Skip to main content
16 jan 2020
  • Local public action

Ihobe erakunde publikoak 50 mila eurorekin lagunduko ditu herritarrak klima-aldaketaren inguruan sentsibilizatzen dituzten ekintzak

Ihobe erakunde publikoak 50 mila eurorekin lagunduko ditu herritarrak klima-aldaketaren inguruan sentsibilizatzen dituzten ekintzak

Bigarrengo Euskadiko Klima Aldaketaren Astea, ASTEKLIMA deiturikoa, martxoaren 21etik 29ra bitartean gauzatuko da eta hiru lurralde historikoetako herritar guztientzako moduko jardueren egutegi zabala eskainiko du, herritarrei ekiteko deialdia egiteko xedez. 

Diruz lagundu ahalko dira honelako ekintza hauek: hitzaldiak, jardunaldiak, tailerrak, erakusketak, ipuin-kontaketak, zinea, antzerkia, bideo eta argazkilaritza ikastaroak, bisita gidatuak eta abar. Diru-laguntza horren onuradun izan daitezke Udalsarea 2030eko kide diren udalak eta udal horietako tokiko bulego, mankomunitate, kuadrilla eta garapen-agentziak. 2020ko martxoaren 21a baino beranduago hasi eta 2020ko martxoaren 29a baino lehenago amaitzen diren ekintzak lagundu ahalko dira bakarrik.

Eskaerak aipaturiko erakunde publikoaren egoitzan aurkeztu beharko dira, honako helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz: udalsarea2030@ihobe.eus. Epea 2020ko urtarrilaren 31n amaituko da.

Deialdi honen inguruko informazio guztia eskuratu daiteke Ihobe sozietate publikoaren web horrian.


Source: Ihobe

You may also be interested in

24 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
Udalsarea 2030 presents the hiriZAIN tool to integrate health and climate action into urban planning
16 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
The Basque Country is preparing for the heat with nearly 500 climate shelters throughout the region
07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction