Skip to main content
13 mar 2023
  • Local public action

Donostiak hartuko du Udalsarea 2030en Batzorde Teknikoa

Donostiak hartuko du Udalsarea 2030en Batzorde Teknikoa

Udalsarea 2030en 62. Batzorde Teknikoa, aurten egingo den lehena, martxoaren 28an, asteartean, izango da, Donostian. Topaketan, sareko idazkaritza teknikoak Kudeaketa Planari buruzko informazioa emango du, azken seihilekoko jarduera eta datozen hiru hilabeteetan bultzatu beharreko lan-ildoak jasoz.


Gainera, Donostiak, turismoaren jasangarritasunean sakontzeko ekonomia zirkularraren arloan duen esperientzia aurkeztuko du.

Horrez gain, EEEk eta Ihobek, Erreminta-gidaren esparruan, “Toki administrazioan klimaren aldaketan eta energiaren trantsizioan aritzeko gazte enplegua” programa zehaztuko dute. Programa hori 24 erakunderekin (18 udal eta eskualde mailako 6 erakunde) gauzatzen ari da, eta 57 orduko iraupena izango du, astean hiru egunetan banatuta.


Batzordean, Tokiko 2030 Agendaren laguntza-zerbitzuak, tokiko garapen jasangarrirako laguntzen ordena (2023ko deialdia) eta Eskolako 2030 Agendaren Tokiko dimentsioaren gidaren aurkezpena partekatuko dira.





Source: Ihobe

You may also be interested in

24 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
Udalsarea 2030 presents the hiriZAIN tool to integrate health and climate action into urban planning
16 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
The Basque Country is preparing for the heat with nearly 500 climate shelters throughout the region
07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction