Skip to main content
29 dec 2023
  • Local public action

ICLEIk Tokiko Itun Berdea ezartzeko zenbait hiriren esperientziak laburbildu ditu argitalpen batean

ICLEIk Tokiko Itun Berdea ezartzeko zenbait hiriren esperientziak laburbildu ditu argitalpen batean

Duela bi hamarkadatik Udalsarea 2030en partaidetza duen ICLEIko (Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuen Sarea) kide diren hiru hiri –Spoo (Finlandia), Mannheim (Alemania) eta Umeå, (Suedia)– dira Europar Batasunaren Blueprint in Action ekimenaren barruan trantsizio ekologikoa azkartzeko eta zabaltzeko Tokiko Itun Berdea (LGD) ezarri duten lehenak.


ICLEI Europek eta Evergreen proiektuak koordinatutako “Local Green Deal Blueprint in Action” Alliance proiektuaren argitalpenak hiru hiri pilotuen esperientziak eta ICC Blueprint proiektuan oinarritutako Tokiko Itun Berdea ezartzeko jardunbide egokien ikuspegiak laburbiltzen ditu.

Ekimenak hiri horiek ikasitakoa jasotzen du, eta Tokiko Itun Berdearen kudeaketa zelan antolatu zen eta udalerrietako eragileak zelan aktibatu ziren azaltzen du.


Mannheim-ek gida zehatzagoa aurkezten du online doan eskuragarri dagoen “Participation for Transformation: Concepts, Approaches, and Insights for European Cities” argitalpenean. Bi kapitulutan, hiriak hiriko administrazioaren inplementazio zehatzari, lankidetzari eta egiturei buruzko informazioa eskaintzen du, bai eta jendeari zuzendutako komunikazioari buruzkoa ere.


Baliabide horiek Tokiko Itun Berdea beren komunitateetan gauzatzen lagundu nahi diete Europa osoko hiriei.




Source: Ihobe

You may also be interested in

24 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
Udalsarea 2030 presents the hiriZAIN tool to integrate health and climate action into urban planning
16 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
The Basque Country is preparing for the heat with nearly 500 climate shelters throughout the region
07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction