Skip to main content
18 mar 2020
  • Waste
  • Climate change
  • Corporate
  • Environmental planning

Ingurumen Sailak Zaldibar inguruko airearen kalitatea monitorizatzen jarraituko du eta asteroko txostenak egingo ditu

Ingurumen Sailak Zaldibar inguruko airearen kalitatea monitorizatzen jarraituko du eta asteroko txostenak egingo ditu

Hainbat aste igarota sutea itzali ondoren, hondakinak erretzearen ondoriozko airearen kutsaduraren inpaktua desagertu ondoren, eta aztertzen diren kutsatzaileen mailak -konposatu organiko lurrunkorren, partikulen (PM10), hidrokarburo aromatiko poliziklikoen (HAPak), metal astunen eta amiantoaren mailak- hiri-inguruneetarako parametro normaletan egonda, Ingurumen Sailak Plana eguneratzeko erabakia hartu du.

Airearen kalitatearen neurketei buruzko informazioa ematen jarraituko du eta konposatu organiko lurrunkorren, partikulen (PM10), hidrokarburo aromatiko poliziklikoen (HAPak), metal astunen eta amiantoaren mailak neurtzen jarraituko da, inguruneko airearen kalitatearen jarraipena egiteko astean behingo txostenen bidez; orain arte egunean behin ematen ziren. Txostenak Ingurumen Sailaren Twitterreko profilean (@Ingurumena_eus) eta Ihobe sozietate publikoaren webgunean (www.ihobe.eus/vigilancia-ambiental-2) argitaratuko dira.

Konposatu organiko lurrunkorrei dagokienez, neurketa finkoa mantentzen da San Lorenzon martxoaren 30era arte, baita partikulen, HAPen eta metalen neurketak ere. Data horretatik aurrera, PM10 kaptadore bat mantenduko da, eta metalak aztertzen jarraituko da, kutsatzaile horien mailek parametro normaletan jarraitzen dutela ziurtatzeko.

Gaurtik aurrera, konposatu organiko lurrunkorren, partikulen, metalen eta amiantoaren mailak astean behin argitaratuko dira Twitterren eta webgunean


Zabortegiko luiziak eragindako sutea itzaltzeko lanak hasi zirenetik, dioxinen eta furanoen analisien emaitzek beheranzko joera erakutsi zuten, eta, sua itzali ondoren, dioxinen eta furanoen mailak nabarmen murriztu ziren. Une honetan, maila horiek hiri-inguruneetarako normalak diren tarteetan daude; beraz, laginketa bukatutzat joko da programatutako zikloa amaitu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren arduradunekin bat etorriz.

Amiantoari dagokionez, Osasun Publikoaren Laborategiak orain arte egindako analisi guztiak erreferentziazko balioak baino txikiagoak izan dira amianto-zuntzei dagokienez. Hala ere, bi puntutan egiten jarraituko da, Eitzagan eta San Lorenzo-Ermuan hain zuzen, martxoaren 30era arte. Era berean, zabortegiaren eremuko erreskate-taldearen kontrolen emaitzek ere erreferentziazko balioak baino txikiagoak izan arren, egiten jarraituko dira.


Source: Ihobe

You may also be interested in

24 jul 2026
  • Climate change
  • Citizen action
ASTEKLIMA 2026 Invites Citizens to Discover the Impact their Habits have on Climate and Energy
24 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
Udalsarea 2030 presents the hiriZAIN tool to integrate health and climate action into urban planning
19 jun 2026
  • Waste
The Basque Country will prevent 36,000 tonnes of waste from ending up in landfill with a new Decree
16 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
The Basque Country is preparing for the heat with nearly 500 climate shelters throughout the region