Skip to main content
23 may 2022
  • Local public action

Aiarak Aiarako Kuadrillako 2030 Eskola Agendaren hirugarren foroa hartu du

Aiarak Aiarako Kuadrillako 2030 Eskola Agendaren hirugarren foroa hartu du

Aiarako Kuadrillako 2030 Eskola Agendaren eskualdeko hirugarren foroak laurogei pertsona bildu ditu Arespalditzan, eskualdeko ikasle, irakasle eta ingurumen teknikarien artean. Foroan ikastetxe hauetako ikasleak izan dira: Fabian Legorburu, Laudio BHI, Lateorro ikastetxea, Laudio Ikastola eta La Milagrosa Ikastetxea, Mendiko Eskola, Zabaleko, Amaurre eta Amurrioko Aresketa ikastola eta Aiarako Etxaurren ikastola.

Arespalditzako plazara iritsi zirenean, Encina Castresana Aiarako Kuadrillako presidenteak eta Gentza Alamillo Aiarako alkateak ongietorria eman zieten eskola-foroaren hirugarren edizio honetako kideei.

Lau taldetan banatuta, Garapen Jasangarriko 13. Helburua (13. GJH) jorratu dute: klimaren aldeko ekintza, biodibertsitatearen, uraren, energiaren eta baliabideen kontsumoaren, mugikortasunaren eta udalerrien eta hiri-bilbeen birnaturalizazioaren ikuspegietatik. Talde-lana amaitzean, bertaratutako pertsona guztiak udaletxeko osoko bilkuren aretoan bildu dira, Aiarako Kuadrillako ingurumena hobetzeko konpromisoak eta proposamenak bateratzeko.

Ikasleek proposatutako proiektuen artean aipatzekoak dira elkarrekin lotutako bidegorrien sarea sortzea, energia berriztagarriak sustatzea edo gure udalerrietako biodibertsitatea ezagutzeko jardunaldiak egitea.

Ekitaldiari amaiera emateko, herriko nekazari batek ekoitzitako bertako barietateko ‘0km’ sagar-zukua dastatu dute.
2022-2023 ikasturteari begira, ildo horretan lan egiten jarraitzea aurreikusita dago, beste GJH bati, “Energia eskuragarria eta ez-kutsagarria” izeneko 7.ari, helduz.

Aiarako Kuadrillako Ingurumen Sailak sustatutako proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren diru-laguntza du.



Source: Ihobe

You may also be interested in

24 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
Udalsarea 2030 presents the hiriZAIN tool to integrate health and climate action into urban planning
16 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
The Basque Country is preparing for the heat with nearly 500 climate shelters throughout the region
07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction