Skip to main content
06 jun 2024
  • Environmental communication

Zabalik dago herritarrak krisi klimatikoaren aurrean ahalduntzeari buruzko 2024ko Ingurumen Komunikazioaren Eskolan izena emateko epea

Zabalik dago herritarrak krisi klimatikoaren aurrean ahalduntzeari buruzko 2024ko Ingurumen Komunikazioaren Eskolan izena emateko epea
APIA Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkarteak eta Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak antolatuta, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Uda Ikastaroen eta Donostia Sustainability Forum foroaren esparruan, krisi klimatikoaren eta beste ingurumen-erronka batzuen aurrean herritarrak ahalduntzea gaia jorratuko da.

Seigarren edizioak energia- eta klima-trantsizioaren aurrerapenean laguntzen duten profesionalekiko elkarrizketen formatu baterantz eboluzionatzen du, eta kontakizuna aldatzearen ikuspegian sakontzen du, ingurumen-gaiak gehiago eta hobeto komunikatzeko

Edizio honen helburua hausnarketarako gune bat sortzea eta biodibertsitatearen galerari, natura-ingurunearen kontserbazioari, ekonomia zirkularraren ezarpenari eta garapen jasangarriari buruzko gakoak eskaintzea da. Horretarako, Eskola birmoldatu eta eboluzionatu egiten da energia- eta klima-trantsizioan aurrera egiten eta ingurumen-gaiak gehiago eta hobeto komunikatzen laguntzen ari diren profesionalekin elkarrizketa inspiratzaileak sortzeko.

Elkarrizketa horiek bi esperientzia praktikorekin osatzen dira: Santa Klara uhartea eta Hondalea itsasontziz bisitatzea, ikastarora bertaratzen diren pertsonentzat, eta Klimaren Murala elkarrekin sortzeko tailer bat egitea, bide telematikoz parten hartzen dutenentzat.

Elkarrizketarako eta hausnarketarako gune bat

Ingurumen-arloko profesional eta espezialistak herritarrak klima-ekintzara nola mugitu edo krisi klimatikoari eta beste ingurumen-erronka batzuei nola aurre egin hausnartzeko gune bihurtuko den programa baten protagonista izango dira, eta ingurumen-komunikaziorako formatu, euskarri eta kanal berrietan sakonduko dute.

Eskolako zuzendarikideak — APIAko presidente María García de la Fuente eta Ihobeko Komunikazio Estrategikoko arduradun Yolanda D. Rodríguez— izango dira irekiera-ekitaldiko buru. Ekitaldi hori amaituta, mahai-inguru batzuk egingo dira. ‘Estamos a tiempo’ izenburua daraman lehenengo mahai-inguruan, Javier Peña dibulgatzaile zientifikoak eta Fernando Valladares CSICeko zientzialari eta Rey Juan Carlos Unibertsitateko irakasleak hartuko dute parte, eta Adela Úcar kazetariak —gaur egun TVEko La2-eko "Reduce tu huella" saioko aurkezlea— dinamizatuko du.

Ondoren, herritarren ekintza bultzatzea komunikatzeko moduari buruzko mahai-ingurua egingo da. Bertan, Yayo Herrerok —aholkularia, ikertzailea eta irakaslea— eta Asunción Ruizek —SEO/BirdLife-ko zuzendari exekutiboa— hitz egingo dute, “El Asombrario” hedabide digitalaren buru den ingurumen-arloko kazetari Rafael Ruizek moderatuta.

Ondoren, Euskadin herritarren batzarra eta klimaren aldeko ituna sustatzeko erronkaz hitz egingo da. Mari Mar Alonso eta Mari Luz Gómez, Ihoberen Klima Ekintzaren zuzendaria eta Herritartasun proiektuaren arduraduna, hurrenez hurren, arduratuko dira horretaz. Goizeko saioa Naiara Goiak itxiko du, Arantzazulab Gizarte Berrikuntzako Laborategiko zuzendari nagusiak. Bere hitzaldia ‘Demokrazia indartzeko eta herritarrak ahalduntzeko berrikuntza-ikuspegietan’ oinarrituko da.

Programak bi saio praktiko izango ditu: Santa Klara uhartea eta Hondalea itsasontziz bisitatzea, eta Klimaren Murala elkarrekin sortzeko tailerra

APIAko ingurumen-kazetari Luis Guijarrok aipatuko dituen goizean ateratako ondorioen ondoren, arratsaldean tailer praktiko batekin eta esperientzia batekin osatuko da programazioa. Eskolan modu presentzialean parte hartzen dutenek Santa Klara uharteko eta bertan dagoen Hondaleko ingurune natural eta artistikoa bisitatuko dute itsasontziz, Cristina Enea Fundazioari esker. Telematikoki parte hartzen duten pertsonek, bestalde, Adesio aholkularitzako Stéphane Kosinskiren eskutik, Klimaren Murala elkarrekin sortzeko tailer batean parte hartuko dute.

Saioak osatzeko, UPV/EHUren Uda Ikastaroetan parte hartzen duten pertsona guztiek Miramar Jauregian "Klima aldaketa, hau komeria" erakusketa ikusteko aukera izango dute. Ballena Blanca izeneko ingurumen-aldizkariak sortu du erakusketa, eta, bertan, mundu osoko bineta-egileek osasunean, ingurumenean, ekonomian edo nekazaritzan, besteak beste, eragina duen arazo larri horren ikuspegi berezia erakusten dute.

Eskolari buruz


Ingurumen Komunikazioaren Eskola Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroen programazioan jasotako jardueretako bat da, eta Donostia Sustainability Forum foroaren parte ere bada. Foro horrek jasangarritasuna diziplinartean lantzen du, gizartearen, ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspegitik.

Ihobe – Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta APIA – Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkarteak antolatutako Ingurumen Komunikaziorako Eskola eztabaida-foroa da, eta komunikazioak ekintzara mobilizatzeko duen zeregina aldarrikatzen du. 2019ko lehen edizioan, krisi klimatikoaren komunikazioan jarri zen arreta; bigarrenean, biodibertsitateari eta ondare naturalari buruzko komunikazioa jorratu zen; hirugarren edizioan, 2021eko irailean, energia- eta klima-trantsizioa landu zen; laugarrenean, krisi klimatikoaren, ekosistemen kontserbazioaren eta pertsonen osasunaren arteko erlazioa jorratu zen; eta aurreko edizioan, ingurumen-gaiak gazteekin eta gazteentzat nola komunikatu aztertu zen.

Izena emateko epea zabalik dago eta hurrengo estekan sartuta egin daiteke: https://www.uik.eus/eu/jarduera/escuela-comunicacion-ambiental-2024-conversaciones-empoderar-ciudadania

Source: Ihobe

You may also be interested in

10 jan 2025
  • Corporate
  • Environmental communication
José Antonio Armolea: "Talking to the Administration makes it easier for companies to comply with environmental legislation"
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
12 sep 2024
  • Environmental communication
The 2024 Environmental Communication School stresses the need to "rally citizens to action" in the face of environmental challenges
15 jul 2024
  • Ecodesign
  • Environmental communication
A score of top-tier professionals on the discussion panel at the Environmental Communication School 2024 in September