Euskadi jasangarri batekiko konpromisoa
Iraunkortasunerako une garrantzitsuan bizi gara. Klima-aldaketak erritmo bizkorrean egiten du aurrera, eta gero eta inpaktu nabarmenagoak ditu gure ingurunean, hirietan eta ekonomian. Ihoben, gure gain hartzen dugu Euskadiko trantsizio ekologikoa bultzatzeko erronka, enpresen, erakundeen eta gizartearen eskutik lan eginez garapen-eredu erresilienteago eta iraunkorrago baterantz aurrera egiteko.
Gure ekintzaren funtsezko ardatzetako bat ekintza klimatikoa da, energia ekoizteko eta kontsumitzeko dugun modua eraldatzeko, baliabideen eraginkortasuna hobetzeko eta naturan oinarritutako irtenbideak sustatzeko. Industriaren deskarbonizazioa, mugikortasun jasangarria eta gure azpiegiturak klima aldakorrera egokitzea dira gure ahalegin nagusiak. Eraldaketa horrekin batera, ekonomia zirkularra funtsezko estrategia da baliabide naturalen gaineko presioa murrizteko eta hondakinak minimizatzeko. Eredu baten aldeko apustua egiten dugu, non materialek eta produktuek bizitza baliagarri luzeagoa izango duten, non berrerabiltzea eta birziklatzea funtsezko printzipioak izango diren enpresentzat eta herritarrentzat. Horrela bakarrik bermatu ahal izango dugu planetaren mugekin bateragarria den hazkunde ekonomikoa. Ihobetik, erronka horiekin eta Euskadi jasangarritasunean erreferente izango den etorkizuna eraikitzearekin dugun konpromisoa berresten dugu. Zorroztasunez, berrikuntzaz eta lankidetzaz lan egiten jarraituko dugu, ingurumen-erronkei benetako konponbide eraginkorrekin aurre egiteko. Trantsizio ekologikoa ez da aukera bat, premiazko behar bat baizik, eta elkarrekin aukera bat egin dezakegu gure gizartearen ongizaterako eta oparotasunerako.
At Ihobe, we are reaffirming our commitment to those challenges and to building a future where the Basque Country is a benchmark in sustainability. We will continue to work rigorously, drawing on innovation and collaboration to face the environmental challenges with real and effective solutions. The green transition is not an option, but rather a pressing need, and we can together turn it into an opportunity for the well-being and prosperity of our society.
Alexander Boto Bastegieta
Zuzendari nagusi
Euskal gizartea eta eragileak trantsizio ekologiko-klimatiko bidezko baterantz inspiratzea eta mobilizatzea.
Ingurumena babestea eta hobetzea, eta Euskadiko trantsizio ekologiko-klimatikoari heltzea. Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoa garen aldetik, ingurumena babesteko eta hobetzeko misioa dugu, eta, zehazki, gogor lan egin behar dugu Euskadiko trantsizio ekologiko-klimatikoari lotutako desafio nagusiei aurre egiteko eta, hartara, gure lurraldearen erresilientzia eta lehiakortasuna hobetzeko. Hori egiteko, kalitatezko ezagutza teknikoa sortu eta dibulgatzen dugu, politika publikoak diseinatzen, hedatzen eta ebaluatzen laguntzen dugu, eta ekintza-tresnak garatzen ditugu, gizartea eta haren eragile sozioekonomikoak ingurumenaren aldetik jasangarria den eraldaketa baterantz mobilizatu eta bultzatu ahal izateko, betiere gure bazkide estrategikoekin eta bezeroekin lankidetza estuan jardunez.
2030 Agendarekin bat, Euskadiko trantsizio ekologiko-klimatikoa bultzatuko duen Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoa izatea.
KOHERENTZIA
Ezinbestekoa da Ihoberen barneko kudeaketaren eraginkortasuna eta efizientzia bermatzea, gaur egun dauden ingurumen-erronkei kalitatezko zerbitzu publikoen bitartez eraginkortasunez erantzungo badiegu.
LANKIDETZA
Gizarte- eta ingurumen-erantzukizunaren ikuspuntutik, beste pertsona eta erakunde batzuekiko lankidetza sustatuko dugu gure misioari erantzuteko, gure balioa jarriko dugu baterako proiektu ekologiko-klimatikoen parte-hartzean, eta haien jardueren eraldaketa jasangarrian lagunduko diegu.
KOHESIOA
Ihoberen gizataldeak ingurumena hobetu eta babesteko konpromiso saihetsezina izan behar du, errespetuan, konfiantzan eta baterako erantzukizunean oinarritutako konpromisoa, balio horiexek baitira talde-lana gidatzen duten eragileak, erakundearen etorkizuneko ikuspegi partekatua eraikitzeko oinarria osatuko dutenak.
ERRESILIENTZIA
Ihobek eta bere pertsonek etengabe egon behar dute unean-unean dauden aldaketa eta desafioetara egokitzeko prest. Horretarako ezinbestekoa da ikusmoldean malgutasuna izatea eta beti ikasteko prest egotea, betiere multzoaren onerako soluzioen bila.
+12609
ekintza enpresekin, ekonomia zirkularrean, klima aldaketan eta lurzoru kutsatuetan mobilizatzeko
150000
Pertsonak parte hartu dute Ekoetxea sarearekin egindako aldaketan
21%
Ihoberen guztizko gastuaren % 21 berrikuntzan
106
Ekitaldi ingurumenaren aldetik ziurtatuta Erronka Garbiarekin
67
Udalerrik egin dituzte Klimari eta energiari buruzko tokiko planak
80
Ekintza hondakinak biltzeko eta garbitzeko, Lets Clean Up Euskadi! ekimenaren barruan.
Kudeaketa aurreratuan bikaintasuna lortu nahi duen sozietate publiko gisa egituratzen da estrategikoki Ihobe. 2024-28 aldirako antolaketa-egitura 4 eremu operatiboren inguruan egituratzen da. Eremu horiek, zuzendaritza estrategikoekin eta zuzendaritza nagusiarekin koordinatuta, Euskadiko ingurumena hobetzeko proiektuen buru dira, klima-ekintzaren, ekonomia zirkularraren eta ingurumen-jasangarritasunaren arloan.
Administrazio Kontseilua da Sozietatearen kudeaketa- eta ordezkaritza-organoa, eta gutxienez hiru partaide eta gehienez zazpi izango ditu. Partaide horiek akziodunen Batzar Nagusiak izendatuko ditu, indarrean dauden lege- eta estatutu-arauen arabera.
Administrazio Kontseiluaren eskumenak Sozietatearen Estatutuan zehaztutakoak dira. Horien artean, honako hauek azpimarratu daitezke:
• Sozietatea ordezkatzea era guztietako egintza eta kontratuetan.
• Urteko Kudeaketa Plana onartzea, aurrekontuen proposamena barne sartuta, eta planaren gauzapenari buruzko ebaluazio partzialak egitea.
• Sozietatearen gizarte-erantzukizunari buruzko politika onartzea eta horren aplikazio maila kontrolatzea eta gainbegiratzea.
Ihobe Sozietate Publikoaren sozietate-estatutuen arabera, beraren Administrazio Kontseilua osatzen duten partaideak gutxienez 3 pertsona eta gehienez 7 dira.
Ihoberen historia enpresekin partekatutako lan-ibilbidearen emaitza da. Ingurumenaren hobekuntzan eta bizi-kalitate hobean laguntzeko. 1983an sortu zenetik, Ihoberen jarduera Ingurumenaren hobekuntzan oinarritu da, EAEko politika publikoetan ingurumen-aldagaia txertatuz. Ingurumen-jasangarritasuna lehiakortasunerako elementu bihurtzea enpresentzat eta lurraldearen garapen iraunkorra bultzatuz.
Ihobe surgió en plena reconversión industrial de Euskadi como referente europeo en el ámbito de la descontaminación y gestión integral del suelo. Nuestra historia es fruto de una trayectoria de trabajo compartido con empresas y administraciones públicas para contribuir a la mejora ambiental y mayor calidad de vida de la ciudadanía vasca. A lo largo de sus primeras 4 décadas, la actividad de Ihobe se centra en la mejora del medio ambiente, integrando la variable ambiental en las políticas públicas vascas para convertir la sostenibilidad ambiental en un elemento de competitividad para las empresas vascas y favoreciendo el desarrollo sostenible del territorio.
Mende berria hastearekin batera, Ihobek ingurumen-ingeniaritzako obrarik handienari ekin zion Euskadin: Argalarioko segurtasun-gelaxka, lindanearen arazo larriari aurre egiteko azpiegitura. Proiektu horietatik abiatuta, Ihobe Europako erreferentzia gisa finkatzen da lurzoruen deskontaminazioaren arazoa konpontzeko beharrezkoak diren tresnen garapenean, politiken, giden, legeen eta aholkularitza-zerbitzuen bidez. Horren erakusgarri da Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030 Estrategia. Estrategia horrek, ikuspegi integral batetik, gainditu egiten du lurzoru kutsatuen lan-ikuspegi tradizionala, eta ekimen aitzindaria da bai Euskadin, bai Estatuan.


Euskadik urteak daramatza gai horiekin ohituta, Ihoberen lanari esker. 2003an, ekodiseinuko lehen araua garatzeko motorra bihurtu zen (UNE 150301, gaur egungo UNE-EN ISO 14006), baita euskal enpresen ezarpen arrakastatsuaren motorra ere. 2011n Basque Ecodesign Centerren buru izan zen, ekonomia zirkularrean eta ekodiseinuan proiektu ekoberritzaileak diseinatzeko aliantza publiko-pribatu handiena, ezagutza sortzeko eta euskal enpresa handien balio-katea bultzatzeko. Ihobek etengabe bultzatu du ekoberrikuntza euskal enpresa-sektorearen artean, eta apustu horren sari gisa, Euskadi Europako eskualde aurreratuenetakotzat aintzatetsita dago.
2021 ezkero, Ihobek Basque Circular Hub Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroak kudeatzen ditu. Horiek aurreko bi ekimenetan metatutako esperientzia guztia jasotzen dute: Ekodiseinu Gela programa (2003-2014) eta Basque Ecodesign Hub (2015-2020). Estatuan eta Europa hegoaldean erreferente, Basque Circular Hub ekimen paregabea da ekonomia zirkularraren esparruan merkatu-prospektiba, prestakuntza aurreratua, joeren analisia eta ezagutza aditua sortzeko zerbitzuak eskaintzeko.
Ihoberen historia berrienean, 2019tik aurrera, sozietate publikoa da Euskadirentzako ekintza klimatikoko Europako proiekturik handienaren buru: Urban Klima 2050, Europar Batasunaren LIFE Programak kofinantzatua, 20 erakunde eta 20 milioi euro inguruko aurrekontuarekin. Ihoberen Ekintza Klimatikoaren arloak lan handia egiten du klima-aldaketa beste tresna batzuetan integratzeko funtsezko tresnak lantzen, hala nola lurralde-plangintzan. Ihobek historia luze bat du, eta bertan nabarmentzen da 2002 ezkero urtero egiten dela Euskadiko Berotegi Efektuko Gasen Inbentarioa, Nazio Batuetako aditu-taldeak hobetu eta baliozkotutako kalkulu-metodologia batean oinarrituta. 2016an, Ihobe klima-aldaketaren agertoki erregionalizatuak egiten hasi zen, espazio- eta denbora-bereizmen handiarekin.
Agertoki horiek funtsezkoak izan dira beste tresna batzuk egiteko, hala nola udal kalteberatasunaren eta arriskuaren indizeak. Itsas mailaren igoerarekin eta kostaldeko arriskuarekin lotutako azterlanek, Kostaegokik kasu, biztanleentzako, ingurune naturalarentzako, hondartzentzako eta baliabideentzako arriskua identifikatzen dute, olatuen eta uholdeen hedapena modelatuta. Ihobek landutako tresnak erakunde eta herritarrentzako karbono-aztarnaren kalkulagailuekin, udal-inbentarioekin edo klima- eta energia-planak egiteko gidarekin osatzen dira.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak erabaki-foroetan eta ingurumen-proiektuetan egindako lanak sendotu egin du Euskadik nazioarteko sareetan (ENCORE, Under2 Coalition eta Regions4) duen zeregina.


2002an Ihobek udalerri jasangarrien euskal sarearen sorrera dinamizatu zuen, orduan Udalsarea 21 deitua, eta orain Udalsarea 2030. 250 udalerri, eskualde eta udalaz gaindiko erakundek baino gehiagok osatzen dute sare hori, eta EAEko biztanleen % 98 biltzen ditu. Sare horren helburua da garapen jasangarrirako helburuekin bat egiten duten toki-erakundeen jasangarritasun-politikak eta -planak dinamizatzea. Politika horien artean, nabarmentzekoa da erosketa eta kontratazio publiko berdeko programa, 2008tik ingurumen-irizpideak garatzea bilatzen duena, arlo horretan erreferentzia tekniko gisa eratuta.
Ihobe Euskadiko ingurumen-zentroen Ekoetxea sarea kudeatzeaz arduratzen den erakundea da, herritarrak kontzientziatzeko giltzarria, bisitariei modu jasangarriagoan bizitzen lagunduko dieten esperientziak eskaintzeko. Ekoetxea Urdaibai, Busturian (Bizkaia), izan zen sareko lehen zentroa 2007an, eta horri Txingundi eta Azpeitiko (Gipuzkoa) eta Meatzaldeko (Bizkaia) zentroak gehitu zitzaizkion, Gesaltza Añanako (Araba) zentroa atxiki zain.