- Local public action
Udalsarea 2030ek Txorierriko Zerbitzu Mankomunitateko zenbait udalerri bildu ditu Derion, eskualde mailako topaketa batean
Udalsarea 2030ek Txorierriko Zerbitzu Mankomunitateko udalerrien eskualdeko topaketa egin du, eta bertan Derioko, Larrabetzuko, Lezamako, Loiuko, Sondikako eta Zamudioko udaletako teknikoek eta Mankomunitateko ordezkariek hartu dute parte.
Derio, Sondika eta Zamudio dagoeneko atxikita dauden Udalsarea 20303k 2026ko Plan Estrategikoaren, helburu estrategikoen eta laneko ildo nagusien berri eman du: klima eta energia, lurzoruen babesa, erosketa eta kontratazio berdea, hondakinen prebentzioa eta kudeaketa, ekonomia zirkularra eta bioekonomia eta Zero Pollution ekimenak eta osasunarekin erlazionatutako ingurumen bektoreak. Halaber, azken batzorde teknikoetan jorratutako gaien eta energiaren eta klimaren, ekonomia zirkularraren eta hondakinen arloetan hurrengoetarako proposatutako gaien inguruko ibilbidea egin da.
Azken urteetan Txorierriko udalerrietan tokiko garapen jasangarrirako jasotako dirulaguntzak errepasatu dira.
Udalerriek inplikazio politikoaren garrantzia eta proiektuak gauzatzeko baliabideak izateko beharra azpimarratu dute, bai eta energiaren eta klimaren arloko plangintzak, 2030 Agendak eta abarrek finantzazioa lortzeko duten garrantzia ere.
Derioko udalerriko ordezkariek klimaren eta energiaren arloan egindako ibilbidea aurkeztu dute. Topaketak Txorierriko Mankomunitatearekin berriro ere erlazioa ezartzeko eta jasangarritasunerako ibilbide-orrian lankidetzarako bide berriak ezartzeko balio izan du. Udalsarea 2030ek Sarera atxikitzeko gonbidapena luzatu die Larrabetzuko, Lezamako eta Loiuko udalei eta Txorierriko Zerbitzu Mankomunitateari.
Source: Ihobe