Skip to main content
23 may 2024
  • Circular economy
  • Local public action

Ihobek eraikinen birgaitze jasangarrian inbertsioak bultzatzeko Europako Agree proiektuko parte-hartzea amaitu du

Ihobek eraikinen birgaitze jasangarrian inbertsioak bultzatzeko Europako Agree proiektuko parte-hartzea amaitu du

Europako Horizon 2020 finantzaketa-programaren barruan, proiektuak ikuspegi energetikotik birgaitu beharreko eraikinak lehenesteko diagnostiko-metodologia bat garatu du

Eraikinak energia-kontsumoaren % 40aren erantzule dira, gutxi gorabehera, bai eta Europar Batasuneko (EB) CO2 isurien % 36aren erantzule ere. EBren datuen arabera, eraikinen % 35 inguruk 50 urte baino gehiago dituzte, eta higiezinen parkearen ia % 75 ez da energetikoki eraginkorra. Gainera, energiaren kostua nabarmen igo da kontinentean.

Euskadik Europa hegoaldeko etxebizitza-parkerik zaharrenetako bat du. Berez, lurraldeko bizitegi-eraikinen % 57 1940tik 1980ra bitartean eraiki ziren, energia-eraginkortasunaren arloko Estatuko araudia ezarri aurretik.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketako Sozietateak jasangarritasunari buruzko ezagutza jarri du proiektu estrategikoen komunikazioan

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita dagoen erakunde gisa, Ihobek proiektuaren zabalkundea planifikatzeko eta kudeatzeko lana garatu du, lanen inpaktua biderkatzeko helburuarekin, eta partzuergoaren esku jarri ditu eraikuntza jasangarriaren arloan dituen ezagutza eta ibilbide zabala.

Proiektua


Agree Horizon 2020 2019an sortu zen, Euskadin energetikoki eraginkorra den birgaitzean inbertsioak bultzatzeko proiektu gisa. Eskaera aktibatzeko eta batzeko ikuspegi berritzailearen, gobernantzaren hobekuntzaren eta finantzaketa-soluzio pertsonalizatuen bidez, helburua energia-kontsumoan onurak lortzea da, ekonomiaren eta ingurumenaren arloko abantailekin, obrak egitean aurrezkiak lortzearekin eta, aldi berean, enpleguan eragin handia duen sektore batean jarduera ekonomikoa sortzearekin batera.

Partzuergoak hiru proiektu pilotu garatu ditu Donostiako, Gasteizko eta Basauriko Hirigintza Sozietateekin. Bazkide teknologiko gisa, Tecnaliak diagnostiko-metodologia bat diseinatu zuen, birgaitu beharreko eraikinak hautatzeko eta lehenesteko. Alde horretatik, Agree Horizon 2020k lehentasuna eman dio 1940tik 1970era bitartean eraikitako eraikinetan esku hartzeari. Birgaitze energetikoaren premia duten, kasu askotan igogailurik ez duten, batez besteko adinean aurrera egindako pertsonak bizi diren eta tradizioz errenta txikiak dituzten auzoetan baitaude. Bere helburuak ziren 8,5 milioi euroko inbertsioa mobilizatzea eta urtean 250 CO² tona murriztea lortzea.

Agree proiektuaren lorpenak testuinguru disruptibo batean


Proiektuak eta profesionalak aldaketa disruptibo batzuetara moldatu behar izan dira, hala nola, COVIDak eragindako pandemiara eta Ukrainaren inbasiora, proiektuaren agertokia modu dramatikoan aldatu baitute. Taldeen eta erakundeetako arduradunen erresilientziari esker, Agree Horizon 2020 proiektuak nabarmen gainditu ditu aurrez zenbatetsitako inpaktuak.

Inbertsioen mobilizazioaren balioa 10,8 milioi eurokoa izan da, eta 8,5 zeuden aurreikusita. Horrekin 602 etxebizitza birgaitu dira, 510en ordez, guztira 48.000 m², eta hasieran aurreikusitakoak 14.500 m² ziren.

Energiaren eta emisioen arloan, energia primarioaren aurrezkia urtean 5,92Gw-ra iritsi da, eta aurreikusitakoa 2,62 zen. Eta emisioen murrizketa, berriz, urtean 1.233 TCO²–koa izan da, eskatutako urteko 249 TCO²-ren aldean. Atxikitako eraikinen % 35ek bi mailatan hobetu dute energia-kalifikazioa. Berokuntza-eskaerari dagokionez, % 41ek bi maila hobetu ditu eta % 15ek hiru.

Prozesuaren azken fasean, Agree Academy aktibatu zen, jardunbide egokiak, emaitzak eta lortutako ezagutza zabaltzera bideratuta. Ekintza honen helburua zen erreplikazioa sustatzea Euskadiko eta Estatuko beste udalerri batzuetan, edota egunez egun Europako birgaitzearen olatura igotzen ari diren Europako beste herrialde batzuetan.

Agree proiektua amaitu ondoren, bigarren etapa bat hasi da, eta hiru proiektu pilotu horiek onura berriak ekar ditzakete. Ekoizpen- eta kontsumo-jarraibideetan egindako beste aldaketa batzuekin batera, eraikuntza-prozesuen bikaintasuna funtsezkoa da EBk 2050erako konprometitutako neutraltasun klimatikoa lortzeko. Sortutako eta Agree proiektuaren webgunean partekatutako ezagutzak eta tresnek birgaitze jasangarriaren zirkulu bertutetsu horren mugimendua mantentzeko gaitasuna dute orain, elur-bola baten antzera, bere onurak biderka ditzan.

Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'
03 apr 2025
  • Circular economy
Fagor Ederlan, Somos Oreka, Gamesa Gearbox and Fuelium, winners for their circular solutions and products at the Basque Circular Summit 2025