Skip to main content
23 sep 2024
  • Local public action
  • Climate change

Itzuli da ASTEKLIMA, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea, eta herritarrak sentsibilizatzeko ekintza onenak sarituko ditu

Itzuli da ASTEKLIMA, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea, eta herritarrak sentsibilizatzeko ekintza onenak sarituko ditu

Bosgarren edizio honetan herritarrak sentsibilizatzeko jarduera onenak sarituko dira

Aurreko urteetan bezala, ASTEKLIMAn herritarrentzako jarduera eta ekintza ugari egongo dira, haiek ekintzara bultzatzeko. Erakusketak, mahai-inguruak, tailerrak, antzerkia, zinema, haurrentzako jolasak, ipuin-kontalariak, bizikleta-martxak, hitzaldiak, bisita gidatuak, jardunaldi teknikoak... denetarik dago Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak EEEren (Energiaren Euskal Erakundea) eta Ihoberen (Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa) bidez antolatutako ekimen honetan.

ASTEKLIMA 2024-Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen parte izan nahi duten ekintza guztiek urriaren 11ra arte eman dezakete izena www.asteklima.eus web orrian.

Ekintza onenentzako sariak



ASTEKLIMA 2024k Euskadiko erakundeek klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren arloan herritarrak sentsibilizatzeko eta arduratzeko egiten duten ahalegina eskertu nahi du. Horretarako, tokiko erakunde publikoek, lehen eta bigarren hezkuntzako eta lanbide-heziketako ikastetxeek, unibertsitateek, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko (ZTBES) eragileek, irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta Euskadiko GKEek antolatutako jarduerak saritu egingo ditu.

Izena emateko epea urriaren 11ra arte luzatu da


Udal-esparruan, erakunde hauek parte hartu ahal izango dute: udalerriek, udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeek, izaera lokala duten udalaz gaindiko erakundeek, tokiko merkataritza-sozietateek, garapen-agentziek eta tokiko erakunde autonomoek.


ASTEKLIMA 2024 sariak kategoria hauetan banatuko dira:


• EAEko ekimen onena, bat lurralde historiko bakoitzeko
• Eskualdeko ekimen onena
• 20.000 biztanletik gorako udalerrietako ekimen onena
• 5.000 eta 20.000 biztanle arteko udalerrietako ekimen onena
• 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietako ekimen onena
• Ikastetxeetako eta lanbide-heziketako ekimen onena
• Unibertsitateetako eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileen ekimen onena
• Irabazi-asmorik gabeko erakundeetako ekimen onena


“EAEko ekimen onena” saria, bat lurralde historiko bakoitzeko, 5.000 eurokoa da. Gainerako kategorietan sari bat eta bi accesit eman ahal izango dira: 3.000 euro hautagaitza irabazlearentzat eta 1.500 euro accesit bakoitzarentzat.

Hautagaitzen aurkezpena eta epeak


Ekintza klimatikoari eta trantsizio energetikoari buruzko proposamenak herritarrei zuzenduta egon beharko dira, doakoak izan beharko dira eta 2024ko urriaren 18tik 27ra bitartean egin beharko dira. Hautagaitza guztiak, euskaraz edo gaztelaniaz, www.asteklima.eus webgunean dagoen formulario digitalaren bidez aurkeztuko dira soilik. Hautagaitzak aurkezteko epea 2024ko urriaren 4an, ostirala, amaituko da, 14:00etan.
Sari hauetan parte hartu ahal izango dute irabazi-asmorik gabeko eta egoitza Euskadin duten pertsona juridiko publiko edo pribatuek, baldin eta 2024a baino lehen eratu badira eta dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko legezko edo administrazioko eragozpenik ez badute. Sariak azaroan emango dira; ekitaldian, saritutako erakundeen jarduerak eta merezimenduak jendaurrean aurkeztuko dira.


Source: Ihobe

You may also be interested in

21 apr 2026
  • Climate change
The Basque Country is hosting the European meeting of LIFE projects on climate action
15 dec 2025
  • Climate change
Spending on the Energy Transition and Climate within the Budget of the Basque Country is on an upward trend
21 nov 2025
  • Climate change
  • Adaptation
The Basque Country’s work on climate change adaptation will be featured in a new BBC series to be unveiled today at COP30 Brazil
10 nov 2025
  • Climate change
The COP30 climate summit kicks off in Brazil, seeking more funding and action from states