Skip to main content
22 apr 2024
  • Local public action
  • Circular economy
  • Waste

Vitoria-Gasteizko Udala eta Alboan Fundazioa finalistak dira Hondakinen Prebentziorako Europako Sarietan

Vitoria-Gasteizko Udala eta Alboan Fundazioa finalistak dira Hondakinen Prebentziorako Europako Sarietan

Sariak banatzeko ekitaldia ekainaren 18an izango da, Marseillan

Alboan Fundazioa finalista izan da duela ia hamarkada bat abian jarri zuen ekintza batekin: 'Mugikorrak Lurraren alde’ kanpaina. Helburua da telefono eta tabletak biltzea, eta berriz merkaturatzeko berregokitzea, edo hondakinen kudeatzaileengana bideratzea, barneko materialak berreskuratzeko. Proiektuak, gailuak birziklatzeaz eta berrerabiltzeaz gain, horien fabrikazioak eragiten duen inpaktua arrazionalizatzen du, gailuen bizitza baliagarria luzatzen baita. Gainera, lortzen diren funtsekin ekintza humanitarioak finantzatzen dira.



Bestalde, Arabako hiriburuko udala hautatu da, “Berrerabilgune” zentroa bultzatzeagatik. Gune horretan, egoera onean egon arren baztertu dituzten artikuluei bigarren bizitza ematen zaie. Erabiltzaileek artikuluak dohaintzan eman eta jaso ditzakete, bai eta autokonponketa tailerrean parte hartu ere. Era horretan, balioa ematen zaio baliabide naturalak errespetatzen dituen kontsumo eredu bati. 'Berrerabilgunea' urtean zehar hainbat aldiz ateratzen da kalera, gai jakin batzuekin lotutako ekitaldiak egiteko. Helburua da zerbitzuari ikusgarritasuna ematea eta herritarren parte hartzea sustatzea, jostailuak, altzari txikiak eta erabilitako liburuak banatzen baitira.

EBko kide diren herrialde guztietako eskualdeetako eta estatuko koordinatzaileek izendatutako 63 ekintzen artetik Europako 15 finalista hautatu ditu epaimahaiak, bost kategoriatan

Guztira, Europako epaimahaiak 3 finalista hautatu ditu dauden bost kategorietako bakoitzerako: Administrazio publikoa, enpresak eta industria, elkarteak eta GKEak, hezkuntza erakundeak eta herritarrak. Zeregin horretarako 4 irizpide lehenetsi dira: komunikazioa eta ikusgarritasuna, edukiaren kalitatea, originaltasuna, eragin iraunkorra eta jardueren jarraipena. Proiektu finalista guztiak esteka honetan ikus daitezke: 2023ko epaimahaiaren erabakia.

Astebeteko ekintza, urtebeteko mobilizazioa


Hondakinen Prebentziorako Europako Astean, hots, Euskadin Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak koordinatzen duen ekimenean, 190 ekintza erregistratu ziren lurraldean bertan, eta ekintza horiek 2023ko 15. edizio honetan Europa osoan antolatutako 14.500 ekintza baino gehiagori gehitu zaizkie.

Aste hau hondakinen prebentziorako kontzientziazio kanpainarik handiena bihurtu da Europan, eta guztia koordinatzeko, Ihobe, herrialde kide guztietako beste 35 koordinatzailerekin batera, jarduera sustatzeaz, erregistroa kudeatzeaz, proposatutako ekintzak baliozkotzeaz eta ondoren kategoria bakoitzeko ekintza nabarmenenak izendatzeaz arduratzen da.

Euskadik sari horietan parte hartzen duenetik, lau euskal erakundek lortu dute sari nagusia nork bere kategorian (Seur, Iparragirre Ikastola, IMQ Zorrotzaurre eta St George´s British International School), beste sei, gainera, finalista izan dira (Euskadiko Elikagaien Bankua, CEIP Mendiko Eskola HLHI, Uvesco –bi aldiz–, Bizkaiko Foru Aldundia eta Axular Lizeoa).

EWWR sariak banatzeko ekitaldia ekainaren 18an egingo da, Marseillan dagoen Europako eta Mediterraneoko Zibilizazioen Museoan. Ekitaldi horretan egingo da, bigarren urtez, hondakinak murrizteko Aste Euro-Mediterraneoa. Sari horiek amaiera ezin hobea emango diote Hondakinen Prebentziorako Europako Asteari, han bilduko baitira jardueren antolatzaileak, erakunde koordinatzaileak, eta arrazoi horrek mugitzen dituen erakunde eta pertsonak.

Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
26 nov 2025
  • Waste
  • Environmental planning
Josu Bilbao, Basque Deputy Minister for the Environment: ‘we are increasingly recycling more and less is ending up in landfill’
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'