Skip to main content
13 jan 2023
  • Ecodesign

Ekoetxea Sareak webgunea berritu du herritarrengana hurbildu eta esperientzia berriak eskaintzeko

Ekoetxea Sareak webgunea berritu du herritarrengana hurbildu eta esperientzia berriak eskaintzeko
Atari berria gailu guztietarako egokituta dago eta, diseinua hobetzeaz gain, eduki guztiak berrantolatu dira erabiltzaileei informazioa modu erraz eta atseginean eskuratzeko aukera erraztu eta sareari atxikitako zentroek bisitariei eskaintzen dizkieten esperientziak hurbiltzeko asmoz.

Zentroek eskaintzen dituzten esperientziak aukeratu eta horietan online izena emateko aukera da, hain zuzen ere, webgune honen berrikuntza nagusietako bat. Bilatzaile aurreratu baten laguntzaz, erabiltzaileak lekua eta esperientzia mota hauta ditzake, baita zer publiko motari zuzenduta dagoen eta zer egunetan egin nahi duen ere, izen-ematea modu azkar eta errazean osatzeko aukera emanez.

Ekoetxea sareak eskaintzen dituen espazioak eta zerbitzuak oso modu bisualean erakustearen alde apustu egin du, argazki, bideo nahiz bisita birtualen bitartez, eta beste aurrerapauso bat eman du Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea herritarrei hurbiltzeko, hizkuntza argiagoa eta zuzenagoa erabiliz eta kanal korporatiboak sare sozialetan integratuz.

Irudi-aldaketa honek, halaber, 2030eko Garapen Jasangarrirako Helburuetatik abiatuta eta partekatutako eraikuntza-prozesu baten ondoren, Ekoetxea Sareak 2022an abiarazi duen estrategia berriari erantzuten dio, pertsonak ingurumen-politikekin lotzeko helburuari dagokionez. Horrela, Ekoetxe bakoitzak jarduera garatu eta eraldatzeko aukera izango du, eta interpretazio-zentro hutsa izan beharrean, ingurumen-zentro osoa bihurtuko da, etorkizunaren aldeko konpromiso handiagoko modu jasangarriagoan jarduteko pertsonen pentsaera, jokabidea eta sentipena aldaraztea xede duen herritarrengandik gertuko ekipamendua, alegia.

Era berean, www.ekoetxea.eus webgunean atal berrietara sartzeko aukera egongo da, eta horietan, aurrean ditugun “eko-erronkei” heldu eta aldaketan parte hartzeko informazioa eskainiko da, baita gure pentsaera aldarazi eta modu jasangarriagoan jarduten lagunduko diguten keinu txikien inguruko aholku erabilgarriak ere. Gainera, webguneak informazio zabala emango du zentro bakoitzak eskaintzen dituen eskola-programei edo lan-espazioei buruz, eta webgunetik bertatik egin ahal izango da topaketak zein bestelako jarduerak leku berezi eta enblematikoetan egiteko erreserba.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak kudeatzen duen Ekoetxea Sareak lau ingurumen-zentro ditu Azpeitian, Meatzaldean, Urdaibain eta Txingudin, eta lauren artean, 120.000 bisitari inguru hartzen dituzte urtero. 2023an, zentro elkartu eta laguntzaileen sarea handitzea aurreikusi da, eta horrexen berri emango da www.ekoetxea.eus webgunean

Source: Ihobe

You may also be interested in

24 feb 2025
  • Circular economy
  • Ecodesign
Basque Circular Summit 2025, the largest conference on the circular economy in southern Europe, confirms leading speakers with almost all the places already taken up
15 jul 2024
  • Ecodesign
  • Environmental communication
A score of top-tier professionals on the discussion panel at the Environmental Communication School 2024 in September
30 may 2024
  • Soil protection
  • Waste
  • Ecodesign
Ihobe joins World Environment Day with a big litter picking event in the Ekoetxea Network natural spaces
29 may 2024
  • Ecoinnovation
  • Circular economy
  • Ecodesign
The Basque Country will once again host the largest circular economy event in southern Europe in April 2025