Skip to main content

EMAS ziurtagiria

emasEMAS ingurumen-kudeaketarako sistema (EBko Ingurumen Kudeaketa eta Auditoria Sistema) Europako Batzordearen apustu estrategiko bat da, 2020rako Europa Estrategiarekin bat datorrena eta hazkunde adimendun, jasangarri eta integratzailea lortzera zuzenduta dagoena.

2016ko datuen arabera, Europan 2.887 erakunde daude erregistratuta EMAS ingurumen-ziurtagiriarekin, eta guztien artean 10.000 planta baino gehiago dituzte.

Ingurumen-ziurtapeneko sistema hau ezarrita duten europar enpresek onura hauek aipatzen dituzte, beste batzuen artean:

  • Gorabehera negatiboen kopurua murriztu da
  • Alderdi interesatuekiko harremanak hobetu egin dira 
  • Merkatuko aukerak areagotu dira 
  • Produktibitatea hobetu egin da, operazioen gaineko kontrola handiagoa delako 
  • Hobekuntzak lortu dira pertsonalaren kontratazioan eta atxikimenduan 

Azken batean, Emas Sisteman erregistratzeak hauxe dakar berekin:

  • Ingurumen-araudia hausteko eta zigor ekonomikoak jasateko arriskua minimizatzen du.
  • Aseguruen primak eta ingurumen-araudian ezarritako fidantzak murrizten ditu. 
  • Enpresen eta erakundeen irudia hobetzen du eta haienganako konfiantza handitzen du bezeroen, bazkidetutako erakundeen, akziodunen eta kontsumitzaileen aurrean. 
  • Pertsonalaren sentsibilizazioa eta motibazioa handitzen ditu. 
  • Negozio-aukeren inguruko ikuspegi berriak sortzen ditu. 

 

EMAS erregistroan inskribatutako EAEko enpresen zerrenda