Skip to main content
11 jun 2024
  • Soil protection

Euskadik ERRIN sareko Europako eskualdeak inspiratzen ditu, bere lurzoruak babesteko estrategiarekin

Euskadik ERRIN sareko Europako eskualdeak inspiratzen ditu, bere lurzoruak babesteko estrategiarekin

Ihobek azaldu du nola sortu zen Euskadiko lurzorua babesteko 2030erako estrategia, batera sortzeko prozesu baten bidez eta baliabide natural horren ikuspegi integralarekin. Hori dela eta, estrategia ia bakarra da Europan

Hala, Zuriñe Maestre Zuazua Ihobeko Klima-ekintzako Arloaren teknikariak estrategiaren batera sortzeko eta parte-hartzeko prozesua azaldu du, bai eta prozesuaren helburuak eta Euskadi ekintza zehatzak hedatzeko zer unetan dagoen ere. Estrategiaren azken helburua Europako beste eskualde batzuentzako eredu eta inspirazio gisa balio izatea zen, lurzorua babesteko plangintza estrategikorako tresnak eta politikak garatu zitzaten. Horretarako, lurzorua babestu eta kudeatzen duten eragile guztiekin lankidetzan eta modu koordinatuan lan egingo zen, lurzoruaren kudeaketa integraleko eta zeharkako eredu bat sustatzeko ikuspegiarekin.



Eusko Jaurlaritzak 2022ko ekainean onetsi zuen lehenengo Euskadiko lurzorua babesteko 2030erako estrategia, arlo hori modu integralean jorratzen duena, kutsatutako lurretan lan egiteko ikuspegi tradizionalaz haratago. Horren ondorioz, estrategiak duen ikuspegiagatik, estrategia aitzindaria bihurtu da bai Euskadin, bai estatuan. Europan gutxi dira lurzoruaren kudeaketa integraleko antzeko politikak dituzten estatuak edo eskualdeak, hala nola Suitza, Eskozia, Gales eta Holanda.

Euskadiren praktika onak aurkeztu diren saioa ERRIN sareko Bioekonomiako Lantaldeak bultzatu du. Lantalde horren helburua eskualdeek bioekonomia zirkularraren eraketan duten eragina handitzea da, bai eta Horizonte Europako Lurzoruaren Misioa bultzatzea ere, hau da, 2030erako Europako lurzoru guztien % 75 gutxienez osasungarriak izatea helburu duen EBren misioa.

ERRIN sareari buruz

European Regions Research and Innovation (ingeleseko siglak: ERRIN) sarea duela bi hamarkada baino gehiago sortu zen ikerketaren eta berrikuntzaren bidez lehiakortasuna bultzatzeko asmoarekin eta Europako 20 herrialdetako 120 eskualdeko erakunde baino gehiago biltzen ditu

European Regions Research and Innovation (ingeleseko siglak: ERRIN) sarea duela bi hamarkada baino gehiago sortu zen ikerketaren eta berrikuntzaren bidez lehiakortasuna bultzatzeko asmoarekin eta Europako 20 herrialdetako 120 eskualdeko erakunde baino gehiago biltzen ditu
ERRIN sarea 2001ean sortu zen eta Europako 20 herrialdetako 120 eskualdeko erakunde baino gehiago biltzen ditu. Hala, ikerketaren eta berrikuntzaren bidez lehiakortasuna bultzatzeko helburua du. Sareak bere kideei laguntzen die ikerketa- eta berrikuntza-gaitasunak hobetzen eta I-G+b ekosistemak garatzen. Gainera, Europako politikan eta programetan eskualdeko eta tokiko dimentsioa sendotzeko asmoz, harreman luzea du EBko erakundeekin.

ERRIN sareak ezagutzak trukatzeko plataforma bat ere eskaintzen du eta eskualdeen arteko lankidetza errazten du. Halaber, bere kideei proiektuak eta aukerak garatzeko prozesuan laguntzen die. Euskadik aktiboki parte hartzen du sareak bultzatzen dituen 13 lantaldeetako batzuetan, hala nola energiako edo bioekonomiako lantaldeetan, besteak beste.




Source: Ihobe

You may also be interested in

17 feb 2025
  • Soil protection
Ihobe hosts the annual meeting of the European SOILveR platform
04 dec 2024
  • Soil protection
The Basque Country celebrates World Soil Day 2024 by showcasing its restoration of disused plots for new projects
02 oct 2024
  • Soil protection
Ihobe joins the SOILveR, the European knowledge platform on soil and land management
11 jun 2024
  • Soil protection
The Basque Country and its soil protection strategy inspiring the European regions of the ERRIN network