Ihobek tokiko eta udalaz gaindiko administrazioari laguntzen dio tokiko eta udalaz gaindiko erakundeen jasangarritasun politikak eta ekintza planak dinamizatzen, betiere Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) bat etorriz.
.png)
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Udalsarea 2030en idazkaritza teknikoaz arduratzen da, 2002. urtean udalerri jasangarrien euskal sarea sortu zenetik. Udalsareak tokiko gobernantza eredu bat bultzatzen du, udal politiken azterketatik eta segimendutik abiatuz herritarren parte hartzea sustatzen duena, lurraldean bizi eta lurraldea osatzen duten pertsonen bizi kalitatea handitzeko..
Erosketa eta kontratazio publiko berdea sektore publikoak helburu politiko osagarriak lortzeko dituen tresna nagusietako bat da, hala nola klima-aldaketaren aurkako borroka, baliabide naturalen erabileraren eraginkortasuna, enpresa txiki eta ertainen garapena edo ekoberrikuntza. Ihobek, 30 produktu- eta zerbitzu-kategoriatarako lizitazioetan sartzeko ingurumen-irizpideak garatzeaz gain, 2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programari atxikitako administrazioentzako lizitazioetan ingurumen irizpideak sartzeko-zerbitzua ere badu, compra.verde@ihobe.eus posta elektronikoaren bidez.
Gidak
Ihobek tresna espezifikoak dauzka tokiko administrazioaren arintze politikak garatzeko:
Euskadiko klima eta energiaren tokiko planak egiteko gida
Klimari eta energiari buruzko tokiko planak egiteko gida k esparru metodologiko bat eskaintzen die euskal udalei, indarrean dagoen eta etorkizunean indarrean egongo den arau esparruaren arabera klima aldaketaren aurkako tokiko borrokari aurre egiteko erabilgarri dauden baliabide eta tresnei balioa emanez.
“ERREMINTA-GIDA. Toki-administrazioentzako laguntza energia eta klimaren arloko trantsiziorako”
Argitalpenak Euskadiko toki administrazioei trantsizio energetiko eta klimatikoari lotutako jardueretan laguntzeko proiektuak zehazten ditu, energiaren eta klimaren arloko politikak hartzea errazten dutenak eta toki erakundeek arlo honetan daukaten konpromisoa eta lidergoa ikusarazten dutenak.
Euskadiko berotegi efektuko gasen inbentarioa k aukera ematen du berotegi efektuko gas isurketen bilakaera ikusteko eta Euskadik nazioarteko murrizketa helburuei egiten dien ekarpena norainokoa den jakiteko.
Erakundeentzako karbono aztarnaren kalkulagailua k informazio baliagarria ematen du Espainiako Gobernuaren Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren karbono aztarnaren, konpentsazioaren eta karbono dioxidoa xurgatzeko proiektuen erregistroan borondatez sartzeko.
EAEko CO2 ex ante xurgapenen kalkulagailua kudeaketa tresna bat da, biomasari eta lurzoruei lotutako karbono baliabideak behar bezala kudeatzeko aukera ematen duena, bereziki karbono hustubideak.
BEG isurketak eta karbono aztarna kalkulatzeko tresnak, bai udal mailan, bai eskualde mailan, eta baita Euskadiko Tokiko Garapen Jasangarriaren Behatokia ere, Udalsarea 2030 udalerri jasangarrien euskal sareko kide diren toki erakundeek bakarrik erabil ditzakete.
Tresna horiek guztiak Ihobek “Erreminta-Kita” izenekoan garatutako beste tresna batzuekin batera ageri dira. Tresna horien artean, administrazio publikoek arintzearen eta egokitzapenaren arloko tokiko plangintza-tresnak dituzte eskura.
EMAS

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak administrazio, entitate eta erakundeen ingurumen ziurtagiria bultzatzen du EMAS (Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistema) ingurumen kudeaketako sistemaren bidez.
Erronka Garbia

Ihobek doan ziurtatzen du ekitaldien eta esparruen izaera jasangarria. Erronka Garbia metodologiak ingurumenaren gaineko eragin negatiboa minimizatzen duten espazio eta jarduera publikoak aztertzen eta egiaztatzen ditu, eta, aldi berean, haien ondorioak konpentsatzen ditu, eta ondare positiboa ematen die erakunde antolatzaileei eta inplikatutako eragileei.