- Environmental planning
- Ecodesign
- Biodiversity
Eusko Jaurlaritzaren Ekoetxea sareak "AZTARNA- BIZITZA+" lehiaketa abiarazi du, itxialdian biodibertsitatearen berreskurapena atzemateko
Inguru naturalaren eta biodibertsitatearen hobekuntza dokumentatze aldera, Ekoetxeen zentroen sareak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak kudeatzen duenak, AZTARNA gutxiago - BIZITZA gehiago + lehiaketa antolatu du, inguru naturala nabarmenki hobetu dela adierazten duten adibideak eta kasuak jasotzeko, hain zuzen ere, gizakiak falta direnean gure inguruan gertatzen ari dena dokumentatzeko.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, argazkiak eta bideoak bidali ahal izango dituzte maiatzaren 24ra arte helbide elektroniko honetara, ekimenak@ekoetxea. eus, edo whatsapp bidez telefono zenbaki honetara, 648 95 21 20, datu hauek adieraziz:
Lehiaketaren izena (aztarna- bizitza+).
Lehiaketaren gaia lantzen duen bideoa, argazkia edo bestelakoak.
Argazkia atera den Euskal Autonomia Erkidegoko lekua eta jatorrizko iturria.
Hobekuntzaren deskribapen laburra.
Lehiaketan parte hartu duenaren izen-abizenak.
Jasotzen diren dokumentu guztien artean hiru irabazle aukeratuko dira, eta sari gisa VORTEX CROSSFIRE II 10x42 prismatikoak jasoko dituzte, natura ikusteko.
Gainera, parte-hartzaile guztien artean EAEko Ekoetxeen sareko zentroez (Urdaibai, Meatzaldea-Peñas Negras, Azpeitia eta Txingudi) gozatzeko esperientziak zozketatuko dira, besteak beste, zetazeoak ikusteko bidaia ontzi batean edo erreserbetan egingo diren bisita gidatuak, beste sari batzuen artean.
Source: Ihobe