Skip to main content
2026ko apirilaren 23a
  • Ingurumen-plangintza
  • Ekodiseinua
  • Biodibertsitatea

Eusko Jaurlaritzaren Ekoetxea sareak "AZTARNA- BIZITZA+" lehiaketa abiarazi du, itxialdian biodibertsitatearen berreskurapena atzemateko

Eusko Jaurlaritzaren Ekoetxea sareak "AZTARNA- BIZITZA+" lehiaketa abiarazi du, itxialdian biodibertsitatearen berreskurapena atzemateko

Inguru naturalaren eta biodibertsitatearen hobekuntza dokumentatze aldera, Ekoetxeen zentroen sareak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak kudeatzen duenak, “AZTARNA gutxiago - BIZITZA gehiago +” lehiaketa antolatu du, inguru naturala nabarmenki hobetu dela adierazten duten adibideak eta kasuak jasotzeko, hain zuzen ere, gizakiak falta direnean gure inguruan gertatzen ari dena dokumentatzeko.



Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, argazkiak eta bideoak bidali ahal izango dituzte maiatzaren 24ra arte helbide elektroniko honetara, ekimenak@ekoetxea. eus, edo whatsapp bidez telefono zenbaki honetara, 648 95 21 20, datu hauek adieraziz:

• Lehiaketaren izena (“aztarna- bizitza+”).
• Lehiaketaren gaia lantzen duen bideoa, argazkia edo bestelakoak.
• Argazkia atera den Euskal Autonomia Erkidegoko lekua eta jatorrizko iturria.
• Hobekuntzaren deskribapen laburra.
• Lehiaketan parte hartu duenaren izen-abizenak.

Jasotzen diren dokumentu guztien artean hiru irabazle aukeratuko dira, eta sari gisa VORTEX CROSSFIRE II 10x42 prismatikoak jasoko dituzte, natura ikusteko.

Gainera, parte-hartzaile guztien artean EAEko Ekoetxeen sareko zentroez (Urdaibai, Meatzaldea-Peñas Negras, Azpeitia eta Txingudi) gozatzeko esperientziak zozketatuko dira, besteak beste, zetazeoak ikusteko bidaia ontzi batean edo erreserbetan egingo diren bisita gidatuak, beste sari batzuen artean.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko uztailaren 20a
  • Biodibertsitatea
Eusko Jaurlaritzak, Vitoria-Gasteizko Udalak eta SEO/BirdLife-k Vitoria-Gasteizko berdeguneetako bioaniztasuna aurkezten dute, hurbileko natura berraurkitzeko gonbidapena
2026ko uztailaren 13a
  • Ingurumen-plangintza
Ihobek hasiera eman die ingurumen-ebaluazioari aplikatutako adimen artifizialari buruzko tailerrerako inskripzioei
2026ko apirilaren 23a
  • Ekodiseinua
Ihobek eta EHUk ekonomia zirkularrera bideratutako ekodiseinuko prestakuntza berria bultzatzen dute
2026ko apirilaren 7a
  • Ingurumen-plangintza
Apirilaren 16an hasiko da Ihoberen Ekosteguna ekimena, jardunean dauden langileak trebatzeko zikloa