Skip to main content
17 apr 2024
  • Ecodesign
  • Ecoinnovation
  • Circular economy

Ihobek ekonomia zirkularreko prestakuntza-programaren 2024ko edizioa ireki du jardunean dauden profesionalentzat

Ihobek ekonomia zirkularreko prestakuntza-programaren 2024ko edizioa ireki du jardunean dauden profesionalentzat

Lehenengo ikastaroa apirilaren 25ean hasiko da

Doako prestakuntza-programa apirilaren 25ean hasiko da, eta Basque Circular Hub eta ETE Zirkularraren esparruan egingo da. CONFEBASKen eta haren kide diren elkarteen (ADEGI, CEBEK eta SEA) laguntza izango du, eta haien egoitzetan emango dira ikastaro gehienak. Prestakuntza industria-sektoreko enpresentzat da, bereziki ETEentzat.

Ikastaro horiei esker, enpresek azken arauketen berri izango dute eta kasu batzuetan merkatuaren berri ere bai. Horrela, aukerak eta arriskuak antzeman ahal izango dituzte, erabakiak hobeto hartzeko eta lehiakortasuna hobetzeko. Kurtsoa egiten duten guztiek, prestakuntza bukatutakoan, diploma bat jasoko dute.

Karbono-aztarna eta deskarbonizazio estrategiak


Karbono-aztarnari buruzko ikastaroaren helburuen artean, hauek nabarmentzen dira: erakundearen karbono-aztarna 1, 2 eta 3 irismenekin kalkulatzen ikastea, eta bezeroek, administrazioek eta finantza-sektoreak eskatzen duten ingurumen-informazioa eman ahal izatea. Gainera, ikastaroaren bidez, produktuaren bizi-zikloaren kontzeptua sartu nahi da enpresetan. Hori dela eta, parte-hartzaileek produktu sinple baten karbono-aztarna kalkulatuko dute, eta bide batez, Ihoberen "Climate & Circularity Calculator" tresna erabiliz, bere ingurumen-profila ere izango dute.

Gardentasuna eta ingurumen-posizionamendua


Ikastaro honetan Jasangarritasunari buruzko informazio korporatiboaren zuzentarauak dakartzen ondorioak aztertuko dira eta Behar bezalako arretaren printzipioaren kontzeptua azalduko da. Gainera, Reporting ESGaren alorrean, ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-alderdiak neurtzeko, komunikatzeko eta kudeatzeko gida gisa balio duten hainbat estandar eta erreferentziazko esparru aurkeztuko dira, eta jasangarritasun ebaluazio askotan erreferentzia gisa erabiltzen diren estandar garrantzitsuenetako eta onartuenetako batzuetan sakonduko da.

Ekonomia zirkularrerako ekodiseinua


Ikastaro honetako lau moduluek gai hauek izango dituzte ardatz: ontzien ekodiseinuari, ekodiseinu zirkularrari eta produktuen zirkulartasun-baldintza berriei buruzko arau-esparru berria, produktuen diseinuan eta garapenean zirkulartasunari buruzko alderdiak ebaluatzeko modua eta produktuaren pasaporte digitala.

Finantza jasangarriak

Finantza jasangarriei buruzko ikastaroak prestakuntza modulu bakarra du: Finantza jasangarrien Europako taxonomiaren ondorioak. Taxonomiari esker, ingurumenaren ikuspegitik jasangarritzat jotzen diren jarduerak sailka daitezke. 2022tik klima-aldaketarekin lotutako irizpideak (arintzea eta egokitzea) eskuragarri daude. 2023an, ura, biodibertsitate, ekonomia zirkular eta poluzio ingurumen-helburuen irizpideak argitaratu ziren.

Ikastaro honen helburua taxonomiaren ondorioz enpresetan sortu diren betebeharrak ezagutzea, taxonomiak enpresa guztietan dituen ondorioak ulertzea eta enpresa araudi horrekin bat datorren jakiteko urratsak ikastea da.

Lehengaiak eta hondakinen kudeaketa


Ikastaro honek modulu bakarra izango du; bertan, eraikuntza-produktuetarako eta EEHen kudeaketatik eratorritako aukeretarako esparru juridiko berria aztertuko da, bai eta lege horiek betetzeko Eusko Jaurlaritzak enpresen eskura doan jartzen dituen tresnak ere.

Izen-ematea


Ikastaroen edukiari, datei, iraupenari, moduluei eta abarri buruzko informazio guztia Ihoberen webgunean dago.

Basque Circular Hub


Basque Circular Hub Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroa da, eta Ihobe sozietate publikoak kudeatzen du. Zentro aitzindari hori Eusko Jaurlaritzaren, Gasteizko Udalaren, Bilboko Udalaren, Deustuko Unibertsitatearen, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU), Mondragon Unibertsitatearen, Euskadiko Lanbide Heziketako Ikerketa Aplikatuko Zentroaren (Tknika, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola), Tecnun-en eta Novia Salcedo Fundazioaren arteko lankidetza publiko-pribatuari esker sortu zen.

Basque Circular Hub zentroek ekonomia zirkularraren esparruan merkatuaren etorkizunari buruzko zerbitzuak, prestakuntza aurreratuko zerbitzuak, eta joerak aztertzeko eta ezagutza aditua sortzeko zerbitzuak eskaintzen dituzte.


Informazio gehiago eta inskripzioak


Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'
03 apr 2025
  • Circular economy
Fagor Ederlan, Somos Oreka, Gamesa Gearbox and Fuelium, winners for their circular solutions and products at the Basque Circular Summit 2025