- Environmental planning
- Local public action
Eusko Jaurlaritzak 3,5 milioiko laguntzak onartu ditu garapen jasangarria sustatzen duten tokiko ekintzetarako
Eusko Jaurlaritzak jarraitzen du garapen jasangarriaren bidean aurrera egiten; horretarako, oraingoan ia 3,5 milioi euro bideratuko ditu Euskadiko garapen jasangarria sustatzen duten tokiko ekintzetara. Laguntza horiek 2020erako IV. Ingurumen Esparru Programa betetzen lagunduko dute, udal ekintzaren bidez, eta Natura Ondarearen Zuzendaritzaren bitartez kudeatuko dira, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren lankidetzarekin Ihobe-.
Deialdi berriak 3.480.000 -ko aurrekontua du, eta bost lan-lerro ditu:
- Lurzoru kutsatuak. Lurzoruaren kalitatea ikertzeko, prebenitzeko eta berreskuratzeko lanak sustatzen dituzten ekintzak, hutsik dauden lurzoru artifizializatuen inbentarioak egitea barne sartuta.
- Klima-aldaketa. Klima-aldaketa arintzera (berotegi-efektuko gasen isurketa garbien murrizketa), C02 xurgatzera eta aldaketa horretara egokitzera (plangintza eta ekintzak) zuzendutako ekintzak, klima-aldaketaren ondorioak EAEn murrizteko. Klima-aldaketarekin lotutako proiektuetarako diru-laguntzen zenbatekoa milioi bat eurokoa da.
- Natura-ondarea EAEko dibertsitate biologiko eta geologikoa kontserbatzen, lehengoratzen edo hobetzen laguntzen duten ekintzak.
- Ekonomia Zirkularra. Zirkulartasuna tokiko mailan bultzatzen duten ekintzak. Gainera, alor horretan diru-laguntzak jaso ditzaketen ekintzen tipologia handitzen da.
- Jasangarritasunerako hezkuntza. Tokiko Agenda 21en edo Tokiko 2030 Agendaren eta Eskolako Agenda 21en arteko koordinazioa sustatzen duten ekintzak.
2007. urtetik 2020. urtera bitartean (biak barne sartuta), Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzen lerro horiek 1.800 proiektu sostengatu dituzte, guztira 59,47 euro bideratuta.
_______________________
Informazio gehiagorako:
- Tel.: 94 423 07 43
- Posta elektronikoa: info@ihobe.eus
Source: Ihobe