Skip to main content
05 nov 2020
  • Climate change

Tapiak ekonomia modernoarekin, lehiakorrarekin eta baliabideen erabilera efizientearekin hazteko beharra azpimarratu du

Tapiak ekonomia modernoarekin, lehiakorrarekin eta baliabideen erabilera efizientearekin hazteko beharra azpimarratu du
Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa UHINAK Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Mugaz gaindiko IV. Kongresuan, parte hartu du. Aurtengo edizioan, UHINAKek larrialdi klimatikoari aurre egiteko irtenbideak ezagutaraziko ditu.

Bere hitzaldian, Arantxa Tapia sailburuak estrategia berde berri baten beharra adierazi du, baina, batez ere, ekonomia modernoan, lehiakorrean eta baliabideen erabilera efizientean oinarritutako hazkunde-estrategia baten beharra. "Eredu lehiakor justua, inor atzean utziko ez duena. Hau da gure Basque Green Deal ", gaineratu du. Ildo horretan, industria, hazkunde ekonomikoa, teknologia, energia berria eta klima aldaketaren kudeaketa hazkunde justu eta iraunkorra lortzeko motorrak izango direla esan du.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak nabarmendu duenez, legegintzaldi honetarako helburuak berotegi-efektuko gasen emisioa % 30 murriztea eta energia berriztagarrien kuota energiaren azken kontsumoaren % 20 izan dadin lortzea dira; horrez gain, berotegi-efektuko gasen emisioaren neutraltasuna lortu nahi da 2050eko horizontean, eta klimarekiko erresilienteagoa den lurralde baterantz aurrera egin.

Bukatzeko, sailburuak azpimarratu du UHINAK bezalako ekitaldi zientifikoek Euskadi ekintza klimatikoko eskualde erreferente gisa finkatzen laguntzen dutela, gaiari buruzko ezagutza aurreratuaren, mugaz gaindiko lankidetzaren eta esperientzia arrakastatsuen trukearen bidez.

Ficoba erakusazokan egin den ekitaldian Amaia Barredo Ingurumeneko sailburuordea eta Alexander Boto IHOBEko zuzendari nagusia ere izan dira.

Source: Ihobe

You may also be interested in

24 jul 2026
  • Climate change
  • Citizen action
ASTEKLIMA 2026 Invites Citizens to Discover the Impact their Habits have on Climate and Energy
24 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
Udalsarea 2030 presents the hiriZAIN tool to integrate health and climate action into urban planning
16 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
The Basque Country is preparing for the heat with nearly 500 climate shelters throughout the region
21 apr 2026
  • Climate change
The Basque Country is hosting the European meeting of LIFE projects on climate action