Skip to main content
22 jun 2020
  • Corporate
  • Environmental planning
  • Biodiversity

Euskadik bere gain hartu du Regions4-Garapen Jasangarriaren aldeko Eskualde Gobernuen Nazioarteko Sarearen lehendakaritza

Euskadik bere gain hartu du Regions4-Garapen Jasangarriaren aldeko Eskualde Gobernuen Nazioarteko Sarearen lehendakaritza

Azken asteotan egindako barne-bozketaren ondoren, Regions4-Garapen Jasangarriaren aldeko Eskualde Gobernuen Nazioarteko Sareak (mundu osoko 41 nazioz azpiko gobernuk osatzen dute) erabaki du Euskadik datozen lau urteetarako agintea har dezala, eta, hala, Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordea sareko lehendakari bihurtu da 2020-2023 aldirako.

Ia 20 urteko historian lehen aldiz, sareak hauteskunde-deialdi irekia jarri zuen abian, kide diren eskualde-gobernuek datozen 4 urteetarako gobernu-organo berrien ordezkariak aukeratu ahal izan zitzaten. Regions4 sarearen barne-berregituraketako prozesuarekin bat etorri zen, sarearen izenetik bertatik hasita (lehen nrg4SD izena baitzuen) eta kudeaketa-organoekin jarraituz (orain arte bi lehendakaritza baitzituzten, bata Iparralderako eta bestea Hegoalderako).

Eusko Jaularitzak lau eskualde-gobernuren laguntza izango du, eta bakoitzak bere lehendakariordetza izango du, kokapen geografikoa kontuan hartuta: La Reunion, Rabat-Salé-Kenitra, Jalisco eta Flandria, baita Katalunia ere; azkena diruzaintzaz arduratuko da

Gobernu-organo berri horietan, Eusko Jaurlaritzak lehendakaritza bakarra hartuko du bere gain, eremu geografikoaren arabera banatutako lau lehendakariordetzarekin batera: nazioz azpiko La Reunioneko gobernua, Asia-Ozeano Barea eremurako; Rabat-Salé-Kenitra, Afrikarako; Jalisco, Amerikarako; eta Flandria, Europarako. Era berean, Kataluniak bere gain hartuko ditu sareko diruzaintza-lanak.

Euskadik, gainerako kide hautetsiekin batera, lan-metodologia berri bat garatzea du helburu, kide diren gobernuak aktiboki inplikatzeko eta harreman politiko biziagoa bultzatzeko Nazio Batuetako, estatu kideetako eta eskualdeetako eta nazioz azpiko beste gobernu batzuetako goi-ordezkariekin, lankidetza, eragin eta ikusgaitasun handiagoa lortzeko, batez ere pandemia ondoko testuinguruan.

“Euskadiko lehendakaritza berria buru duten Regions4 sareko kide diren gobernu guztiak jabetzen dira COVID-19aren pandemiak paradigma-aldaketa ekarriko duela, aurrekaririk gabeko erronkak eta ziurgabetasun handia gure lurraldeentzat eta gure planeta osoaren jasangarritasunarentzat”, adierazi du Ingurumeneko sailburuorde eta sareko lehendakari Elena Morenok.

Hori dela eta, Agenda 2030 eta Garapen Jasangarriaren helburuak izango dira aurrerantzean ere Regions4 sarerako ibilbide-orririk nagusia, pandemiari eta haren eragin zabalei erantzuteko, eta, aldi berean, lurralde inklusibo, jasangarri eta erresilienteetarantz aurrera egiteko. “Bokazio horrekin hartu du Euskadik lidergoa Regions4 sarearen garai berri honetan”, adierazi du Elena Morenok.

Regions4 sareari buruz

Regions4 (lehen nrg4SD) 2002an sortu zen, eskualdeetako eta nazioz azpiko gobernuetako agintarientzako plataforma politiko gisa, jasangarritasunaren arloari dagokionez. Euskadi izan zen ekimenaren bultzatzaileetako bat, eta berehala batu ziren hainbat eskualde; gaur egun, bost kontinenteetako 41 eskualde-gobernu daude bertan.

2019an aldaketa handiak izan ziren Regions4 sarean. Martxoan, Eusko Jaurlaritzak Iparraldeko Lehendakaritza bere gain hartu zuen. Uztailaren 1etik aurrera, Idazkaritza Nagusia Regions4 markara aldatu zen ofizialki, eta sareak aro berri bati ekin zion, berritutako lidergo berri baten gidaritzapean.

Orduz geroztik, gogor lan egin du garapen jasangarriaren, biodibertsitatearen eta klima-aldaketaren nazioarteko agenda nagusietan aktiboki parte hartzeko, eta nazioz azpiko gobernuen ahotsa entzunaraztea lortu du Nazio Batuen sistemaren barruan, baita Europar Batasunean eta garapen jasangarriari buruzko adostasun global nagusiak hartzen diren nazioarteko hitzordu handietan ere.

Source: Ihobe

You may also be interested in

27 mar 2026
  • Corporate
Ihobe drove 639 initiatives by local authorities and mobilised more than 2,200 businesses in 2025 to move the Basque Country's energy and climate transition forward
26 nov 2025
  • Waste
  • Environmental planning
Josu Bilbao, Basque Deputy Minister for the Environment: ‘we are increasingly recycling more and less is ending up in landfill’
14 mar 2025
  • Environmental planning
The Basque Country consolidates its environmental protection with significant improvements in air quality and emissions reduction according to its Environmental Outlook 2024 Report
03 mar 2025
  • Environmental planning
2024, a year of transformative action for Ihobe and the Basque Country