Skip to main content
30 jan 2023
  • Local public action

Erosketa eta Kontratazio Berdea sustatzeko lan-taldea sortu da, eta udaletako eta eskualdeko erakundeetako 45 eragileen parte hartzearekin

Erosketa eta Kontratazio Berdea sustatzeko lan-taldea sortu da, eta udaletako eta eskualdeko erakundeetako 45 eragileen parte hartzearekin

Lan-talde honen helburua da batetik, Euskadiko 2030eko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa , EKBarekin lotutako lege-betekizunak eta erakundeentzako inplikazioak eta abantailak ezagutaraztea eta bestetik, EEKB 2030 programa ezartzeko baliabideak partekatzea eta EKB lantzen ari diren erakundeak ikusaraztea.


Lehenengo saio honetan, 16 udaletako, 6 eskualdetako erakundetako eta Eudeleko teknikariek eta politikariek hartu dute parte. Sektore publikoko erosketa eta kontratazio prozesuetan parte hartzen duten profil askotarikoa teknikariek parte hatu dute saio honetan; hala nola, kontratazio-arloko arduradunek, udal-idazkariek, ingurumen-teknikariek eta beste arlo batzuetako teknikariek ere, izan ere, EKBak administrazioko sail guztiak barneratzen baitu.


Saio honetan , Erosketa eta Kontratazio Berdeari dagokionez erakundeen abiapuntua zein den ezagutzeko lanketa egin da eta baita EKB ezartzeko dituzten arazo eta beharrak identifikatzeko lanketa egin ere.


Eta modu eraikitzailean, dauden zailtasunak gainditzeko gaur egun erakundek eskura dituzten tresnen berri eman da.


Lan jarraitua

Inplikatutako erakundeek saio telematikoen programa bat dute, beren erronkak eta lorpenak lantzen eta partekatzen jarraitzeko:


  • 2. Saioa (martxoaren 7a): Entitate parte-hartzaile bakoitzarentzat ibilbide orri bat osatuko da. Bileran hartutako konpromisoak lortzeko jarraitu beharreko urratsak identifikatuko dira eta, hala dagokion kasuetan, 2030erako Euskadiko EKBPri atxikitzeko pausuak.


  • 3. Saioa (martxoaren 16a): Taldeak jarraipen-orrien ezarpenaren eta e-mugi tresnaren erabileraren jarraipen bateratua egingo du.




Source: Ihobe

You may also be interested in

24 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
Udalsarea 2030 presents the hiriZAIN tool to integrate health and climate action into urban planning
16 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
The Basque Country is preparing for the heat with nearly 500 climate shelters throughout the region
07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction