Skip to main content
23 apr 2021
  • Ecodesign

Eusko Jaurlaritzak Eskolako Agenda 2030 programarako laguntzen deialdia argitaratu du

Eusko Jaurlaritzak Eskolako Agenda 2030 programarako laguntzen deialdia argitaratu du

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eta Hezkuntza Sailak sustatuta, EHAAn gaur argitaratu da Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeentzako dirulaguntzen deialdia, datorren ikasturtean Eskolako Agenda 2030 programa garatzeko. Eskabideak aurkezteko epea bihar irekiko da.

Gaur argitaratutako apirilaren 14ko Aginduaren arabera, Eusko Jaurlaritzak 1.000.000 euroko aurrekontua bideratuko du laguntza-lerro horretara. Ikastetxe bakoitzak gutxienez 750 euro eta gehienez 5.000 euro eskuratuko ditu Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) esparruan ingurumen-hezkuntzako proiektu bat gauzatzeko. Proiektu horretan ikastetxeko estamentu guztiak inplikatu ahal izango dira: familiak, pertsonal ez irakaslea, irakasleak eta ikasleak.

Eskolako Agenda 2030 programak, sortu zenetik, arrakasta handia izan du Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan. Batez beste, 450 ikastetxe publiko eta pribatu-itundu baino gehiagok aurkezten dituzte eskaerak; hau da, 200.000 ikasle baino gehiago eta 15.000 irakasle baino gehiago, urtero.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak, Eskolako Agenda 2030 programa garatzeko, Ingurugelaren (Ingurumen Hezkuntzako ikastegiak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mende daudenak; bertan Hezkuntza Saileko profesionalek lan egiten dute) aholkularitza, laguntza teknikoa eta prestakuntza eskaintzen du.

Apirilaren 24tik maiatzaren 25era arte


Programa honetan parte hartzeko eskaera modu telematikoan egin beharko da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webgunean, eta bihartik, apirilaren 24tik, maiatzaren 25era arte —biak barne— aurkeztu ahal izango da.

Source: Ihobe

You may also be interested in

24 feb 2025
  • Circular economy
  • Ecodesign
Basque Circular Summit 2025, the largest conference on the circular economy in southern Europe, confirms leading speakers with almost all the places already taken up
15 jul 2024
  • Ecodesign
  • Environmental communication
A score of top-tier professionals on the discussion panel at the Environmental Communication School 2024 in September
30 may 2024
  • Soil protection
  • Waste
  • Ecodesign
Ihobe joins World Environment Day with a big litter picking event in the Ekoetxea Network natural spaces
29 may 2024
  • Ecoinnovation
  • Circular economy
  • Ecodesign
The Basque Country will once again host the largest circular economy event in southern Europe in April 2025