Skip to main content
07 mar 2025
  • Local public action

5.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute KLIMA AZOKAN, jasangarritasunaren aldeko azoka ibiltarian

5.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute KLIMA AZOKAN, jasangarritasunaren aldeko azoka ibiltarian

Esperientzia ludiko eta interaktiboen bidez klima ekintza sustatzen duen azoka ibiltaria, KLIMA AZOKA, Euskadin ibili da 2024ko martxotik abendura bitartean, eta guztira 5.000 lagun baino gehiago bertaratu dira, hainbat udalerritatik eta ekitalditatik igaro denean. Ihobek, EEE-Energiaren Euskal Erakundeak eta LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak Ekoetxea Sarearen laguntzarekin antolatutako ekimen honek herritarrak eguneroko bizitzan ohitura jasangarriagoak hartzearen garrantziaz sentsibilizatzeko tresna eraginkorra dela erakutsi du.

KLIMA AZOKAk erakutsi du tresna eraginkorra dela herritarrak eguneroko bizitzan ohitura jasangarriagoak hartzearen garrantziaz sentsibilizatzeko

2024an, KLIMA AZOKA hainbat ekitalditan izan da, hala nola Berdeago azokan, Durangon; Ibilaldian, Getxon; Bioterran, Irunen; Bizkaia Garan, Plentzian; BEOWen; Burdin Jaian, Gallartan; Kilometroak jaian, Azpeitian; eta Makusin. Gainera, KLIMA AZOKAko karpak bigarren urtez egon dira ASTEKLIMAn, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astean, Bilbon, Gernikan, Eibarren, Amurrion, Gasteizen, Sestaon, Zumarragan/Urretxun eta Hernanin.

Azokak hainbat karpa tematikotatik ibiltzeko aukera eskaintzen die bisitariei,  non hainbat alderdi lantzen diren, hala nola klima aldaketa, etxeko ohiturak, mugikortasuna, aisialdia eta kontsumoa, LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren bidez klima aldaketara egokitzea eta lurzoruaren babesa. Jolas eta dinamika interaktiboen bitartez, parte hartzaile bakoitzak norberak ingurumenean duen inpaktuari buruz hausnartu eta jasangarritasunaren aldeko konpromiso indibiduala formalizatu ahal izan du.

Herritarrak ahalduntzeko ekimena

KLIMA AZOKA EAEko Herritarrak Klima Ekintzarako Ahalduntzeko Planeko ekintzetako baten proba pilotutik sortu zen, zehazki Urban Klima 2050eko ‘Herritarrekin klima ekintzarantz‘ ekintzaren barruan, zeinarekin klima aldaketaren arloan herritarrak erantzunkide egiteko eta prestatzeko tresnak garatzen eta ekintzak inplementatzen ari diren.

Ihobek, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak bultzatu dute ekimena, Ekoetxea Sarearen laguntzarekin

Ekimen hori 2023an hasi zen ASTEKLIMA Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen esparruan, eta lehen edizioan jendeak ondo erantzun zuen, 1.700 parte hartzaile baino gehiago izan zituen eta. Ekitaldi horretan metatutako esperientziak proposamena hobetzeko eta bere irismena 2024ra zabaltzeko oinarri gisa balio izan zuen, eta 2025ean zehar bere ibilbidea jarraitzeko.

Gogobetetze handia eta kontzientziazio handiagoa

KLIMA AZOKAren ebaluazioaren datuek erakusten dutenez, jendeak bikain hartu du azoka. Bertaratutakoen gogobetetze orokorrak 4,7ko batez besteko puntuazioa lortu zuen 5eko puntuaziotik, eta ingurumen kontzientziazioko inpaktuaren puntuazioa, berriz, 4,66 izan zen 5eko puntuaziotik. Emaitza horiek berresten dute proposamenak klima ekintzari eta ohitura jasangarriagoak hartzeko beharrari buruzko hausnarketa positiboa sortzea lortu duela.


Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions