Skip to main content
25 jan 2024
  • Local public action

Bizkaiak udalen eta mankomunitateen proiektuak finantzatuko ditu, hondakinen kudeaketa eraginkorra eta iraunkorra lortzeko

Bizkaiak udalen eta mankomunitateen proiektuak finantzatuko ditu, hondakinen kudeaketa eraginkorra eta iraunkorra lortzeko
Dirulaguntza hauetan, aurten, finantzatu daitezkeen jarduketa berriak sartuko dira, hala nola aire zabaleko ekitaldi publikoetan hondakinak sortzea saihestuko duten material berrerabilgarriak erostea, edo etxeko gai toxikoentzako eta etxeko tresna, plastiko, zur eta ontziak ez diren metalentzako edukiontzi espezifikoak, besteak beste partikularren lurrak eta hondakinak edo kafe-kapsulak, erostea. 20.000 biztanletik beherako udalek gehienez 80.000 euro jaso ahal izango dituzte, eta 20.000 biztanletik gorako udalek gehienez 120.000 eurokoa.

Dirulaguntza hauek milioi bat eurorekin hornituta daude, eta udal eta mankomunitateei zuzenduta daude, Foru Erakundeak ezarritako helburu orokorretan aurrera egiteko aukera emango duten hainbat jarduketa gara ditzaten Europar Batasunak ezarritako hierarkiaren arabera hondakinetan dauden baliabideak aprobetxatzeko.

Azken finean, tokiko erakunde hauek motibatu eta lagundu nahi dira, konpostajea sustatzeko eta prebentzioa, berrerabilera eta gaikako bilketa areagotzeko.



Aurtengo dekretuak, halaber, udalek eta mankomunitateek jaso beharreko dirulaguntzaren ordainketa bi zatitan egitea ezartzen du: % 90 emakidaren unean, eta gainerako % 10 erosketa justifikatu denean, toki-erakundeek edozein erosketa egin aurretik laguntza hori eskura dezaten eta inbertsioa aurreratu behar ez dezaten.

Laguntzak norgehiagoka-erregimenean emango dira, eta apirilaren 15era arte eskatu ahal izango dira.




Source: Ihobe

You may also be interested in

24 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
Udalsarea 2030 presents the hiriZAIN tool to integrate health and climate action into urban planning
16 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
The Basque Country is preparing for the heat with nearly 500 climate shelters throughout the region
07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction