Skip to main content
25 mar 2024
  • Local public action

Udalsarea 2030ek jasangarritasunaren aldeko bi hamarkadako lanaren esperientzia aurkeztu du Ttanta Egunean

Udalsarea 2030ek jasangarritasunaren aldeko bi hamarkadako lanaren esperientzia aurkeztu du Ttanta Egunean
Ihobek, Udalerri Jasangarrien Udalsarea 2030 Euskal Sarearen idazkari gisa, Euskadiko udal eta eskualdeen zerbitzura betetako bi hamarkada baino gehiagoko lanaren esperientzia aurkeztu du Ttanta Egunean. Horien artean tokiko ekintza jasangarria eta 2030 Tokiko Agenda bultzatu ditu.

Izaro Basurkok, Ihobeko Ingurumen Jasangarritasuneko teknikariak, “Erronka partekatua” izeneko mahaian hartu du parte. Bertan, tokiko politika publikoetan Garapen Jasangarriko Helburuak ezartzearen inguruan aritu dira. Izaro Basurkorekin batera, Antonio Casado de Rocha, Filosofian doktorea, EHUko irakaslea eta ikertzailea; Naiara Goia, Arantzazulab-eko zuzendari nagusia; eta Uxue Lorenz, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko senior researcher-a izan dira.

Izaro Basurkok “2030 Agendaren hedapen osoan udalerriek eta toki erakundeek duten garrantzia” azpimarratu du, “baita Udalsarea bezalako koordinazio sare egonkorrak ezartzeko beharra ere, elkarrekin partekatzeko eta hausnartzeko, tokiko ekintza jasangarria dinamizatuz”.



Zarauzko Udalak antolatutako Ttanta Eguna hausnarketarako eta ikaskuntzarako gune aitzindaria bihurtu da udal erakundeentzat, eta toki erakundeek 2030 Agenda ezartzeko prozesu honetan aurkitu dituzten soluzioak erakutsi dituzten jardunbide egoki inspiratzaileak bildu ditu.

Source: Ihobe

You may also be interested in

24 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
Udalsarea 2030 presents the hiriZAIN tool to integrate health and climate action into urban planning
16 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
The Basque Country is preparing for the heat with nearly 500 climate shelters throughout the region
07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction