Skip to main content
13 jul 2022
  • Ecodesign
  • Climate change

Zero Zabor Uretan kanpaina euskal portuetan dabil berriro, itsasoko kutsadurari buruz sentsibilizatzeko

Zero Zabor Uretan kanpaina euskal portuetan dabil berriro, itsasoko kutsadurari buruz sentsibilizatzeko
Itsasoko zaborraren % 80 lehorreko hondakinen gaur egungo kudeaketatik dator, baita gizartearen konpromiso-faltatik ere oro har, eta, horregatik, kontsumitzaile informatuen eta parte-hartzaileen zeregina oso garrantzitsua da hondakinak murriztea sustatzen duten ohiturak aldatzeko. Alde horretatik, uztailaren 3tik 26ra Zero Zabor Uretan kanpaina itzuliko da. Kanpaina euskal portuetatik igaroko da MATER Museo-ontzi ekoaktiboan, itsasoko kutsadurari buruz sentsibilizatzeko mezu honekin: “Zaborrik hoberena, sortzen ez dena”. Uda honetan, itsasontzia Hondarribitik irtengo da, eta Getaria, Ondarroa, Bermeo, Portugalete, Bilbo, Mutriku eta Pasaiako portuetatik igaroko da.

zero-zabor-uretanMATERen Zero Zabor kanpaina jada igaro da ibilbideko lehenengo bi portuetatik: Hondarribitik (uztailaren 3tik 6ra) eta Getariatik (uztailaren 6tik 9ra). Bizkaiko eta Gipuzkoako portuetan jarraituko du eguneko bide horrekin, 3-4 eguneko egonaldiak eginez horietako bakoitzean uztailaren amaierara arte. Portu bakoitzean, jolas- eta hezkuntza-jarduerak egingo dira itsasertzaren eta itsas ingurunearen kontserbazioaren inguruan. Bermeotik uztailaren 12tik 15era igaroko da; Portugaletetik uztailaren 15etik 18ra; Bilbotik uztailaren 18tik 21era; Mutrikutik uztailaren 21etik 24ra; eta Pasaiatik uztailaren 24tik 26ra.

Kanpaina antolatzen duen MATER ekimenak helarazi digunez, aurten Zero Zabor Uretan ekimenak bi itsas erraldoi izango ditu: Zabor Munstroa eta Biodibertsitate Dama, komunitatean sortuak eta portu bakoitzeko programazioa irekitzeko balioko dutenak, bisitatutako herri bakoitzeko kaleetan itsasoa zaintzeko mezua aldarrikatuz. Film-gauak ere egongo dira ontzian, ontzigainean egindako proiekzioekin. Era berean, bilketak eta garbiketak egingo dira –hondartzetan mikroplastikoak analizatuz–, zaborrak arrantzatzeko irteerak edo kostako zaborren garbiketak.

Bestalde, Eko-Stand bat jarriko da, eta bertan erakusketa ibiltari bat egongo da, arazoa bistaratzen lagunduko duten datuekin, eta baita egunerokoan aurre egiteko joko eta tailerrak ere. Hala eta guztiz ere, MATERera egindako bisita ekoaktiboak bere historia hurbiltzen digu iraganeko itsaso-zaintzaile gisa, txapapotea garbituz eta gaika arrantzatuz, bai eta gaur egungo haren misioa ere: gure ingurunearekin bizikidetza-modu jasangarriagoak bilatzea. Bisitak doakoak izango dira, eta 30 minutuko iraupena izango dute.


MATER eta kanpainako erakunde laguntzaileak


Pasaiako Mater Museo-ontzi ekoaktiboak bultzatu du kanpaina hau. Pasaiako Itsas Gela elkarteak atera zuen ontzia desegite-tokitik eta, horrela, ingurumen-hezkuntzako zentro berritzaile bihurtu zen zurez egindako azken euskal atunontzia.

Gaur egun, kulturarekiko eta itsas ingurumenarekiko grina zabaltzen saiatzen den profesional-lantalde bat du buru, haien kontserbazioari laguntzeko. Misio hori egiteko, bi lan-lerro estrategiko ditu: MATER Museoa, urte osoan Pasaian jarduera-programa zabal batekin; eta, bestetik, MATER Ekoaktiboa, adibidez Zero Zabor Uretan kanpaina hau hartzen duen ingurumen-hezkuntzako kanpaina eta proiektuekin.

Kanpaina hau garatzeko, kanpainarekin lotutako hainbat erakunderen lankidetza izan du, eta erakunde horien laguntzari esker finantzatu ahal izan da: Eusko Jaurlaritza (Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila), Gipuzkoako Foru Aldundia (Ingurumena eta Obra Hidraulikoak Departamentua) eta Libera proiektua (Seo Birdlife eta Ecoembes).

Source: Ihobe

You may also be interested in

24 jul 2026
  • Climate change
  • Citizen action
ASTEKLIMA 2026 Invites Citizens to Discover the Impact their Habits have on Climate and Energy
24 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
Udalsarea 2030 presents the hiriZAIN tool to integrate health and climate action into urban planning
16 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
The Basque Country is preparing for the heat with nearly 500 climate shelters throughout the region
21 apr 2026
  • Climate change
The Basque Country is hosting the European meeting of LIFE projects on climate action