Skip to main content

Basque Zirkular Metals: Altzairuaren Pasaporte Digitala eta birmanufakturaren bikaintasuna aurreratuz

Europako metalaren industriak eraldaketa sakonari aurre egin behar dio, produktuen gardentasun, trazabilitate eta iraunkortasun baldintza berriek bultzatuta. Testuinguru horretan, Euskadi 2030 Industria Planaren Basque Zirkular Metals (BZM) proiektu eraldatzaileak ekimen aitzindariak bultzatzen ditu Euskadiko metalen balio-katearen lehiakortasuna, zirkulartasuna eta autonomia estrategikoa indartzeko.

Ekosteguna honek doako bi programa pilotu aurkeztuko ditu, etorkizuneko merkatu- eta erregulazio-eskakizunei aurrea hartzeko interesa duten euskal enpresa industrialentzat. Lehenengoak, Steel DPP Readyk, altzairuaren balio-kateko enpresei lagunduko die Produktuaren Pasaporte Digitalari lotutako etorkizuneko betekizunetarako prestatzen, informazio-arrakalak identifikatuz, trazabilitatea indartuz eta, produktu errealen gainean, hurrengo urteetan kudeatu beharko diren datuak balidatuz.

Bigarrena, Euskadi Remanufacturing, produktu metalikoak birmanufakturatzen edo konponketa aurreratua egiten duten enpresei zuzenduta dago, eta aukera emango du haien bikaintasun-maila ebaluatzeko, hobetzeko aukerak identifikatzeko eta berrmanufaktura-prozesuaren kalitateari buruzko Europako etorkizuneko prEN 18477 araua aurreratzeko.

Jardunaldia zuzendaritza teknikoetara, eragiketetara, jasangarritasunera, kalitatera, produktura eta berrikuntzara bideratuta dago bereziki, trantsizio zirkularra benetako lehia-abantaila bihurtu nahi baitute.

Schedule

Programa / 2026ko urriaren 15a

09:30

Basque Zirkular Metals: lehiakortasuna, zirkulartasuna eta autonomia estrategikoa metaletan

José Mª Fernández. Ekonomia Zirkularreko zuzendaria. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

09:45

Etorkizuneko Altzairuaren Pasaporte Digitalak eskatuko duen informazioa prestatzen

Ana Mezo. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

09:55

Steel DPP Ready programa pilotua, espero diren emaitzak eta inplikazioak

Sergio Rodríguez. IK Ingeniería

10:10

Produktuaren balio-atxikipena eta bezeroen konfiantza

Ander Elgorriaga.  Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

10:20

Euskadi Remanufacturing programa pilotua, esperientzia praktikoa

Alberto Eguren. Mondragon Unibertsitatea - MGEP

10:30

Ruegos y preguntas

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urriaren 22a
Plataforma ZOOM
2026ko abenduaren 10a
Plataforma ZOOM