eta Basque Circular Hub-en instalazioetarako bisita bat, Euskadiko ekonomia zirkularraren zerbitzu aurreratuen zentro hori ezagutzeko.

Beste alde batetik, Basque Green Deal Guneak ilustrazio handi batez osatutako erakusketa bat du, agerian uzten duena nola izaten duten eragina pertsonen eguneroko erabakiek europar instituzioek sustatutako itun berdearekin zerikusia duten alderdi guztietan; efizientzia energetikoa, energia berriztagarriak, mugikortasuna, produktu hurbilen kontsumoa eta ekonomia zirkularra dira standak jorratzen dituen gaiak.

Erakusketan honako gai hauei buruzko informazio iraunkorra dago: isurien murrizketa, ekonomiaren deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra -hondakinen baliabideen iturri gisa erabiliz-, efizientzia energetikoa, mugikortasun jasangarria, elikagaien katearen jasangarritasuna edo ingurune osasuntsua lortzera zuzendutako zero kutsadura.

Basque Green Deal Gunearen Agenda (Zazpikaleak metro geltokian):

Azaroak 20
· Egun osoan – EKOJOLASAK: Haurrentzako jolas-eremua eta tailerra

Azaroak 21
· Egun osoan – EKOJOLASAK: Haurrentzako jolas-eremua eta tailerra

Azaroak 22
· 18:00 – HITZALDIA: Monica Diaz (EEE): “Ibilgailu elektrikoaren mitoak eta egiak”

Azaroak 23
· 18:00 – HITZALDIA: Mari Luz Gomez (Ihobe): “52 ekintza klima-aldaketari aurre egiteko”
· 18:45 - BISITA: Ekonomia Zirkularra. Basque Circular Hub-en instalazioak ezagutzeko bisita. Topagunea: Zazpikaleak geltokiko standa.

Azaroak 24
· 18:00 – HITZALDIA: Arantza Madariaga (ELIKA): “Euskadiko Elikagaien Xahuketa”

Azaroak 25
· 18:00 - HIZTALDIA - Amagoia Barandiaran (EKIOLA): “EKIOLA" Kooperatiba Energetikoaren aurkezpena

Azaroak 26
· 18:00 – HITZALDIA: Amaia Esnaola (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren kontseilua): Elikagai ekologikoen etiketatzeari buruzko tailerra.

Azaroak 27
· 18:00 – DASTAKETA – “BASQUE WINE” eta EUSKAL GAZTA dastatzeko saioa
· Egun osoan – EKOTESTA: Birziklapenari buruzko jolasa EKOADRILAko pertsonaiekin

Azaroak 28
· Egun osoan – EKOJOLASAK: Haurrentzako jolas-eremua eta tailerra

Jardueren agenda osoa kontsultatzeko eta izena emateko, www.basquegreendeal.com webgunera jo daiteke.

Euskadiko Itun Berdea


Jasangarritasuna funtsezko zutabe bat izango da planetaren biziberritze eta hazkunderako, eta premisa horretatik abiatuta Euskadik bat egin du Europako Itun Berdearekin bere ibilbide-orri propioarekin: Euskadiko Itun Berdea, garapen ekonomiko bidezko eta jasangarrirako euskal eredu bat lortzeko; eredu berri bat, gizarte- eta ingurumen-aldagaia ahazten ez duena aldagai ekonomikoari heltzerakoan.

Euskadiko Itun Berdeak isuriak murrizteko eta energia berriztagarria sortzeko helburuak jasotzen ditu, baina ez da eremu horietan soilik geratzen, zeren industria eta teknologia palanka nagusitzat hartze dituen eredu ekonomiko gisa ere sortzen baita; beraz, zientzia, teknologia, ekonomia zirkularra, industria, trantsizio energetikoa edo elikadura-katea bera helburu berberarekin lerrokatzen dira: garapen bidezkoa eta jasangarria.

Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
26 nov 2025
  • Waste
  • Environmental planning
Josu Bilbao, Basque Deputy Minister for the Environment: ‘we are increasingly recycling more and less is ending up in landfill’
26 nov 2025
  • Waste
  • Environmental planning
Josu Bilbao, Basque Deputy Minister for the Environment: ‘we are increasingly recycling more and less is ending up in landfill’