Skip to main content
2026ko irailaren 24a
  • Ingurumen-plangintza
  • Tokiko jasangarritasun

Eusko Jaurlaritzak 3,5 milioiko laguntzak onartu ditu garapen jasangarria sustatzen duten tokiko ekintzetarako

Eusko Jaurlaritzak 3,5 milioiko laguntzak onartu ditu garapen jasangarria sustatzen duten tokiko ekintzetarako

Eusko Jaurlaritzak jarraitzen du garapen jasangarriaren bidean aurrera egiten; horretarako, oraingoan ia 3,5 milioi euro bideratuko ditu Euskadiko garapen jasangarria sustatzen duten tokiko ekintzetara. Laguntza horiek 2020erako IV. Ingurumen Esparru Programa betetzen lagunduko dute, udal ekintzaren bidez, eta Natura Ondarearen Zuzendaritzaren bitartez kudeatuko dira, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren lankidetzarekin –Ihobe-.

Deialdi berriak 3.480.000 €-ko aurrekontua du, eta bost lan-lerro ditu:

  • Lurzoru kutsatuak. Lurzoruaren kalitatea ikertzeko, prebenitzeko eta berreskuratzeko lanak sustatzen dituzten ekintzak, hutsik dauden lurzoru artifizializatuen inbentarioak egitea barne sartuta.
  • Klima-aldaketa. Klima-aldaketa arintzera (berotegi-efektuko gasen isurketa garbien murrizketa), C02 xurgatzera eta aldaketa horretara egokitzera (plangintza eta ekintzak) zuzendutako ekintzak, klima-aldaketaren ondorioak EAEn murrizteko. Klima-aldaketarekin lotutako proiektuetarako diru-laguntzen zenbatekoa milioi bat eurokoa da.
  • Natura-ondarea EAEko dibertsitate biologiko eta geologikoa kontserbatzen, lehengoratzen edo hobetzen laguntzen duten ekintzak.
  • Ekonomia Zirkularra. Zirkulartasuna tokiko mailan bultzatzen duten ekintzak. Gainera, alor horretan diru-laguntzak jaso ditzaketen ekintzen tipologia handitzen da.
  • Jasangarritasunerako hezkuntza. Tokiko Agenda 21en edo Tokiko 2030 Agendaren eta Eskolako Agenda 21en arteko koordinazioa sustatzen duten ekintzak.

2007. urtetik 2020. urtera bitartean (biak barne sartuta), Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzen lerro horiek 1.800 proiektu sostengatu dituzte, guztira 59,47 euro bideratuta.

Garapen jasangarria sustatzen duten tokiko ekintzetarako laguntzei buruzko deialdi berri honen informazio zehatzagoa aurki daiteke hemen. Deialdia irailaren 28an argitaratuko da EEHAn, eta eskariak aurkezteko epea urriaren 29an bukatuko da.

_______________________

Informazio gehiagorako:

  • Tel.: 94 423 07 43
  • Posta elektronikoa: info@ihobe.eus

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko uztailaren 13a
  • Ingurumen-plangintza
Ihobek hasiera eman die ingurumen-ebaluazioari aplikatutako adimen artifizialari buruzko tailerrerako inskripzioei
2026ko ekainaren 24a
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun
Udalsarea 2030ek hiriZAIN tresna aurkeztu du, osasuna eta ekintza klimatikoa hiri-plangintzan integratzeko
2026ko ekainaren 16a
  • Klima aldaketa
  • Tokiko jasangarritasun
Euskadi beroari aurre egiteko prestatzen ari da, eta bostehun bat babesleku klimatiko ditu lurralde osoan
2026ko apirilaren 7a
  • Ingurumen-plangintza
Apirilaren 16an hasiko da Ihoberen Ekosteguna ekimena, jardunean dauden langileak trebatzeko zikloa