Skip to main content
09 feb 2024
  • Local public action

Toki-eremuan klima-aldaketaren eta genero-ikuspegiaren irizpideak aplikatzeko proiektu pilotuaren bigarren saioa

Toki-eremuan klima-aldaketaren eta genero-ikuspegiaren irizpideak aplikatzeko proiektu pilotuaren bigarren saioa

Udalsarea 2030ek eta Berdinsareak –Emakundek eta Eudelek bultzatutako emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako euskal udalerrien sarea–, Ihobeko Ekintza Klimatikoaren Arloarekin eta Emakunderekin batera, toki-eremuan klima-aldaketaren eta genero-ikuspegiaren irizpideak aplikatzeko proiektu pilotuaren bigarren bilera egin dute.


Helburua partekatzea eta udal-kudeaketaren eguneroko esparruetan klima-aldaketaren eta berdintasunaren irizpideak bermatzeko gakoak udal-arlo guztietara modu eraginkorrean eta praktikoan helarazteko baliabideak sortzea da.


Bigarren saio hori otsailaren 1ean egin zen online, eta guztira 14 toki-erakundek, 2 eskualde-erakundek eta 12 udalek hartu zuten parte: Amorebieta-Etxano, Amurrio, Balmaseda, Gorbeialdeko Kuadrilla, Donostia, Eibar, Ermua, Gernika-Lumo, Hernani, Irun, Nerbioi-Ibaizabaleko Mankomunitatea, Ortuella, Urduña eta Vitoria-Gasteiz.

Saioan, toki-erakundeek espazio publikoen diseinuen dekalogoetan, erosketa eta kontratazio publikoan, pobrezia energetikoan eta espazioen, jardueren eta ekipamenduen programazioan sakondu dute.


Era berean, lehenengo saioan landutako dekalogoen (Tokiko jaiak eta Inkestak) azken bertsioak aurkeztu dira.


Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions